2012/03/29

INSTITUTUA MUSIKAZ BLAI


  INSTITUTUA MUSIKAZ BLAI
 

  Institutuan, kurtsoan zehar, akti- bitate asko egiten dira eta askotan musika tartean dago. Gainera, ekitaldi horietan gure ikasle batzuk instrumentu desberdinak jotzen ikus ditzakegu baina, agian, inoiz ez diogu galdetu geure buruari zenbat ordu eta esfortzu dagoen horren atzetik. Mundu horretan sakontzeko eta apur bat gehiago jakiteko 4ºDBHko ikasle batzuengana (Iker, Garazi, Izar, Aitor, Miriam, Guillermo eta Ane) jo dugu eta hona hemen beren erantzunak.


Zer da musika zuentzat?
Iker: zure denbora librean erlaxatzea, entretenitzea eta ondo pasatzea musika entzuten eta jotzen.
Izar: dibertitzeko modu bat da.
Guillermo: nire sentimenduak adierazteko modua, nire aldartearen arabera.
Garazi: dibertitzeko eta deskonektatzeko era bat, jende berria ezagutzen duzun bitartean.
Miriam: ondo pasatzeko eta jende berria ezagutzeko forma bat.
Aitor: bizitza.
Ane: beste eskola bat da.

Zergatik ikasten ari zarete musika modu serioan?
Iker: beti ikasi nahi izan dut asko gustatzen zaidalako.
Izar: gustatzen zaidalako.
Guillermo: niretzat, ez nago modu serioan ikasten.
Garazi: musika gustuko dudalako. Baina ez dut modu serio-serioan hartzen, gustatu bitartean baino ez  dut egingo.
Miriam: hasieran ez nuen ikasten forma serioan, baina kontserbatorioan hastean ordu gehiago egon behar nintzen. Baina ez dut musikarekin lan egin nahi.
Aitor: musikan espezializatzeko eta kultura musikala edukitzeko.
Ane: gustatzen zaidalako.

Zer moduz moldatzen solfeoarekin?
Iker: txarto hasi nintzen baina orain nahiko ondo daramat.
Izar: ondo ulertzen dut.
Guillermo: ez dakit solfeo askorik.
Garazi: ahal bezala, pasa den urtean baino hobeto baina ez pentsa bezin ondo.
Miriam: aurten ez dut solfeorik egiten. Hirugarren mailan armonia ikasten da. Hala ere, solfeoa ez zait inoiz gustatu.
Aitor: bueno… ondo baina azkenean zaila egiten da.
Ane: nahiko ondo.

Zein instrumentu musikala jotzen du zuetariko bakoitza?
Iker: gitarra elektrikoa.
Izar: nik biolina jotzen dut.
Guillermo: bateria.
Garazi: nik tronpeta jotzen dut.
Miriam: pianoa.
Aitor: gitarra eta teklatua edo pianoa.
Ane: klarinetea eta pianoa.


Zergatik aukeratu duzue?
Iker: kuriositatea nuelako, nola jotzen den jakiteko eta baita oso gustuko dudalako ere.
Izar: lehen aldiz entzun nuenean gustatu zitzaidan. Klasikoa zein beste musika mota jo ahal den instrumentu delako.
Guillermo: txikitan ez nekien zer instrumentu aukeratu, nire gura- soek gitarra, biolina eta
horrelakoak erakutsi zizkidaten baina ez nituen gustuko. Azkenean, 16 urterekin bateria jotzen hasi nintzen.
Garazi: nire osaba jotzen entzun eta bere instrumentu berdina jo nahi izan nuelako.
Miriam: zortzi urterekin galdetu zidaten eta ezagutzen nuen instrumentu bakarra zelako.
Aitor: bere soinua eta transmititzen duen indarra gustatzen zaidalako.
Ane: txikitan klarinetea zelako lehen ezagutu nuen instrumentua, eta pianoa jotzen dut behartzen nautelako.

Zenbat urte daramazue musika ikasten? Astuna egiten zaizue?
Iker: hiru urte eta momentuz ondo eramaten dut.
Izar: hau 8ºurtea da. Batzuetan, esfortzu handia egin behar dut, baina pena merezi du.
Guillermo: ezer ez.
Garazi: 7 urte daramatzat. Momentu batzuetan bai, etxean ikastean esate- rako, beste batzuetan ez.
Miriam: hau nire zortzigarren urtea da. Nahiko astuna egiten zait, gehien bat etxean ikastea eta gustatzen ez zaizkidan ikasgaiak.
Aitor: 13 urte.
Ane: Lehen Hezkuntzako 2.mailan nengoenetik. Ez, gustatzen zait.

Zenbat ordu ikasten duzue astero? Eta praktikatzen?
Iker: astero ordu bat gitarra eta ordu eta erdi solfeo. Egunero ordu bat praktikatzen dut gutxi gorabehera.
Izar: daukadan denboraren arabera. Ikasten oso gutxi eta praktikatzen 3 ordu gutxi gorabehera.
Guillermo: ikasten ezer ez, praktikatzen 6 ordu.
Garazi: hasiera batean ordu bat egunero, errealitatean pixka bat gutxiago. Kontserbatorioan 5 ordu eta erdi.
Aitor: astero 6 ordu eta praktikatzen egunero denbora daukadanean.
Ane: 5 ordu. Ahal dudanean praktikatzen dut.

Egia al da batzuk diotenez musika klasikoa aspergarria den?
Iker: nire ustez bai, baina uste baino zailagoa eta konplexuagoa da.
Izar: hori bakoitzaren gustukoaren arabera da. Gaur egun gazteoi martxadun musika gehiago gustatzen zaigu klasikoa baino.
Guillermo: bai, baina lasaigarria ere bada.
Garazi: segun zein obra eta zein instrumentu.
Miriam: nire ustez obraren arabera, baina niretzat gehienak aspergarriak dira.
Aitor: ez da aspergarria, transmititzen duen mezua ulertu behar da.
Ane: niretzat jotzea ez da aspergarria, entzutea batzuetan bai.

Pentsatu al duzue zerbait egitea profesionalki musika munduan ala zaletasuna da?



Iker: asko gustatuko litzaidake musi- ka irakastea eta talde on batean jotzea.
Izar: noizbait pentsatu dut, baina oraingoz ez dut uste. Hori bai, urteak pasata ideiaz aldatu ahal dut.
Guillermo: bai, hasieran bar batean hasiko gara, gero maketa egingo dugu gure abestiekin eta gero gustukoak bagara aurrera jarraituko dugu.

Garazi: musika hobby bat baino ez daukat.
Miriam: zaletasuna da gehiago.
Aitor:  bai, baina oso zaila da.
Ane: bai, goi-mailako gradua atera nahi dut.

Pentsatu al duzue zerbait egitea elkarrekin?
Iker: ez.
Izar: noizbait zerbait prestatu dugu elkar batzuk.
Guillermo: ez.
Garazi: hasiera batean ez.
Miriam: ez.
Aitor: bai, talde bat daukat.
Ane: ez.

Baduzue musika talderen bat? Zein estilokoa? Zein da bere izena?

Iker: momentuz ez, baina banago zerbait planteatzen lagun batzuekin, baxua eta ahotsa falta zaigu oraindik.
Izar: ez.
Guillermo: bai, denetarik Insekurity.
Garazi: ez, ez daukat.
Miriam: ez.
Aitor: bai, “The Rise”, punk rock edo alternative estilokoa.
Ane: ez.

Zein da gehien gustatzen zaizuen musika estiloa? Zergatik?
Iker: mota askotako musika entzuten dut, baina ez denak.
Izar: gehien gustatzen zaidana pop-rock da. Ondo pasatzen dudalako musika horrekin.
Guillermo: pop rock, erdian dagoelako; ez oso suabea jazz bezala, ez oso heavya.
Garazi: ska eta rocka ditut gustukoen, tronpeta baitaukate.
Miriam: denetarik entzuten dut, baina gehien bat elektronikoa.
Aitor: punk rock erritmikoa eta transmititzen dituen momentuak edo ideologia gustuko dut.
Ane: denetarik, rapa izan ezik.

Zeintzuk dira zuen gustuko musika taldeak?
Iker: Linkin Park, askoren artean.
Izar: talde asko ditut gustuko, adibidez Ken Zazpi, Beyonce, Pitbull… mota askotako taldeak.
Guillermo: Offspring, Simple Plan, Guns N’Roses…
Garazi: Zer Esatek, Vendeta, Melendi, Maldita Nerea…
Miriam: Owl City.
Aitor: The Offspring, Bad Religion, RHCP.
Ane: ez dut talde konkretu bat gustuko.

Nola ikusten duzue Euskal Herrian egiten den musika gaur egun?
Iker: ez naiz Euskal Herriko musikara oso afizionatuta baina badago zerbait gustuko dudana.
Izar: asko ditut gustuko.
Guillermo: nahiko ondo baina hobeto dezakegu.
Garazi: talde batzuk gustuko ditut, beste batzuk geldoegiak egiten zaizkit.
Miriam: ez dut hemengo musika askorik entzuten, orduan ezin dut nire iritzi sakonik esan.
Aitor: orain oso ondo doa, nire ustez talde berri eta atseginak daude, adibidez Ze Esatek.
Ane: ez ditut talde asko ezagutzen, baina gehienetan gustatzen zait.

Bukatzeko, gomendatuko zenukete musika ikastea? Zergatik?
Iker: bai, entretenigarria eta dibertigarria delako.
Izar: bai, komunikatzeko eta ondo pasatzeko beste modu bat delako.
Guillermo: bai, guztiaz deskonektatzeko eta zuk zure barnean duzun erritmoa kanpoan irteten uzteko.
Garazi: pertsonen arabera. Ez da gauza erraza, denbora asko eta pazientzia beharrezkoa da.
Miriam: bai, baina era profesionalean ez, ez bazaizu gehiegi gustatzen. Baina behintzat behingoz frogatzea bai gomendatuko nuke.
Aitor: bai, musika da dena eta hori ikastea eta gehiago jakitea eta kontzertuak ematea komenigarria da bizitzarako komenigarria da bizitzarako.
Ane: bakarrik gustatzen zaionari gomendatuko nioke.

  Mila esker guztiei zuen ekarpenengatik, orain askoz erakargarriagoa ikusten dut musika ikastearena eta horrela espero dut ikusiko duten irakurleek.

ANTONIO


2012/03/27

ENERGIA HIDROELEKTRIKOA


ENERGIA HIDROELEKTRIKOA

ENERGIA HIDROELEKTRIKOA, URAREN ENERGIA ZINETIKOA GORPUTZ ESPEZIFIKO BAT (ERROTA) MUGIARAZTEAN SORTZEN DEN ENERGIA MOTA DA.
HAU DA, ERROTA MUGIARAZIZ BERE ENERGIA ZINETIKOA (ABIADURA) ERROTARA TRANSMITITZEN DU ETA HONEK ENERGIA SORTZEN DU.

ETA HONA HEMEN GAI HONI BURUZKO ARGAZKI BATZUK:




HORRETAZ GAIN, MUNDUKO ENERGIA ITURRIRIK ERRENTA-GARRIENETARIKOA DA ETA KONTSUMITZEN DUGUN ENERGIAREN %20-A DA. ETA ENERGIA MOTA HONEN BARRUAN BESTE MOTA BAT EZAGUTZEN DA:
ENERGIA MAREOMOTRIZA IZENEKOA ETA ENERGIA MOTA HONEK OLATUEN, MAREEN ETA KORRONTE SUBMARINOEN ENERGIAZ APROBETXATZEN DA.
EGILEAK: Liher B.,  Alex B., Oskar G. eta Beñat O.


2012/03/20

IÑAKI ETA BOLEIBOLA


IÑAKI ETA BOLEIBOLA, KASUALIDADE BATEN LOTURA

 

Iñaki, Gorputz Hezkuntzako irakaslea, nahiko ezaguna da gure artean egunero berarekin topatzen garelako eta, gainera ez da batere arraroa izango inorentzat jakitea kirola praktikatzen duela, baina, agian, harri eta zur geratuko dira batzuk entzutean zein da bere kirola, boleibola…guretzat hain ezezaguna den kirol horretaz apur bat gehiago jakiteko asmoz berarengana jo dugu eta hau da kontatu diguna.

Zergatik hasi zinen boleibolera jolasten?
Unibertsitatean praktikatzen hasi eta gustuko nuela ikustean, kirol horri ekin nion.

Badirudi futbolak beste kirolak estaltzen dituela. Hori dela eta, zaila da boleibolerako taldeak aurkitzea? Eta laguntzak edukitzea?
Egian esan ez da egia, laguntzak nahiko orekatuak daude. Baina egia da, beste kirol batzuekin konparatuta talde gutxiago dituela.

Nolakoa da Boleiboleko liga?  Zenbat maila daude?
Maila ezberdinak daude: Superliga A eta B, beste maila bat, lehenengo maila; euskal liga eta bere barruko 1. Eta 2. maila.

Boleibola aukeratzean, nola hasi zinen neskak entrenatzen?  Eta zergatik?
Herriko eskolan kiroleko talde bakarra zegoen, eta besterik ez egotean horrekin hasi nintzen.

Zenbat boleibol mota daude? Zuk zein duzu gustukoen? Zergatik?
Mota asko daude: 6-6ren aurka;  4-4ren aurka; 3-3ren aurka; 2-2ren aurka. Horrez gain, zorukoa, estalia, kalekoa, belarrekoa eta arekoa aurki dezakegu. Nire gogokoena 6-6ren aurkakoa dut gustukoen, hondartzan. Horren arrazoia, nahiko normala dela eta olinpiadetan ofiziala dela izan daiteke

Boleiboleko Bizkaiko selekzioa dau- kagu? Eta Euskadikoa?
Bizkaikoa momentu honetan ez da existitzen, Euskal Herrikoa, ordea, bai.

Zaila da boleibola gustatzen zaien pertsonak aurkitzea?
Normalean inoiz jolastu ez duten pertsonek ez dute gustuko, baina jolasten hasi eta normalean gustukoa egiten den kirola da.

Inoiz jolastu duzu boleibolera? Jolastekotan zein taldetan? Zenbat urtez?
Bi talde ezberdinetan jolastu nuen, 3 urte Mungian eta beste bat Galdakaon.

Hobbytzat daukazu entrenatzen aritzea edo beste lanbidetzat duzu?
Biak nahastuta, egia da ez dudala ekonomikoki behar, baina oso gustuko dut eta serioski hartzen dut.

Talde profesional baten entrenatzailea izateko aukera izanez gero, irakaskuntza utziko zenuke?
Egoeraren arabera, ez nago ziur.

Beste kirolen batean aritu zara inoiz?
Bai, Atletismoan, luzera saltoan zehatzago izateko.

Zenbat txapelketa irabazi dituzu zure taldearekin?
Hainbat txapelketa irabazi ditugu, garrantzitsuena Espainiako hondartzako txapelketa izan zen.

Nola egiten dituzue bidaiak kanpoan jolasten duzuenean?
Joan behar dugun tokiaren arabera, batzuetan hegazkinez, beste batzuetan garraio publikoan (autobusean), baita furgoneta eta kotxean ere.

Entrenatzen jarraitzea pentsatuta daukazu edo hemendik gutxira uzteko asmoa duzu?
Jarraitzeko asmo argia daukat.

Mila esker Iñaki eta segi aurrera kirolarekin.

Garazi Oñederra eta Miriam Ugarte (4ºA)