ESPAINIA,
EMAKUMEAREN BEGIETATIK
1925eko uztailaren 14an jaio nintzen,
Extremadurako herri txiki batean. Nire gurasoak nekazariak ziren eta gogor
egiten zuten lan handikia zen nagusiaren lurraldean. Ni bost neba-arrebetatik
hirugarrena nintzen eta nire arreba nagusiak txikienak zaintzen zituen bitartean, nire
gurasoak eta neba nagusia goizeko lehen orduetatik iluntzeko azken orduetara
ibiltzen ziren laborantzan. Besteok, etxean gelditu behar izaten genuen,
eskolara joateko aukerarik ez genuelako. Gure herrian, horren txikia izanik, ez
zegoen eskolarik; eliza handi bat, ordea, bai. Hura eder ederra zen, harrizkoa
eta kanpandorrearekin eta guzti. Udaberrian zikoinak kabi eder bat eraikitzen
zuen elizaren alderik altuenean, bere kumetxoak salbu hazi ahal izateko.
Egunero joan behar izaten genuen elizara,
doktrinara, bestela kriston jipoiak jaso behar izaten genituen haurrok. Botere
handia zuen apaizak herrian eta bertakoek begirune handia zor genion.
Ni jaio baino bi urte lehenago, 1923aren
irailaren 13an, Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman zuen Espainian,
Alfonso XIII Espainiako erregea tronuan jarraitzen zuen bitartean. 1930 urtera
arte iraun zuen diktadura faxista honek, nolabaiteko onurak izan zituen
Extremaduran, esaterako, errepideak, zubiak, ferrokarrila… eraiki ziren eta nekazaritza
mailan kolonoen lurrak banatu egin ziren nekazarien artean. Hala ere, azken
neurri hura, ez zen gure herrira heldu. Garai horretan eskola berri batzuk
zabaldu egin ziren Extremaduran ere, baina ni bezala, familia gehienak
analfabetoak izaten jarraitu genuen
Diktadura
amaitu baino zertxobait lehenago, aita tuberku-losiaz jota hil egin zen; arrunta
zen oso gaixotasun hura herritarren artean, eta bai haurrak, gazteak, helduak
zein zaharrak eritasun horregatik hil egiten ziren ia egunero.
Gainera, horren behartsuak ginenez gero, ez ginen
ondo elikatzen eta oso arrunta zen gaixorik egotea.
Aitaren eskulanik gabe, ama, neba nagusia eta
arreba nagusia lurra lantzen aritu behar izan ziren, ni etxeko txikiak zaintzen
nituen bitartean. Baina egoera honek ez zuen luze iraun, izan ere, lur-jabeak,
bertatik alde egin zuen eta familia ahora eramateko ezer izan gabe geratu
ginen. Amak, beraz, zera erabaki zuen: ni eta nire neba-arreba txikiak hirira
eraman gintuzten monjeen komentu batera bizitzera. Hura aldaketa handia
suposatu zuen nire bizitzan, ordutik aurrera amaren berririk izan ez eta
umezurtz geratu nintzelako.
Horren bitartean, diktadurak indarra galdu egin
zuen desagertu arte eta 1931ko apirilaren 12an hauteskundeak ospatu ziren.
Errepublikarrek Espainiako II. Errepublika osatu zuten, Manuel Azaña presidente
zelarik, eta Alfonso XIII erregea erbesteratu egin zen. Extremaduran poztasun handiarekin
aldarrikatu zen Errepublika, izan ere, ordura arte lurjabe handi gutxi batzuk
eta lurrik gabeko nekazari behartsu pilo bat ginen bertan. Askok uste zuten,
egoera politiko berri horrekin desberdintasun sozial hura hobetu egingo zela. Eta
horrela izan zen, berehala jornalari eta itzainentzako hobekuntzak zituzten
dekretuak onartu egin baitziren: laneguna zortzi orduetara murriztu, soldata handitu,
bertakoak preferentziaz kontratatu, landu gabeko lurrak bi urtez nekazariei
utzi…
Hala ere, inpaktu handien suposatu zuen neurria
1932ko Laborantza Erreforma izan zen. Lege horren bidez, latifundioak desjabetu
eta nekazari zein jornalariei eman zitzaizkien lur haiek ustiatzeko. Baina ez
zen erraza eta arina izan bilakaera hori eta herritar gehienak langabezian
jarraitu zuten. Hori dela eta, egoera horrek liskar ugari sortu zituen nekazari
eta Guardia Zibilen artean.
Errepublikak iraun zuen bitartean, hamar bat urte
nituela edo, hirian jarraitzen nuen, monjeen komentuan. Han eguneroko bizitza
ez zen batere goxoa izan. Mojak etengabe ibiltzen ziren ni bezalako neskatoei
hau eta bestea egiteko agintzen. Garbiketak, ortuaren zainketa, etxeetara
jakiak eta bestelakoak eskatzera… bidaltzen gintuzten. Hori bai, zigor eta
kolpeen artean, irakurtzeko eta idazteko parada izan nuen ere.
Hamaika urte bete eta lau egunetara, 1936ko
uztailaren 18an, hain zuzen ere, Franko jeneralak estatu kolpea eman zuen.
Horrek errepublikar eta faxisten arteko Gerra Zibila piztu zuen. Guda odoltsu
hartan militarrek errepresio neurri itzelak ezarri zituzten: epaiketarik gabeko
fusilamenduak, hautazko atxiloketak, epaiketa sumarisimoak, ondasunen
konfiskazioak, purgazioak, ile-mozketak, irainak emakumeei… Extremaduran
kontzentrazio-esparru ugari eraiki ziren eta bertara eramaten zituzten atxilotutako
errepublikarrak. Atxilotuak ez izateko eta errepresio neurriei beldurra
zitzaielako, berriz, errepublikar familia pilo Frantziara eta Europako beste
herrialdeetara erbesteratu behar izan zuten.
Gerra
Zibila amaitu zenean, 1939ko apirilaren 1ean, errepublikar milizianoez
osaturiko talde batzuk Extrema- durako mendilerroetan ezkutatu ziren makiak
(talde antifrankista) bezala borrokatuz 1946. urtera arte.
Gudaren ondorio ekonomiko, moral, sozial,
politikoak… oso latzak izan ziren. Extremaduran bi bandoetako 12.000 pertsona inguru
hilik suertatu ziren eta Espainia osoan 630.000 izatera iritsi ziren.
Hurrengoko bi hamarkadetan pobrezia, gosea eta miseria izan ziren nagusi.
Diktadura frankistaren garaia iluna izan zen oso.
Dena zegoen debekatuta, dena zen bekatua… gazteak ginenontzat ez zegoen
askatasunik dibertitzeko eta nahi genuena egiteko. Elizak, gainera, kriston
boterea izaten jarraitzen zuen eta otoitz egitea eta aitortzea guztiz
derrigorrezkoa zen. Behin, oroitzen dut nola apaizari bekatuak aitortzen
nengoela bere gainean esertzeko eskatu ninduela eta eskua sartzen hasi zela.
Nik momentu horretan ez nekien zer egin behar nuen, normala zela uste nuen,
baina ez zitzaidan bat ere ez gustatu egoera hori eta hortik aurrera aitortzera
ez joatea erabaki nuen.
Hogei urte nituela, mojek behin eta berriz eskatu
zidaten beraiekin geratzeko, moja izateko, hain zuzen ere. Orain nire
adinarekin pentsatzen dut neskame gisa nahi nindutela, musu-truk lan egiteko.
Nik ordea, ez nuen nahi izan eta komentutik alde egitea erabaki nuen. Hasieran,
hirian bizi zen lehengusina baten etxera joan nintzen eta bere laguntzarekin
aberats batzuen etxe batean hasi nintzen lanean neskame gisa. Egoera berri
horrek nolabaiteko egonkortasuna eman zidan orduko diktadura garaian eta mutil
gazte bat ezagutzeko aukera izan nuen. Oso ederra iruditu zitzaidan garai
hartan eta guztiz normala eta naturala zen gaztea izanik ezkontzea. 26 urte
nituela ezkondu ginen azkenean eta bere gurasoen etxean bizitzen hasi ginen.
Orduan ezagutu nuen nire benetako gizona. Egun osoa edaten ematen zuen eta ez
zuen lanik egiteko gogorik ezta indarrik ere. Beraz, etxetik at lan egiten
jarraitu behar izan nuen. Eta hori gutxi balitz, etxera iristen nintzenean
gizona mozkortuta aurkitzen nuen eta niri oihuka eta jipoika hasten zen
egunero. Gaur egun, zorionez, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak
berehala joaten dira laguntza bila eta egoera salatzera baina nire garaian,
etxean tratu txarrak jasotzea normala zela iruditzen zitzaidan, kalean inork ez
zuen gai hartaz ezer ez komentatzen eta, noski, nik ez nekien hura salatu behar
zenik ezta salatzeko eskubiderik nuenik ere.
Hiru
seme izan nituen gizonarekin eta urteekin egoera ez zen batere hobetu. Haurrek,
nik jasotako tratu txarrak jasateaz gain, beraiek ere jipoiak jasotzen
zituzten. Nik lan eta lan jarraitu behar izan nuen bai geure etxean eta bai
kanpoan ere.
1970ean, berrogeita bost urte nituela, senarra
hil egin zen zirrosiaz jota. Ez nuen inolako penarik sentitu bere heriotzagatik
baina hileta-elizkizunean eta kalean, emaku- meekin hizketan… alargun tristearen
antzezlana egin behar izaten nuen.
Handik bost urtetara Franko diktadorea hil egin
zen eta, horrekin batera, hogeita hamasei urtetako diktadura faxistari amaiera
eman zitzaion. Demokrazia gailendu egin zen Espainian. Juan Karlos I erregea
izendatu zen eta presidente bezala Adolfo Suarez hautatu zen. Etapa berri
honetan gizartearen askatasuna eta eskubideak aldarrikatu ziren lau haizeetara;
langileak lan hobekuntzak eskatu zituzten hainbat protesta eta greba eginez,
erreprimituta bizi ziren hainbat eta hainbat familia kateak apurtu eta
poztasuna erakusten zuten etxean zein kalean, emakumeak askatasuna izaten hasi
ziren, elizaren eragina indargabetzen joan zen…
Hala ere, nik ez nuen horrenbesteko poztasunik
bizi izan etxean. 80. hamarkada inguruan nire bi semeren portaera aldatzen hasi
zen. Familia giroan afaltzeari utzi zioten, lagun berriak egin zituzten,
berandu arte ez ziren esnatzen…
Diktaduratik
irten berriak ginen orduan eta drogen asuntoa urruti zegoen geure
pentsamenduetan. Hala ere, jendea marmarka hasi zen han-hemenka heroina zela
eta ez zela, hiltzen ari ziren gazteak lapurrak zirela, txiroak zirela,
marjinatuak zirela… Hori dela eta, arratsalde batean semeetako batekin hitz
egiten hasi eta heroinaren menpe zeudela jakin izan nuen. Berri latza izan zen
hura niretzat eta zulo beltz hartatik irteteko agindu arren ez zidaten oihu eta
bultzadarik besterik ematen. Egunero izaten genituen istiluak bi seme haiek eta
nire artean, ezin bainituen euren bizitza nola galtzen zuten ikusi eta isilik
geratu. Baina ezinezkoa izan zen.
Beste semea, ordea, langile fina eta txintxoa
izan zen eta ikasketak bukatu bezain laster lanean jarri eta etxetik alde egin
zuen, bertan bizi genuen giroa jasan ezinik. Auzokideak ere ez gintuzten begi
onez ikusten eta xuxurlaka aurkitzen nituen askotan, auskalo ze barbaridade
komentatzen!!
Horrela igaro ziren urte batzuk, triste eta
goibelak niretzako; haietako bat kartzelan sartu zuten lapurreta batean harrapatu
zutelako eta bestea hiesa zela eta hil egin zen.
Bakarrik gelditu nintzen azkenean etxe zahar
hartan, oso triste, atsekabeturik eta esperantzarik gabe. Baina orduan
gelditzen zitzaidan semearen telefono dei bat jaso nuen egun zoragarri batean.
Ezkonduta zegoela eta bi urteko alabatxo bat zuela kontatu zidan. Hura
poztasuna!! Negar egiten hasi nintzen eta inoiz baino gehiago egin nuen
gainera… baina oraingoan zoriontsu nintzelako!! Bere etxera bizitzera joateko
eskatu zidan semeak eta hasieran enbarazurik egin nahi ez nuela esan arren,
amore eman eta bertara joan nintzen. Zu ikusi zintudanean, iloba nirea,
bizitzeak zerbaitetarako balio zuela konprenitu nuen azkenean… Eta begira,
orain hemen naukazu nire bizitzaren gorabehera tamalgarri hauek gogoratzen… Badirudi
gezurra dela baina ia mende bateko gure herrialdearen historia kontatu dizut,
begiak eta belarriak izan behar guzti honetarako.
IRUZKINA
Emakume honen kontakizunarekin azpimarratu nahi
izan dudana zera izan da: herrialde batean, Espainian kasu honetan, ia mende
oso batean bizi izandako bilakaera politiko, sozial, ekonomiko eta erlijiosoa,
batik bat.
Alde batetik, Alfonso XIIIgarrenaren erregetza
abiapuntutzat harturik, Espainiako zenbait lurraldetan, -Extremaduran eta
Andaluzian batez ere- bizi zen atzerakuntza soziala eta politikoa gogorarazi
nahi izan ditut. Izan ere, XX. mende hasieran, latifundioetan oinarrituriko
gizarte behartsu eta ahaztuaren egoera tamalgarria izan zen oso, industrian
murgildurik zeuden Espainiako beste lurraldeekin alderatuz gero.
Beste alde batetik, mende hartan jazotako bi
diktaduren garrantzia aipatu nahi izan dut, zein baino zein odoltsuagoa eta
gogorragoa izan zirelako, batez ere, Franko jeneralak emandako estatu kolpearen
ondorioz sorturiko Gerra Zibilagatik eta ezarritako errepresio itzelagatik.
Giza eskubideak erabat zanpaturik geratu izan ziren ia lau hamarkadetan zehar,
Europako gainontzeko herrialdeak demokrazian oinarrituriko politika burutzen
zuten bitartean II. Mundu Gerraren ostean.
Bukatzeko, errepublika eta demokraziaren garaiak
ere aipagarriak dira, zeinak Espainiako erregetzaren jarraitasuna kolokan jarri
zuten, gizartearen askatasun eta eskubideak aldarrikatu zituzten eta
herrialdearen hobekuntza ekonomiko eta politikoa bultzatu zuten.
BIBLIOGRAFIA
NEKANE MACHO (4.B)
No hay comentarios:
Publicar un comentario