EUSKARAREN ASTEKO LEHIAKETEN EMAITZAK
2013.urteko euskararen astea joan
zaigu jada, baina ezin aurrerago joan gure ikastetxean zein izan den parte
hartzea eta lehiaketa ezberdinen emaitzak esan gabe.
Has gaitezen:
Hasteko, eskolarteko argazki
lehiaketan hamar ikastetxe hartu dugu parte. Sariak hiru kategoriatan banatu
dira: lehen hezkuntzako hirugarren zikloa; DBHko lehen zikloa eta DBH-ko
bigarren zikloa.

Karikatura kinielaz arituko gara
ondoren. Bederatzi lagun aurkeztu dira, baina batek bakarrik jasoko du saria (bonboi
kutxa eta zinemarako sarrerak). Juana Aranbarri da irabazlea,
3.mailako ikaslea.
Komiki lehiaketan bi komiki baino ez
dira aurkeztu, lehen saria Maddi Urkijorentzat izan da, eta bigarrena
1.Bko Martin eta Naslarentzat. Zorionak lehen
mailakoei parte hartzen animatzeagatik. Zuentzat zinemarako sarrerak.
Zorionak parte hartzaile guztioi eta
datorren urteko lehiaketetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
HNB
No hay comentarios:
Publicar un comentario