2013/05/20

OLINPIADA MATEMATIKOA


OLINPIADA MATEMATIKOA




DBH-ko 2. mailan daudenentzako zuzendutako
OLINPIADA

Asko dira Solokoetxen Matematikarako zaletasun eta gaitasun bereziak dituztenak, eta hori aprobetxatuz, Urtarrilean hasita, “Erronka matematikoak” txokoa sortu genuen.

Leku horretan, astero, erroka desberdinak zintzilikatzen ziren eta gustuko zuten ikasleek, labirinto horretan murgiltzen ziren. Ah, zelako poza, prozedura landuta baten ondorioz, emaitza zuzena aurkitzen denean !!!

Gauzak honela, “Eduardo Chillida 11.olinpiada matematika”-ren deialdia. Euskadi mailan ospatzen da eta bi fase ditu: lehenengoa, Martxoan,  ikastetxean, eta 2. fasean, Maiatzean, Bizkaiko partehartzaile guztiekin, Unamuno institutuan.

1. fasean, 7 ikaslek hartu zuten parte Solokoetxen. Egia esan, oso lan onak egin zuten guztiek, baina..., zoritxarrez, 2. fase horretan, institutu bakoitzeko, gehienez jota, 2 ikaslek parte har dezakete. Gogorra izan zen aukeraketa zeren eta guztien lana bikaina izan baizen.

Atzo, Maiatzaren 11n, aukeratutako gure bi ikaslek (Irati Díez eta Aitor Bosque)  egin zuten 2. faseko proba.  Desafio horren aurrean, urduritasuna, baina aldi berean, gogoa.  119 gazte Bizkaian, eta, uste dugu, beste horrenbeste beste bi Lurraldetan.

Maiatzaren 20an, emaitzak jakingo ditugu. Lehenengo 12 ikasleentzako, opari desberdinak (Atzerrirako bidaiak, material digitala...) eta lehenengo bientzako,  Espainiako Olinpiadara joateko aukera. Dena den, guztientzako, primerako esperientzia eta DIPLOMA dotore bat  norberaren Curriculumean sartzeko.
                                                                                                                      MIREN TOUCET

No hay comentarios:

Publicar un comentario