Mostrando entradas con la etiqueta PLASTIKA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta PLASTIKA. Mostrar todas las entradas

2019/02/23

GUGGEMHEIM BISITA


VAN GOGHETIK PICASSORA: THE THANHHAUSER LEGACY

Urtarrilaren 11an, DBH 1.mailako talde guztiak joan ginen Guggenheim museora. Bidea, tranbiaz, eta eguraldia atsegina.  Garaiz heldu ginen eta taldeko argazkia ateratzeko aprobetxatu genuen.

Bisita gidatua zen. Bi taldetan banatu ginen eta bi gidari gazteak izan genituen, neska eta mutila. Klasean arbelan ikusitako margolanak, oraintxe gure aurrean genituen. Eta ez edonoren lana: Van Gogh, Paul Gauguin, Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Edouard Manet eta Picasso.

Thannhauser Jauna, bere bisitzan zehar bildutako margolanak, Guggenheim New York Museoari eman zizkion hil baino lehen. Margolanak, New York-etik Bilbora bidaitu dira eta hemen ditugu guz gozatzeko.


     

 

2018/03/24

ARTE EDERRETAKO MUSEOA


ARTE EDERRETAKO MUSEOA

1.A klasea otsailaren 20an arte ederretako museora joan ginen, plastikakoak antolatutakoa. Hasieran Erriberako Merkatuaren aurrean dagoen geltokian hartu genuen tranbia, eta Guggenheim-en jaitsi ginen eta hortik aurrera bidea oinez egin genuen. Eduardo Arroyo-ren esposizioa ikusi genuen. Bi taldetan banatu ziguten, pila bat margolan ikusi genituen eta asko gustatu zitzaizkigun. Beraren margolanen historia eta detaile bakoitza erakutsi eta azaldu ziguten. Museotik ateratzean denbora bat utzi ziguten gure kabuz hortik ibiltzeko, eta bidea errepikatu genuen lehenengo ibili, gero tranbia hartu, eta amaitzeko institutora bueltatu.

                EGILEAK: FERDAUS ETA NAIA (1.A)


  

     


2018/03/22

ARTE EDERRETAKO MUSEOA


ARTE EDER MUSEORA IRTEERA


Otsailak 15ean, 1.B DBHko ikasleak ARTE EDERRETAKO MUSEORA joan ginen, Eduardo Arroyoren esposizioa ikustera.

Lehenengo tranbia hartu genuen eta Arte Ederretako Museoa zabaldu baino lehen ailegatu ginen. Museoa zabaldu ondoren 2 emakume oso majo presentatu eta obra bakoitza azaldu zizkiguten. Goiz bukatu genuenez, Goya ikustera joan ginen, oso esposizio polita. Azkenik 20 minutu ahateen parkean egon ginen!

Oso ondo pastu genuen, beraz espero dugu horrelako hainbat gehiago egotea.

                                                                                                  Amali (1.B ikaslea)