2013/05/16

SASKIBALOIA


GURE SASKIBALOI TALDEAZ

Institutuan eskolaz kanpoko aktibitate desberdinak praktikatzen dira eta haien artean saskibaloia nabarmentzen da. Nesken taldeaz Beñat arduratzen da eta berarengana jo du informazio gehiagoren bila. Hona hemen berak kontatutakoa.
Noiz hasi zinen saskibaloian entrenatzen eta jokatzen? Zergatik?
Karmelo Ikastolan hasi nintzen 3.mailan. nire aitak saski baloian jolasten zuen eta klasekoetan apuntatu nintzen.

Beste kirolen bat praktikatzen duzu? Zergatik ez zenuen beste kirol bat aukeratu?
Normalean ez, baina noizean behin beste edozein kirol egiten dut. Betidanik gustatzen zitzaidan saskibaloia eta beste guztiek futbolera  jolasten zuten.

Zenbat urte daramazu saskibaloian?
16 urte inguru.

Zenbat entrenatzen astero?
Duela 2 urterarte ia egunero, baina 2 urtetik hona 3 egun astero.

Nola sentitzen zara entrenatzen duzunean?
Entrenatzea asko gustatzen zait, oso ondo sentitzen naiz ondo egiten ditudanean gauzak.

Zer moduz entrenatzailearekin?
Oso ondo. Harreman ona izan dut entrenatzaile guztiekin.

Zuk talde batean jokatzen ahal duzu?
Bai. Orain La Salle taldean.

Karmelo-Solokoetxe taldeaz aparte, besterik ahal duzu entrenatzen?
Bai. Atxuri eskolako minibasket misto talde bat.

Nola sentitzen zara zure taldeak irabaztean?
Ondo egiten badituzte gauzak hobeto. Sentsazio bikaina da.

Zer nolako emaitzak lortu dituzue orain arte? Pozik zaudete horiekin?
Emaitza nahiko onak. Pozik nago ikusterakoan jokalariak hobetzen daudela eta aurrerantz doazela.

Noizbait txapelketaren edo torneoren bat irabazi al duzu? Nola sentitu zinen?
Txikia nintzenean Ligaren bat irabazi genuen eta nagusiagoa izanda, Bizkaiko txapeldunak izan ginen Maristekin (junior mailan) eta 1.Nazionalera igo nintzen Santurtzirekin.

Zer moduz dira harremanak taldekoen artean?
Harreman oso ona. Denak gustura gaude jolasten batera.

Gomendatuko zenuke parte hartzea taldean? Zergatik?
Bai. Uste dut beharrezkoa dela talde batean jolastea noizbait, abantaila asko ditu eta. Besteengan pentsatu behar duzu, guztien artean egin behar dira gauzak, laguntza eskainiz, besteengan fidatuz eta talde moduan jolasten.

Mila esker Beñat eta segi aurrera gazteen artean talde lana, elkartasuna eta beste balore batzuk indartuz. Erretorika izan arren parte hartzea garrantzitsuena da.

            JONE AROSTEGI eta LEIRE MACARRO (2.A)
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario