2013KO IKAS
BIDAIA

Lehengo eguna: 7retan autobus hartu genuen,
bederatzi orduko bidaia aurretik genuela jakinda. Oso nekatuta geunden arren,
gutxi batzuk bakarrik geratu ziren lo.
4rak aldera heldu ginen quadetara.
Zirkuituak putzuak zituen eta lehenengo txandetan sartu zirenak lokatzez
beterik amaitu zuten. Gainerakoei ez ziguten arropaz aldatzen utzi eta besteek
zikindutako arropak jantzi genituen gure arropak ez zikintzeko asmoz.
Amaitutakoan, autobusera sartu ginen berriro eta ordu bat geroago hoteleko
sarreran geunden monitoreen azalpenak entzuten.
Horren ondoren geletara igo ginen,
dutxatu eta afaltzera jaitsi ginen. Gero
“diskoteka” kaka bat zela ikusita, geletan egon ginen sartuta monitoreek
bota arte.

Arratsalde horretan painball egitera
joan ginen eta gero hotelera bueltatu ginen berriro. Hotelera Mallorcako batzuk
heldu ziren, jende oso atsegina ziren eta gutako batzuk “Harlem Shake” bat egin genuen beraiekin.
Hirugarren eguna: Oso goiz irten ginen hoteletik eta
ordu biak aldera heldu ginen Bartzelonara.
Autobusak Camp Nou aurrean
utzi gintuen bazkaldu ondoren futbol estadioaren bisita genuelako. Niri
pertsonalki interesgarria iruditu zitzaidan. Camp Nou-tik ateratzean, autobus
barrutik Bartzelona bisitatu genuen, autobusean zetorren gidari baten
laguntzaz.

Salouko hotelean afaldu eta hoteleko
sarreran geratu ginen 11:30etan, gauean diskoteka batera joateko asmoz. Guztien
artean erabaki ondoren, Flash Back diskotekara joan ginen eta 2:30ak aldera
diskotekatik irten ginen.

Gauean, pasaden eguneko diskoteka
berberera bueltatu ginen, baina batzuk ez zuten irten nahi eta hotelean geratu
ziren. Azken eguna zela aprobetxatuz aurreko egunean baino beranduago heldu ginen
hotelera.
Bosgarren eguna: oso goiz egon behar ginenez
autobusean eta gauean berandu heldu ginenez, batzuk ez zuten, ezta gosaldu ere
eta jarraian sartu ziren autobusera. Lehenengo egunean autobuseko giroa oso animatuta bazegoen, egun
honetakoa kontrakoa zen. Jende gehiena lo zegoen eta lo ez zeudenak mareatuta
edo postura egokia ez zutenez, lo egin ezin zutelako zeuden esnaturik.
Zaragozako jauregi bat bisitatu genuen
bazkaldu baino lehen. Gero autobusean sartu eta lo geratu ginen berriro,
Bilbora heldu arte.
Bilbora heltzean, autobusetik jaitsi
eta monitore guztiak besarkatu eta bi musu eman ondoren bakoitza bere etxera
joan zen, lo egitera.
ARENE
PEREZ IBAÑEZ DE ALDEKOA (4.DBH)
No hay comentarios:
Publicar un comentario