2013/05/03

HAMAIKETAKO EKOLOGIKOA



HAMAIKETAKO EKOLOGIKOA

 

Hamaiketako ekologikoa” Gelan AG21en eskutik eta guztion laguntzaz aurrera daramagun proiektu bat da .

PROIEKTUAREN HELBURUA:
Ikasleen aldetik kontsumoa murriztea (litxarreria gutxiago, bilduki gutxiago…), kontsumo arduratsua bultzatzea, baita hamaiketako osasuntsuagoa egitea ere.

EKINTZAREN GARAPENA:

“Hamaiketako ekologikoa” ekartzean datza.

Eta honek bete beharko lituzkeen baldintzak ondorengoak dira:
  1. Ontzi gabea izatea edo berrerabil daitekeen ontzia erabiltzea (ontzien erabilpena murrizteko).
  1. Ahalik eta naturalena, fruta, fruitu lehorrak edo… elaboratua bada, etxean eginda izatea, bokata, bizkotxoa… (jateko ohitura osasuntsuak ez galtzeko).
  2. Etxean elaboratua ez bada merkatuko banakako ontzi txikiak ekiditea. Ekologikoagoa da tamaina familiarrekoak erabiltzea (ontzi gutxiago kontsumitzeko). 
  3. PARTE-HARTZAILEAK: maila guztietako ikasleak. 
  4. DENBORALIZAZIOA: Otsailetik maiatzera, hamar asteren zehar. Momentuz ikasleak animatzeko lehiaketa moduan planteatuko dugu.

jaten duguna garelako bultza dezagun hamaiketako ekologikoa

 

SASOIKO ETA BERTOKO HOBE


   

FRUTAK



                                                                                                  AGENDA 21






No hay comentarios:

Publicar un comentario