2013/05/22

KORRIKA TXIKI



KORRIKA TXIKIA 2013


 Hemen dituzue Korrika Txikian lekukoaren barruan eraman eta gero Basarraten kantatu zirenak. Sortzaileak gure bertso eskolako ikasleak izan ziren: Izaskun Manero, Uxue Elgorriaga, Jokin, Ena eta Eztizen; bertsoko irakasleekin batera, Xabier Irakulis. Irakurri eta entzun itzazue…


Doinua: Uxo zuria errazu
1.-
Berriro etorri gara
Koadrila hau bertsotara (bis)
Ohikoa denez aurten ere bai
Gu bagoaz korrikara
Lurralde honen nortasuna da
Beraz, hitz egin euskara (bis)

2.-
Euskal herritik mundura
Gainditu dezagun muga (bis)
Hogeita hamasei urte ospatzen
Bihurtu zaigu ohitura
Ez dakitenei erakustea
Izango da gure ardura (bis)
3.-
Hizkuntza baten aldarri                                 
Euskal Herria egarri (bis)
Etorkizunak mintzatu dezan
Gure artera ekarri
Ta ahoz aho; eskurik esku
Eman euskara elkarri! (bis)


MARIBEL












No hay comentarios:

Publicar un comentario