2019/02/23

URDAIBAI BIRD CENTER


URDAIBAI BIRD CENTER BISITATZEN

Pasa den asteartean, Urriak 30ean, 4. mailako Biologia-Geologiako ikasleok Urdaibai Bird Center-era egin genuen irtenaldi bat, Arrano Arrantzaleari buruz ikasteko. Lehenengo, heldu ginenean, migrazioari buruzko hitzaldi bat eman zigun Txepe izeneko langile batek, mural handi baten laguntzaz.

Migrazioa:

Hainbat migrazio bide daudela esan zigun, errepideen modukoak direnak. Animaliak egiten dituzten bideak kalkulatzeko geolokalizadore batzuk ipintzen dizkiete, eta horri esker dakite bidai luzeena egiten duen hegaztia enara artikoa dela; Alaskatik Senegalera joaten da gutxi gorabehera. Hegaztiek Afrikara migratzen dute negua han pasatzeko, eta udaberrian Eskandinaviaraino joaten dira baldintza egokienak dituztelako: elikagai asko, harrapakari gutxi…

Gero, hegazti batzuei buruz hitz egin zigun. Adibidez, Artzandobi izeneko txori txiki eta lumagorri bat bioindikatzailea dela edota hegazti “limikoloak” beraien moko luzea erabiltzen dutela lokatzean sartzeko eta taladro moduan erabiltzen dutela janaria aurkitu arte. Baita ere, antzarrek Everest baino altuago hegan egin ahal dutela eta migrazio garaiaren amaiera markatzen dutela.


Arrano arrantzalea

Arrano arrantzaleari buruzko datu batzuk ere eman zizkigun Txepek, hainbat argazkiren laguntzaz:
 
-       Kumeak direnean begiak laranjak dituzte eta lumen inguruan kolore zuria dute. Heldutasun sexuala hartzen dutenean, 3 urterekin, begiak horiak eta lumak marroi uniformeak ipintzen zaizkie. 
-       Arrantzatzerakoan ez da buruz botatzen uretara, beste hegaztiak bezala, baizik eta atzaparrak sartzen ditu uretan. Hiru atzapar dituzte aurrean eta bat atzean, baina arrain bat harrapatzera doazenean, bat dislokatzen zaie eta atzean ipintzen dute, aurrean bi eta atzean 2 geratuz.
-       Hegan egiten ikasi eta ia berehala Afrikara migratzen dute, eta asko Afrikara ailegatzen dira arrantza egiten jakin barik, han ikasten dute, eta beraz, migrazio osoan zehar ez dute jaten, ia 10 egunetan.
-       Arrano arrantzalea espezie filopatrikoa da, hau da, jaio diren lekura bueltatzen dira, helduak direnean.

Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua

Proiektu hau, Urdaibain Arrano Arrantzalea berreskuratzeko egin da. Lehenengo Eskoziatik kume batzuk ekartzen dituzte Urdaibaira. Gero kaiola espezializatu batzuetan sartzen dituzte, padurara begira, eta guztia kontrolatzen zaie, adibidez, elikadura. Ondoren, arranoak kaiolako kristalean kolpeak ematen hasten direnean, normalean 3-4 aste geroago, uztailaren azken asteetan, hegan egin nahi dutela esan nahi du. Atea irekitzen zaie eta leku konkretu batzuetan uzten zaie janaria. 3 egun egon ahal dira atea irekita eta hegan egin gabe. Txapa identifikatzaile batzuk dituzte hanketan, eta ez dira errepikatzen. Afrikatik bueltatu zen lehenengo arranoak 2015ean egin zuen.

Oso irtenaldi ona izan zen eta espero dut gehiago egotea.

                                                                                              Alvaro Molina (4 DBH)


  
 
    

  




GUGGEMHEIM BISITA


VAN GOGHETIK PICASSORA: THE THANHHAUSER LEGACY

Urtarrilaren 11an, DBH 1.mailako talde guztiak joan ginen Guggenheim museora. Bidea, tranbiaz, eta eguraldia atsegina.  Garaiz heldu ginen eta taldeko argazkia ateratzeko aprobetxatu genuen.

Bisita gidatua zen. Bi taldetan banatu ginen eta bi gidari gazteak izan genituen, neska eta mutila. Klasean arbelan ikusitako margolanak, oraintxe gure aurrean genituen. Eta ez edonoren lana: Van Gogh, Paul Gauguin, Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Edouard Manet eta Picasso.

Thannhauser Jauna, bere bisitzan zehar bildutako margolanak, Guggenheim New York Museoari eman zizkion hil baino lehen. Margolanak, New York-etik Bilbora bidaitu dira eta hemen ditugu guz gozatzeko.


     

 

2019/02/21

MACBETH


MACBETH

Otsailaren 24an, Batxi 1. Gizarte zientzietako ikasleria Arriaga antzokira joan ginen Macbeth antzezlana ikustera. William Shakespeare antzerkigile famatuaren obraren moldaketa eskaini ziguten. Oso pozik atera ginen orokorrean. Batzuei antzezlanak gustuko ez dituzten arren, aktore et aktoresa euskaldun famatuak ikusterakoan denon arreta eskuratu zuen antzezleek.

Dudarik gabe edonori gomendatuko genioke antzezlan hau.

Uxue M. Hdez  (Batxi 1.B.)