EUSKARA EGUNA
Mostrando entradas con la etiqueta HNP. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HNP. Mostrar todas las entradas
2018/03/08
2018/03/07
AGATE DEUNA
SANTA AGEDA
1. A eta 1.B klaseak Santa Ageda egunean kantatzera irten
ginen kalera. Txirula erabili eta abestu
egin genuen. Lehenengo San Antonen aurrean kantatu genuen, gero Atxuriko
eskolara joan ginen ume txikiei kantatzera eta azkenik Erriberako merkatura
joan ginen. Oso ondo pasatu baita oso ondo kantatu genuen eta espero dugu
hurrengo urtean errepikatzea.
AINTZALDUN DAIGUN AGATE
DEUNA
BIHAR DABE DEUN AGATE,
ETXE HONETAN ZORION
HUTSA
BETIKO EUKO AL DABE.
DEUN AGATENA BATZEKO
GATOZ
SOLOKO NESKA-MUTILAK,
TA BIHOTZEZ ESKERTUKO
DUGU
GAUR JASOTAKO SARIAK.
ORAIN BAGOAZ ALDE
EGITERA
AGUR DAUTSUGU GOGOTIK,
ESKERRIK ASKO ENTZULE
MAITIAK
IKASTETXE HONEN ALDETIK.
…….EUP!!!!
Naia Gonzalez de Betolaza (1.A)
2017/12/21
SANTO TOMAS
Gora Santo Tomas!
Urtero bezala, aurton ere Santo Tomas jai egunean parte
hartu dute DBH 2. mailako ikasle guztiek.
Ezin dugu alferrik galdu geure kultura gertu-gertutik ikusteko aukera hau. Ea
datorren urtean berriro joaten garen! Urte Berri On danori eta oporretatik
bueltan elkar ikusiko dugu!
2017/12/15
BERBAGUNE
BERBAGUNE
Atzo, abenduaren 14an, gure 1. batxilergoko ikasleak Azkuna zentrora joan ziren Berbagune ekitaldian parte hartzera. Hona hemen horretaz EITBn emandako lotura.
http://www.eitb.eus/eu/kultura/bideoak/osoa/5274940/bideoa-berbagune-ekimenak-500-lagun-bildu-ditu-azkunazentroan-2017/
B
2017/05/01
KORRIKA
20.KORRIKA
Ostegunean, apirilak 6an, korrika Bilbotik
pasatu zen eta Solokoetxek kilometro bat erosi zuen, 1815. km-a. Hainbat
irakasle zein ikasle joan ginen. Solokoetxeko kilometroa Zabalbide kalean hasi
eta metro gutxitara bukatu zen, Karmelo ikastolarekin partekatuta geneukalako.
Lekukoa eskolako bi neskek eraman zuten. Ezusteko batzuen ondorioz, 20 minutu
atzeratu ziren. Korrika Zorrotzatik 16:52etan sartu zen Bilbon eta
Elorrietatik 21:22etan atera zen. Izan diren korrika dibertigarrienetariko bat
izan zen, lagunekin momentu hori disfrutatu ahal izan genuelako.
EGILEAK: Garazi Oñate eta Maider
Martinez de la Hidalga
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






