BERTSOLARIAK GURE ARTEAN
Aurtengo euskararen astean
bertsolariak izan ditugu gure artean. Bertsolari ospetsuak eta bertsolari hasi
berriak.
Goizeko saioan Xabi Paya, Amets Arzalluz
eta Jone Uria hurbildu zitzaizkigun.
Saioaren hasiera zertxobait atzeratu zen oholtza prestatzea ahaztu
zitzaigulako. Mikrofonoa martxan jartzea ere kostatu zitzaigun, baina mikrofonorik gabe ere saioa abian jarri eta
ikasleek primeran aritu ziren. Aditasuna nabarmendu zen, bertsolariek zer
esango zuten… adi-adi, mikrofonorik gabe aritu ziren saio tarte batean. Gerora
arazo teknikoak konponduta dotore eta alaiki jarraitu zuten bertsotan.
Ikasleek aukeratutako gaiak ere agertu
ziren han. Eta urtero bezala, goizeko saioan DBH 1. Mailako bertso sariak
banatu ziren. Gurekin batera Karmelo ikastolako kideak egon ziren.
Hauek izan ziren gure ikastetxean
saritutako bertsoak:
Lehenengo saria: Ena Verhorst eta Izaskun Manero “Gure zorte ona”.
Hirugarren saria: Ixone Tierra eta Uxue
Elgorriaga “Gelako haserrea”.
Aipamenak: Jokin Arriaga eta Aitor Cadierno “Manifestazioa”.
Zorionerako bertsolari sarituak
taulara igo eta bertsolarien laguntzaz zein laguntzarik gabe beraiek sortutako
bertsoek bota zituzten publikoaren aurrean.
Arratsaldeko saioan Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Oihana
Bartra bertsolariak izan genituen gure artean. Oraingoan dena prest zegoen.
Arratsaldeko saioa normaltasunez hasi zen, baina kanpotik etorritako zenbait
kidek giroa nahastu zuten zertxobait.
Lehenengo saria: Leire Cabrera Altuzarra “Olatz”.
Bigarren saria: Leire Macarro “Euskara galdu”.
Hirugarren saria: Izaro Astui “Eztizen”.
Bigarren saio honetan emozio negarrak
eta urduritasunak atera ziren bistara eta emozioz beteriko sari banaketa izan
zen.
Zorionak sarituei, eta animo partaide
guztioi!!!
MARIBEL
No hay comentarios:
Publicar un comentario