Mostrando entradas con la etiqueta MUSIKA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MUSIKA. Mostrar todas las entradas

2018/05/04

UKELELE IKASTAROA


UKELELE IKASTAROA


Aurten ikastaro berri bat antolatu dugu Solokoetxe institutuan Itxasoren eskutik.
Zorte handia izan dugu eta Marcos Feijoo etorri zen ukelele ikastaro bat ematera. Gure ikastetexean agertu zen 24 ukelelekin eta tramankulu guztiak prestatzeko karakoea gure ikasleentzat!!
“The lucky ones” 3.mailakoak izan ziren eta areto nagusian bi saio eman genituen. Zoragarriena izan zen lehenengo momentutik abesti desberdinak jotzeko kapazak izan ginela. Hau da hau!!
Giroa ezin hobea izan zen eta alde txar bakarra oso laburra (1:30min) izan zela aipatu dute ikasleek. Oso gustora egon ginen guztiok eta errepikatzeko modukoa izatea espero dugu.
Pittin bat inbidia sortzeko kontatuko dizuegu jo genituen abestiak, adibidez: Zombie “The cramberries”, Just the way you are “Bruno Mars”, Arratsalde honetan “Sorotan Bele”… eta eskatutako guztiak.
Baten bati interesa sortu bazaio badakizue ukelab web orrialdean aurkituko duzue informazio osoa eta amaitzeko animatu nahi zaituztet Zwapera (Zorrozaurren) etortzera igandero 17:00etatik 19:00etara ukelelea jotzera!!!
Itxaso


    

    

  


2018/03/24

LUTHERIA TAILERRA


LUTHERIA TAILERRA BISITATZEA
BELE Bilboko Euskal Lutheria Eskola

Abenduaren 15ean 1.mailako ikasleak eta irakasle batzuk Lutheria tailerrera joan ginen. Metroz joan ginen Institututik Sarriko aldera, Luthergintza tailerra Bilboko Kontserbatorioan dago.

Heldu bezain laster, Luisek (eskolako irakasle batek) ongi-etorria eman zigun eta hall-ean bertan azalpen txiki batzuk eman zizkigun. Bele eskolara jaitsi baino lehen 4 taldetan banatu ginen, lau espazio desberdinetan sartzeko:


  1.  Soinuaren ezaugarriak ezagutzeko gela. Akustikako makinak eta abar.
  2. Konponketa gela.
  3. Barnizatzeko gela.
  4. Harizko instrumentuak.egiteko gela.


Lutheria Eskolak BELE du izena, hau da, Bilboko Euskal Lutheria Eskola eta estatuko eta beste herrialde batzuetako ikasleak etortzen dira ikasten. 4 urteko ikasketak dira.Tokia bertako ikasleek erakutsi ziguten eta oso interesgarria izan zen. Oso majuak eta sutsuak izan ziren eta guztiok nabaritu genuen euren lanarekiko pasioa.

Ikasleak eta irakasleok asko disfrutatu eta ikasi genuen bisita honetan. Errepikatzeko modukoa pentsatu barik!!!

     

     

      




2015/06/01

97.0 irratira bisita

DBH 3. mailako ikasleak  97.0 irratia ezagutzera joan ziren









2015/05/18

saltsa ikastaroa

Pasaden hilabetean gurekin etorri da Ana-Maria Grajales saltsa ikastaroa 3. mailakoei emateko

2015/04/17

OPERA ABESLARIA

Martxoaren 11n, musika klasera etorri zitzaigun Itxaro Mentxaka opera abeslaria,  DBH 3ª taldeko Kattalin-en izeko bere lanari buruz hitz egitera. Oso hitzaldi interesgarria eman zigun, baita ikasleak kantarazi ere. Eskerrik asko eta hurrengo arte!