2013/05/03

UXUE ETA IZASKUN



UXUE ETA IZASKUN, AFIZIOZ BETETA
 Uxue eta Izaskun, 1.mailako ikasleak, ikasteaz aparte zaletasun mordo bat daukate eta haien artean hauek nabarmentzen dira. Uxuek, besteak beste, igeriketa eta dantza egiten ditu eta Izaskunek frontenis praktikatzen ditu. Ea zer kontatzen diguten bere afizio horietaz.

Lehen Uxuek kontatuko digu egiten duena.

Noiz hasi zinen igeriketan Uxue?
5 urterekin hasi nintzen igeri egiten.

Taldean edo zure kontura egiten duzu?
Talde batean egiten dut.

Zein egunetan?
Astelehen eta ostegunetan.

Zergatik egiten duzu, derrigortuta edo gustuko duzulako?
Gustuko dudalako egiten dut.

Bost urte barru zure burua profesional mailan ikuste ahal duzu?
Bai, jada pare bat domina ditut.

Non egiten duzu dantza? Noiztik?
Pio Barojako akademia batean hiru urte neuzkanetik.

Zer motatako dantza egiten duzu?
Orain hip-hop egiten dut, baina dantza mota gehiago ere dantzatu ditut.

Zergatik dantzatzen duzu?
Gustuko dudalako dantzatzea, eta txikitatik dantzatu dudalako.

Profesionala deituko zenioke zeure buruari?
Ez. Beharbada ez naiz txarra izango, baina oso ongi dakit ez naizela profesionala izango.

Zenbat denbora ematen duzu dantzan? Zein egunetan?
Asteazkenetan 17:30etatik 19:00etara.

Orain, Izaskunengana goaz ea zer esango digun frontenisi buruz.

Noiz hasi zinen frontenisean?
Aurten hasi naiz.

Talde batekin edo zure kabuz?
Bikoteka jolasten dut lagun batekin.

Noiz egiten duzu? Zer ordutan?
Ostiraletan egiten dut. 17:00etatik 18:00etara.

Etorkizunean zure burua famatu bezala ikusten duzu?
Gustatuko litzaidake baina oso txarra naiz.

Zergatik egiten duzu?
Gustuko dudan kirola delako.

Mila esker, eta segi zuen gustuko zaletasunak praktikatzen eta, batez ere, disfrutatzen.

          NAHIA LARRAÑAGA eta MADDI GUTIERREZ  (1.A)
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario