ALDE ZAHARRA
ETA SOLOKOETXE AUZOAK AZTERTZEN
ALDE ZAHARRA
Solokoetxekook AG 21 eskutik bi auzo
aztertu ditugu Alde Zaharrekoa eta Solokoetxekoa, Eskolen arteko foroan
aztertzeko mugikortasunari buruzko hainbat aspektu (Espaloiak, desnibelak,
pasabideak, eskailerak, arrapalak, estoldak, zintarriak, kaleko zuhaitzak
zuhaixkak eta landareak, semaforoen argiak eta doinuak, zebrabideak,
kontenedoreak, garraio publikoa, bidegorriak, jendearen ohiturak... eta Udal foroan Udalari gure lana eskaerak
adierazteko.
Alde zaharra oinezkoa dela nabaria da eta onerako, bereziki
zaindua turismo eta hiritarrei
begira.
Galdetegi baten bidez gure errealitateaz jabetu gara eta puntu
beltzak eta distiratsuak bilatu ditugu. Beltzak distiratsu bihurtzeko nahian
hauexek eskatuko genioke udalari:
- MAILA BEREAN EZ DAUDEN ESTOLDAK ZORUAREN MAILAN JARRI.
- SAN ANTON ONDOKO SEMAFOROAN, ARENALEAN TRANBIA DATORRELA MARKATZEN DUEN ZERBAIT JARRI.
- SAN ANTON ZUBITIK ZEBRABIDE DIAGONALAK JARRI.
- ITSUENTZAKO: SEMAFOROETAN MUSIKA JARRI EDO ZARATA PASATZEKO. “BALDESA” GEHIAGO JARRI.
- KOTXERAKO APARKALEKU GEHIAGO JARRI.
- JARRI BESTE KONTENEDORE MOTA KALEETAN ARROPA ETA ZAPATEN- TZAKO ETA ORGANIKOAK KONPOST EGITEKOAK.
- TXIRRINDULETARAKO BIDE GORRIAK ETA APARKALEKUAK JARRI.
- ESTOLDA BATZUK IRRIZTAGAITZAK JARRI.
- ARRIAGAKO ESKILARETAN ERA ERTZA BOROBILDU, ETA ESKU BANDA GEHIAGO JARRI.
2. Ziklokoekin Solokoetxeko institututik atera gara eta
SOLOKOETXE AUZOA AZTERTU DUGU.
Auzo honetan berdin aztertu dugu, galdetegi berdinez, auzoa berezia alde
batetik duela konponketa asko egon direlako eta zaindua eta beste aldetik
Aldapatsu, horrek behartu gaitu eskailerak aztertzera, mugikortasunari
arreta berezia ematera
Puntu
beltzak distiratsu bihurtzeko nahian hauexek eskatuko genioke udalari:
- MAILA BEREAN EZ DAUDEN ESTOLDAK ZORUAREN MAILAN JARRI. ETA IRRIZTAGARRIAK DIRENAK IRRIZTAGAITZAK JARRI.
- ITSUENTZAKO: SEMAFOROETAN MUSIKA JARRI EDO ZARATA PASATZEKO. “BALDESA” GEHIAGO JARRI.
- INSTITUTO AURREAN DAGOEN ZEBRABIDEA LUZATU BIHURGUNE BATEAN DAGO ETA ARRISKUTSUA DA.
- JARRI BESTE KONTENEDORE MOTA KALEETAN ARROPA ETA ZAPATEN- TZAKO ETA ORGANIKOAK KONPOST EGITEKOAK.
- TXIRRINDULETARAKO BIDE GORRIAK ETA APARKALEKUAK JARRI.
- ARRAPAL BATZUK IRRIZTAGARRIAK DIRA KONPONDU.
- ESKILARA MEKANIKOAK NAHIKO ONDO DAUDE HOR JENDEARI ESKATZEA ERABILPEN EGOKIA ETA ERRESPETATZEA.
- INSTITUTO ONDOKO ZONALDE BATZUK GAUEZ ARGI GUTXI DUTE IGOGAILU ONDOKOAK ARGIA IPINI.
No hay comentarios:
Publicar un comentario