Mostrando entradas con la etiqueta FILOSOFIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta FILOSOFIA. Mostrar todas las entradas

2019/02/21

PUBLIZITATEAREN ERAGINA GERRA ALDIAN

PUBLIZITATEAREN ERAGINA GERRA ALDIAN

Gerra garaian oinarrizko produktuak desagertzen dira ia guztiz,izan ere, industriak eta produkzioa gerrarako produktuetara zuzentzen da: armak,uniformeak...


Hala ere, publizitateak garrantzi handiena lortzen duen garaia da hau. Publizitatea militarrak laguntzeko erabiltzen zen bonoak, ideiak ezartzeko eta boluntarioak lortzeko. Jendeak lasaituko dituen berri iturri fidagarri bat nahi du horrela ba, masen psikea eragitea bilatzen du gustuko edo alde dauden irudiak ezarri nahi duten ideiarekin erlazionatuz.

Bigarren Mundu Gerran, Nazien aldetik, Joseph Goebbelsek (publizitate ministroa) kanpaina aurrera eraman zuen.  Nazien saiakera iritzi publikoan eragiteko eta boterera mantentzeko, Alemaniarrak errudun bat bilatu nahi zuten.  Arazo ekonomikoak judutarren erruz zirela esaten zuten. Horrela, Naziek euren publizitate irudietan, irudi heroikoak, boterea adierazten dituzte jainkoak izango bailiran.

Estatubatuarren aldetik, hasieran etsaiak difamatzeko eta jendea izena eman zedin erabili zen publizitatea, geroago gerra bonoak saltzeko eta horrela dirua batzeko. Irudi heroikoekekin saldu patriotismoari apelatuz, horrela ba jendearen ideia positiboak gerran laguntzearekin lotzea lortu zuten.

Horretarako, irudi publizitarioetan frontean laguntza behar duten gazteen irudiak eta ikur patriotikoak agertzen dira, ´´El Tio Sam´´ besteak beste.

2019/02/10

KOLOREAK ETA ZINEMAREN INDUSTRIA


KOLOREAK ETA ZINEMAREN INDUSTRIA

Psikologia betidanik izan da interes handiko gaia. Antzinako Greziatik lantzen dira honen alde batzuk, filosofiaren izenean. Historian zehar, psikologiari buruzko teoria desberdinak garatu dituzten pertsonak garrantzitsuak joan dira agertzen: Sigmund Freud, Wilhelm Wundt, William James…). Zinemaren industria adibidez, hauetariko askoren teoriak aztertuta, haien mesederako erabiltzea erabaki zuten, jendearen sentimenduak kontrolatzeko edo gidatzeko.

Koloreak sentsazio desberdinak eragin dezakete, beldurra, poztasuna, tristura… eszena baten alaitasuna azpimarratu nahi bada, horia, laranja edota zuria erabiltzen da. Tristura eragin nahi bada, urdina edo grisa erabiltzen da eta beldurra, misterioa edo tentsioa lortu nahi bada, beltza izango da nagusi. Sentimendu hauen eta haien koloreen artean sortzen dugun erlazioa, gure burmuinean dugun informazioaren ondorioa da. Jaietan kolore alaiak ikusten ditugu. Leku serio edota tristeetan (ehorzketetan…) kolore ilunak.

Txikiak garenean, iluntasuna ez dugu normalean gustuko izaten, ez delako ezer ikusten eta askotan isiltasun beldurgarri batekin nahasten delako. Beldurra diogu iluntasunari babesgabeak sentitzen garelako. Eta iluntasuna badu bere kolore partikularra, beltza. Horregatik, beldurrezko pelikuletan, beltza da gehien ikusten ohi dugun kolorea, instintiboa delako kolore honi beldurra izatea. Horregatik ere ikusten ditugu askotan pelikuletako pertsonaia txarrak beltzez edo kolore ilunez jantzita. Urdina, esaterako, zeru garbiarekin eta urarekin erlaziona dezakegu, hau da, bizitzarekin eta lasaitasunarekin zerikusia duten gauzekin. Berdea, gorria, laranja eta horia batez ere, alaitasunarekin eta gauza biziekin erlazionatzen dira eta betidanik jan ditugun fruta eta barazkien koloreak dira.

Beraz, hau guztia ikusita, ondoriozta dezakeguna hau da: sentimendu desberdinak eta koloreak duten erlazio hori, gehienbat edota guztiz instintiboa dela. Enpresa handiek badakite hau eta bai zineman eta bai beste arlo batzuetan kontrola mantentzeko erabiliko dute. Azken finean, ezin dezakegu instintuen aurka borrokatu.

         ANE OTERO

KIROLA ETA PERTSONAK


KIROLA ETA PERTSONAK
 
Gaur egun, kirola gizarterako garrantzia handia garatu dauanetik, beste arlo batzuetan ere erreparatu da honetan etekin handia lortu ahal izateko. Gero eta gehiago erabiltzen da psikologia kiroletan, honela, entrenamenduetan eta partiduetan edo txapelketetan esfortzu eta motibazio maila hoberenak lortu daiteke.

Lehenengo, urte hasieran ume talde bat entrenatzen hasi nintzan. Umeak diran arren, ahal dan etekin handiena lortzen saiatzen naz beti. Denbora pasatu ahala, umeak ezagutzen joan nintzan eta haien bertute eta ahuleziak ezagutu nebazan. Pertsona desberdinak ahalmen desberdinak daukiez eta ezinezkoa da guztioi gauza edo helburu berdinak eskatzea. Ume bakoitza ezagututa, haien ahalmenen arabera, jokatzeko era bat eta etekin desberdinak eskatzen dodaz. Ahalmen handia daukan ume bati, hoberena izatea eta gauzak helburu bategaz egitea eskatu behar jako, horrela, jokalari ona izateko. Ahalmen txikiko ume batentzat ezinezkoa da besteon mailan egotea. Hau eskatzen badeutzazu, umea desmotibatuko dozu eta azkenean egoera txarrerantz joango da. Ume honeek, lan eta arreta itzela behar dabe. Haien eskura dagozan helburuak eskatu behar jakez epe laburrean eta honen bidez haien motibazio maila igotzen joango da eta asko hobetuko dabe.

Adibidez, ahalmen handiak daukiezan jokalariei haien taldekideek baino gehiago esfortzatzea eta hoberenak izatea eskatu behar deutzagu hobetzen jarraitzeko. Ahalmen txikiagoa daukien umeei, ordea, gauza oso basikoak eta errazak eskatzen deutzaguz ( korrika egitea, pase errasak eta azkarrak ematea eta ahal daben guztia ematea).

Bestalde, beste faktore bat baldintzatzen dau umeen motibazio eta etekina. Pertsona bakoitza izaera desberdina dauka. Batzuk, izaera indartsua eta ausarta daukie, eta beste batzuk, ordea, izaera ahuleko edo koldarreko pertsonak dira. Askotan, auzartak diranak, beharrezkoa dabe norbaitek haien lana kritikatzea eta noizbehinka ohi bat jasotzea haien alde hoberena lortzeko eta guztiz motibatuta egoteko. Ordea, izaera ahula daukien umeek, haien buruan konfidantza izatea beharrezkoa dabe eta hori entrenatzailearen lana da. Ume hauei haien bertuteak erakutsi eta indartu behar deutzaguz eta horrela gutxinaka haien etekin maximoa lortuko dogu.

Laburbilduz, ume eta pertsona mota asko dagoz. Guztiok desberdinak izan arren pertsona mota bat ez da bestea baino hobea, aldea pertsonak ezagutzea eta haiek behar dabena emotea da etekin handiena lortzeko.

               
Asier Dospazos


GUANTANAMOKO PRESONDEGIA


GUANTANAMOKO PRESONDEGIA
 
Guantanamoko presondegia segurtasun handiko kartzela da, Kubako irlan kokatuta dagoena, estatu batuarra izan arren. Batez ere terroristak daude, esate baterako, dorre bikien atentatua eman zutenak.

Kartzela hiru zelaitan dago banatuta. Bostgarren zelaian preso arriskutsuak daude eta bertan ezin dute beste presoekin harremanak eduki, hau da, denbora gehiena beraien gelan pasatzen dute. Seigarren zelaia da kazetariei erakusten zaiena, bertan presoak zelai eta gela komunak dituztelako batera egoteko. Zazpigarren zelaiaz ez dago ia informaziorik, baina gogorrena dela esaten da, bertan dorre bikiekin zerikusia izan zuten 15 preso daudelako.
Erabilitako torturarik gogorrenak honakoak dira: Musika bolumen oso altuan entzutea, denbora pila bat zutik egotea, sabelean sondak jartzea jatera behartzeko, hilabete oso batean gela ilun batean egotea itsu geratu arte… eta okerrena, fededunak diren presoen aurrean emakumeak masturbatzea!!!

Hurrengo paragrafoan preso izandako gizon batem testigantza ezagutuko dugu. Mohamed Ould Slahi Mauritaniako gizon bat da eta 1992an Al Quaedatik desbinkulatu arren, Dorre bikien atentatua ondoren atxilotu zuten. Elkarrizketa batean hau guztia kontatu zuen: Ez zegoenez frogatuta bere harremana atentatuarekin, ezin izan zuten epaitu, eta bere ustez hori okerragoa da, izan ere, ez zekien noiz aterako zen. Historialari askoren ustez, tortura gehien jaso zituen gizona izan zen:  Bere ama bertara ekarriko zutelarekin mehatxatu zioten, ondoren bere aurrean bortxatzeko. 70 orduz ezin izan zuen lo egin, orduro esnatzen baitzioten. Heavy metal musika entzuteari behartu zioten egunero denbora guztian eta, azkenik, bera oso erlijiosoa denez, emakumeekin harreman sexualak edukitzera behartzen zioten. Horren ondorioz, psikologikoki oso gaizki bukatu zuen, ahotsak entzuten zituen, bipolaritate oso arriskutsu bat garatu zuen… Azkenean, askatu zuten, baina oraindik ere ondorio psikologikoak dituela onartzen du, nahiz eta orain gizon zoriontsua izan.
Azkenik, gaur egun egoera berdina jarraitzen du, baina gero eta manifestaldi gehiago daude presondegiaren itxiera exigituz.
MAIDER BARROS