JOXEMARI ITURRALDEREKIN
SOLASALDIAN
Orain dela gutxi, apirilak 18,
Bidebarrietako liburutegira joan ginen Joxemari
Iturralderekin solasaldi bat izateko. Ikastetxetik goizeko 9:45etan irten
ginen eta bi ordutan egon ginen berarekin.
Bigarren ebaluazioan irakurri genuen
liburua “Santiago bidean” izan zen
eta liburu horri buruz hitz egin zigun Joxemarik.
Hasteko, bi motatako idazle daudela
azaldu zigun:
-
Julio Verne bezalako idazleak: etxetik irten
barik idazten dutenak eta…
- Ernest Hemingway bezalakoak: bidaiak egin ondoren,
izandako esperientzietan oinarrituta idazten dutenak.
Joxemari bigarren taldean sartu beharko
genukeela esan zigun, Santiagorako bidea egin eta gero idatzi baitzuen “Santiago bidea” liburua.
Hitzaldian azalpenak eman bitartean,
hainbat diapositiba erakutsi zizkigun eta Done
Jakue bidea egiteko aholku batzuk
eman zizkigun, honako hauek adibidez:
- Motxilaren pisua gure pisuaren hamarrena izan behar da. Beraz,
motxila egiten bukatutakoan, berriro hustu eta sartu duzunaren erdiarekin
geratu behar zara.
- Ez
eraman bota berririk, min egin ahal dizutelako. Kontuz! Ozperak atera dakizkizuke!
- Adi
egon seinaleekin, gal zaitezke eta.
- Bi
motatako pertsonak aurki ditzakezu bidean: diru piloa eramaten dutenak eta
dirurik gabe doazenak. Dirua eramaten dutenek jatetxeetan bazkaltzen dute eta
dirurik ez dutenek bidean zehar aurkitzen dute janaria, beste batzuek utzitakoa.
- Adi
egon behar da iturriekin, deshidratatu ahal zarelako. Bidean zehar hainbat
iturri aurkituko dituzu.
- Ostatura
heltzen zarenean, ez badago lekurik, kalean lo egin beharko duzu (gomendagarria
da lo-zakua eramatea).
-
Ezin
zara oso berandu oheratu, goizeko 7.00etan ostatutik botatzen zaituztelako.
-
Arropa
bakoitzeko gehienez bi pare eraman.
-
Erromes
ostatura ahalik eta azkarren heldu behar duzu lekua aurkitu ahal izateko.
-
Beste
erromesengana lasai hurbildu, agian bakarrik joan nahi dute!
- Goizeko
bostetan altxatu, bidean berorik ez izateko, eta eguneko etapa bukatzeko
denbora nahikoa izateko.
Gero, bere beste liburu bat aipatu
zigun Joxemarik: “Jack Destripatzailearen Arrastoa”. Gutako batzuk irakurtzen hasi
gara eta interesgarria dirudi.
Liburua benetako gertaera bati
buruzkoa da, baina bere erara kontatzen du istorioa.
Liburuaren protagonista euskaldun bat da, Londresera
doana gero Ameriketara joateko. Baina Londresera heltzerakoan zeukan dena
lapurtzen diote, eta taberna batean lan egin behar izango du Ameriketara joan
ahal izateko. Han dagoen bitartean, Jack Destripatzailea bereak egiten hasiko
da.
Zenbait gauza kontatu zizkigun bere
lanari buruz, idazketari buruz, bizitzari buruz… eta irakurtzeari gustua hartzeko, geuk aukeratutako
liburuak irakurtzeko gomendatu zigun, gure gustukoak beti.
Bukatzeko, gazte suitzarrek bost
hizkuntza dakizkitela esan zigun Joxemarik.
Geuk ere, haiek bezala, HIZKUNTZA BAT BAINO GEHIAGO IKASTEKO eta GUREA
ZAINTZEKO gomendatu zigun.
Alde egin baino lehen, gure liburuak
sinatu zizkigun eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen.
Hurrengorarte Joxemari, ondo pasatu
dugu!!!
3.
DBHko ikasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario