AIDAN O’SULLIVAN
Bazen behin, Comberren, Irlandako
herrixka batean, Aidan O´Sullivan deituriko mutiko bat. Hamaika bat urte izango
zituen, eta oso pozik bizi zen. Aidan amarekin eta arrebarekin bizi zen, aita
gerran hil baitzen ingelesen aurka. Orduan, Aidanek hiru urte zituen.
Gerlariek, hil egin zuen gizonak eskuineko begian orban bat zuela esan zioten.
Aidanen amak, aitak gerrara joan baino lehenago eman zion lepokoa.
-
Orain zurea da -esan zion amak.
Aidanek lepoan jantzi eta esan zuen:
- Zin dagit aita hil zuen gizona aurkitzen badut, Aidan O´Sullivan,
Donovan O´Sullivanen semea nor den jakinaraziko diodala.
Bost urte pasa ziren, eta gau batean
Aidanek zarata bat entzun zuen. Ohetik altxatu egin zen, eta isil-isilik amaren
logelara hurbildu zen. Han bost gizon armatu ikusi zituen. Burua gehiago sartu
zuen, eta gizon bat ikusi zuen ama lotzen saiatzen. Gizonak bira eman zuen,
aurpegia erakutsiz, eta hara! Gizonak aurpegian, ezkerreko begian orban bat
zuen! Aidanek ezin zuen begi bistan zuena sinetsi. Bere aita hil zuen gizona
han zegoen, bere ama bahitzen!!! Aidani gizon hura akatzeko gogo izugarriak
sartu zitzaizkion, baina bere arrebak geldiarazi egin zuen. Minutu batzuk
geroago zaku batean sartu eta handik joan egin ziren.
Hurrengo egunean herriko jendeari esan zioten, eta
herriko bihotz oneko gizon batek haien etxean bizitzeko esan zien, baina
Aidanek Londresera joango zela, eta bere arreba zain zezala esan zion gizonari.
Gizonaren diru pixka batekin, fruta zakutxo batekin
eta zaldi batekin Belfastera abiatu zen. Handik, Liverpoolera zihoan
itsasontzian bidaiatu zuen. Baina gure gaztearen zortea ez zen ona izan inondik
inora, bera zihoan itsasontzia hondoratu egin baitzen.
Ohe batean esnatu zen. Gela dotorea zen. Hormak
urdinak ziren, eta gela guztian zehar arrantzarako aparailuak zeuden. Gelak bi leiho
zituen, baten gainean ezpata arrain bat zegoen, eta bestean marrazo baten
barailak. Bere aurrean bi gizon eta emakume bat zeuden, eta emakumearen ondoan
bere adineko mutiko bat.
- Begira! Esnatzen ari da!
- No...non na...nag...go? -galdetu zuen.
- Brodicken zaude -esan zuen emakumeak -nire
senarrak uretan aurkitu zintuen kupel bati helduta, eta etxera ekarri zintuen.
Ondo zaude?
-
Bai.
-
Ni Kirkpatric anderea naiz, eta hau nire senarra da, Kirkpatric jauna.
-
Ni Kenzie Kirkpatric naiz -esan zion mutikoak eskua luzatuz.
-
Aidan O´Sullivan -esan zuen eskua emanez.
- Gizon hau medikua da. Zu ondo zeunden begiratzera etorri da -esan zion
Kirkpatric jaunak.
- Urte askotarako -esan zuen
Aidanek.
- Gose al zara, Aidan?
-
Bai.
-
Zatoz Kenzie eta nirekin zerbait jatera -esan zion Kirkpatric andereak.
Kirkpatric familiak galdera asko egin zizkioten
Aidani. Bera eta Kenzie lagun onak egin ziren.
Hiru urte pasatu ziren Aidan bere etxetik joan
zenetik. Aidan eta Kenzie gizontxo batzuk eginda zeuden jada. Londreseko pisu
batean bizi ziren, Tamesis ondoan. Urte eta erdi zeramaten orbanaren gizonaren
bila. Sei hilabete lehenago, emakume bat aurkitu zuten Tamesisen hilda.
Belarritako pare berezi bat zuen, urrezko bi hirusta zehatz izateko. Aidanek
gogoratu zuen 6 hilabete zituenean amari beti hartzen ziola belarria, urrezkoak
zirelako.``Orduan...hilda dago!!!´´ esan zion Kenzieri. ``Erruduna da! Urkamendira
joan behar da!´´ esan zuen Aidanek. ``Baina ez dugu probarik, Aidan´´ erantzun zion Kenziek. Denbora pila bat
daramate lekuko baten bila, baina ez dute ezer aurkitu.
Udazkeneko arratsalde batean, Bunch andereak, beraien
alboan bizi zen emakumeak, Aidan eta Kenzieren etxeko atea jo zuen. Ondoan bere
4 urteko alaba zegoen. Maggie zuen izena.
-
Maggiek zerbait esan behar dizula uste dut, O´sullivan jauna.
-
Zer esan nahi didazu, txiki?
- Ba, ni nire gedako leihotik begiraden
negoen, eta ikudi buen noda izon ibusi badek bodaden zuen ebakune bad ebekada.
-
Hori egia al da?-galdetu zion Aidanek.
Maggiek baietz esan zuen buruarekin. Orduan,
Kenzieri jaka jartzeko eta kalera joateko esan zion. Bidetik, Kenzieri
kontatzen egon zen Maggiek esandakoa. ``Bai! Maggiek ikusi egin zuen nola bota
zuen errekara. Epaileari esan behar diogu!´´. Bat batean oihu bat entzun zuten.
Bunch anderearen etxetik zetorren. Aidan eta Kenzie korrika sartu ziren etxean.
Bunch anderea lurrean hilda zegoen. Bigarrean oihu bat entzun zuten. Oraingoan Maggieren
gelatik zetorren. Pistola hartu eta gelara sartu ziren. Gizon bat zegoen Maggie
laban batez hil nahian. Orban bat zuen eskuineko begian.
-
Zuk! Zuk!!! Zuk hil zenuen nire ama… Eta nire aita!!! Akabatuko
zaitut!!!
Baina
Kenziek pistola kendu zion.
-
Ez ezazu hil. Polizia-etxera eramango dugu.
Aidan lasaitzen saiatu zen, baina bat batean
hiltzailea jotzen hasi zen. Kenziek gelditzeko esaten zion, baina ez zion kasurik
egiten.
- Gelditu zaitez!
- Nire ama hil zuen!!!
- Gelditu!!!
- Nire aita hil zuen!!!
- Aidan!!!
- Orain nik hil egingo dut!!!
- Aidaaaan!!!
BANG!!
Hurrengo egunean orbanaren gizona urkatu egin
zuten. Arratsaldean jende asko bildu zen kanposantuan: Kenzie, Kirkpatric
jaun-andereak, Comberreko herritar guztiak, Aidanen arreba, Maggie txikia, eta
beste jende gehiago. Denek hilarri batera begiratzen zuten. Hilarrian zera
jartzen zuen: Aidan O´Sullivan.
MARKEL RUIZ (1.B)
No hay comentarios:
Publicar un comentario