2017/06/23

SOLOKOETXEKO JAIALDIA

SOLOKOETXEKO JAIALDIA



ZIENTZIA AZOKA



BILBO BERDEA ASKOZ HOBEA”
ZIENTZIA AZOKA 2017


Ikasturtean zehar proiektu honen inguruan ikasi eta lan egin eta gero, Maiatzaren seian gure lana jendaurrean erakusteko aukera eduki genuen, Elhuyarrek urtero antolatzen duen zientzia azokan. Bertan, Euskal Herriko ikastola eta eskola askok, urtean zehar prestatutako proiektuekin zientzian murgiltzeko aukera eman genion jendeari, baita arlo honetan, ikerketan, gure lehen pausoak ematea lortu ere. Horrela, teknologia zein biologia arloan, proiektu berritzaileak kalera ateratzea lortu genuen.

Plaza Berrian eraiki zen azoka, stand izeneko postu txikietan banatuta. Bertan egun osoa gure proiektua hurbiltzen zirenei azaltzen pasa genuen, baita epaile lana egiten ari zirenei ere. Gure proiektua erakusteaz gain, besteen ikerketak ikusteko aukera eta denbora eduki genuen. Ehun eta hamar proiektu aurkeztu dira aurtengo azokan eta egia esan, nahiz eta maila ezberdineko proiektuak egon, gehienak ikaragarriak ziren bai teknologia aldetik bai biologiatik, ideia ezberdin eta milaka proposamen.
 
Gure kasuan, aldaketa klimatikoaren inguruko ikerketa egin genuen. Bertan, aldaketa klimatikoak ekarriko dituen ondorioez kontzientziatu nahi genuen eta horretarako Bilbo aukeratu genuen lagin gisa.
 
Aldaketa klimatikoaren ondorio bat, lurreko tenperaturaren bataz bestekoa igotzea da, eta horrek, gure osasunerako oso kaltegarriak diren bero boladak (tenperatura oso altuko haize boladak) dakartza, horregatik proiektuaren erronka, aldaketa klimatikoak eta bero boladek gugan edukiko duten eragina erakustea zen; horretarako,  Bilboko bi zona ezberdinetako tenperaturak neurtu genituen termometro baten laguntzaz.

Gure hipotesia, berdegunetako tenperaturak hiriko beste lekuetan baino baxuagoak zirela zen eta hori frogatzeko erabili genituen tenperaturak, Bilboko zona berde bat, Arenala gure kasuan, eta beste zona ez-berde bat, Abandoko plaza konparatzeko.

Datuetatik ondorioztatu genuena zera da, berdegunetan, itzala dagoenez, tenperaturak baxuagoak direla. Hau horrela izanik, Bilboko eremuak berdetzea pentsatu genuen. Baina Bilboko leku askotan ez dagoenez parkeak jartzeko aukerarik, ideia alternatiboak hartu genituen, lorategi bertikalak hain zuzen.


  
      


Azokaren egunean, jendeari hobeto ulertarazteko, bi baliabide erabili genituen. Alde batetik, triptiko bat egin genuen, eta bertan jasotako informazioa eta datuak jarri genituen, azaltzen gindoazen bitartean lagungarri izateko. Bestetik maketa bat eta lorategi bertikalak landatu genituen, eraikuntzetan eremu berdeak egitea posible dela ikustarazteko.

Bukatzeko, hurrengo urtean parte hartzera animatu nahi zaituztet; izan ere, esperientzia berri eta polit bat da. Gure aldetik, oso ondo pasatu genuen, nahiz eta hasiera batean lan handia eduki eta ez irabazi, edukitako emaitzekin oso harro geratu ginen, eta lehenengo urtea izateko ez zen batere gaizki joan. Lan handia eskatzen duen ikerketa eta proiektua da, baina ikerketa mundura zabaltzeko aproposena, animatu zaitezte!!!



Nahia Larrañaga Valle
(1.Batxiler)




IPARRALDETIK



IPARRALDETIK

Pasa den ekainaren 16an 3.DBHko ikasleekin Gizarte irteera egin genuen Hondarribia, Hendaiako Antoine D’Abadie eremua eta Donibane Lohizune bisitatzeko eta natura eta historia aztertzeko.

Eguraldia apur bat kaxkarra izan arren egun polit batez disfrutatu genuen elkar.


  

  











2017/06/18

LE POTAGER ECOLOGIQUE



LE POTAGER ECOLOGIQUE

Cette année, à travers le projet d’AGENDA 21, nous avons créé notre potager écologique, au lycée. On a commencé en janvier, avec l’achat des outils, des caisses et tables de culture, de la terre et des benjamins des plantes et des graines. Nous avons planté des herbes aromatiques et des légumes et fruits de saison. A fur et à mesure que les plantes grandissaient et que les saisons changeaient, on en a plantée des nouvelles et on a recueilli ce qu’on a planté.

Les élèves, volontaires, ou travaillant en classe, ont été les responsables du maintien du potager, en arrosant les plantes, en enlevant les mauvaises herbes et ils ont recueilli ce que nous avons planté. Ils ont pu expérimenter avec des manières différentes de planter : à partir de la graine, en utilisant un morceau de fruit ou légume, pour voir si le morceau peut germer, si on le met dans un pot avec un peu de terre. Ils ont appris, quelles plantes on peut planter selon la saison et combien de temps elles en ont besoin pour pousser. 

L’année prochaine, on espère pouvoir agrandir le potager, avec d’autres caisses et nous voulons développer des projets attaches au potager, comme un système d’arrosage ou un hôtel pour les insectes.

ORTU EKOLOGIKOA

Aurten, Agenda 21eko proiektuaren bitartez, institutuko ortu ekologikoa martxan jarri dugu. Urtarrilean hasi gara, tresna, laborantza kajoi eta mahaiak, lurra eta landare benjaminak erosiz. Landare aromatikoak eta sasoiko fruta eta barazkiak landatu ditugu eta landarean hasi diren ahala, landatutakoa jaso dugu eta berriak  landatu ditugu. 

Ikasleak izan dira ortuaren mantenuaren arduradunak, bai boluntario moduan laguntzen, bai klaseko lanaren bitartez. Ureztatzeaz, belar txarrak kentzeaz eta landatutakoa batzeaz arduratu dira. Jasotakoa, etxera eramateko aukera izan dute. Mantenuaz aparte, landatze teknika desberdinak probatu dituzte: haziak landatu eta ernetzeko zenbat denbora behar den ikusteko, fruta edo barazki zati bat lurrean landatuz eta ea ernetzen den ikusteko, edota landare baten zurtoina uretan jarriz, ea sustraiak ateratzen zaizkion frogatzeko. Sasoi bakoitzean zer landatu daitekeen eta hasteko zenbat denbora behar duten ikasi dute. 

Datorren kurtsoan, ortua handitzea espero dugu, kajoi gehiago jarriz eta ortuari lotuta dauden proiektuak garatu nahi ditugu, ureztatze sistema bat bezala, edo intsektuentzako hotel bat, adibidez.

                     Leire Pagano (Agenda 21)







2017/06/03

MIKOLETA SARIA



MIKOLETA SARIEN BANAKETA

Pasa den asteazkenean, maiatzaren 31an, Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketaren XXIX. edizioko sarien banaketa egin zen Bilboko Udaletxean arabiar gelan.
Lehiaketak aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena darama eta urtero egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.
Ipuin-lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetan Lehen eta Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat da; eta aurten 968 ipuin aurkeztu dituzte lau kategoriean.
-        Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak, A kategorian
-        Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, B kategorian
-        DBHko 1. eta 2. mailak, C kategorian
-        DBHko 3. eta 4. mailak, D kategorian
Sarituen artean C kategorian (DBHko 1. eta 2. mailak) gure ikaslea den Garazi Oñate Zarragak lortu zuen saria “2044 kilometro” lanagatik.
Sariaz gain, laster ipuin guztiak jasoko dira liburu batean.
Bere euskarazko irakaslea den Miren Eubak opari polit bat ere jaso zuen.
Alkateak sariak banatu ondoren, musika emanaldi bat egon zen Emanen taldearen partez. Gure ikasle izan diren Maddi Gutierrezek eta Maddi Urkijok osatua. Benetan polita izan zen hori !
Gure aldetik bakarrik animatzen zaitugu parte hartzera hurrengo urtean.
Zorionak Garazi eta parte hartzaile guztiak!!!