NI
SHAWN NAIZ ETA HOMOSEXUALA NAIZ
Nire izena Shawn da eta 58 urte ditut. Ugandakoa
naiz eta orain arte ez naiz inoiz ausartu homosexuala naizela esatera. Uganda
Afrikan dago eta berrogei bat etnia
bizi gara. Bantu,
nilotar eta nilo-hamitar dira erabiltzen ditugun hizkuntzak. Erlijioz, gehienak
kristauak gara eta heriotza-tasak oso handiak dira. Ugandarren batez besteko
bizi-itxaropena oso-oso apala da: 42 urtekoa da gizonezkoentzat eta 43 urtekoa
emakumezkoentzat. Klima tropikala dugu,
euritsua normalean, bi sasoi lehorrekin (abendutik otsailera eta ekainetik
abuztura) Ekuatorearen lerroan izanagatik, klima epela dugu. Tenperaturen
arteko aldea txikia izaten da urtaro batetik bestera.
Nire herrialdean homosexualak txarto ikusita
daude. Jendeak senda daitekeen gaixotasun bat dela uste du. Hemen homosexualak
bazterturik daude. Homosexual asko beraien etxeetatik eta lanengandik kanporatuak
izan dira eta familietatik bazterturik bizi dira. Gure herrian biztanleriaren
ehuneko hogeita bosta analfabetoa da, jendeak entzuten duen guztia sinesten du eta
Ugandan entzuten da homosexualitateak bizitza laburtzen duela, erretzea baino
arriskutsuagoa dela eta jendeak horrelako lelokeriak sinesten ditu. Legeak ere homofoboak
dira eta erlijio ideiatan bultzaturik homosexualitatearen kontra jotzen dute.
Homosexualitatea delitua da. Poliziak homosexuala zarela baldin badaki
kartzelan sartzen zaitu bizitzako kartzelaratze zigorrarekin eta
homosexualitate larritua baldin bada hiltzen zaituzte. Gainera lege honek ez
dizu zuri bakarrik eragiten, ingurukoei ere bai. Zuk norbait homosexuala dela
badakizu poliziarengana joan behar duzu hori kontatzera, bestela kartzelan
sartzen zaituzte hiru urterako, norbait homosexuala dela jakiteagatik eta ez
esateagatik.
Zoritxarrez herrialde hau oso homofoboa da. Gure
herrian homosexualitatea zilegi eta
onartezina da. Gainera, askok pentsatzen dute homosexualitatea kutsakorra dela
eta gelditzen ez bada umeak kutsatuko direla.
Ni txikia nintzenean lagun asko nituen eta jende
guztiak maite ninduen baina handitzen joan nintzen heinean honetaz konturatzen
joan nintzen pixkanaka. Nire lagunei neskak gustatzen hasi zitzaien eta
neskalagunak izaten hasi ziren. Orduan ni konturatu nintzen niri neskak ez
zitzaizkidala gustatzen, mutilak baizik. Hasieran ez nuen sinetsi nahi, hori
alda nezakeela pentsatzen nuen baina urte batzuk pasa ondoren horrela
jarraitzen nuela ikusi nuen. Orduan, beste ikuspegi batetik begiratzea erabaki
nuen. Ez zela gauza txar bat pentsatzen hasi nintzen eta horrela pentsatzen jarraitzen
dut, homosexuala izatea ez delako gauza txar bat, baina Ugandan bizi bazara bai
da txarra, batez ere boterea daukatenek horrela izatea nahi dutelako. Honetaz
konturatu nintzenean duda asko izan nituen: gurasoei esan ala ez esan, lagunei
esan ala ez esan…azkenean isilik geratzea eta inori ez kontatzea hoberena
izango zela erabaki nuen. Ni askoz hobeto sentituko nintzateke hau norbaiti
kontatu izan banio baina maite ditudan pertsonak ez nituen arriskuan jarri
nahi. Handitzen nioan heinean nire lagunengandik aldentzen joan nintzen ez
nuelako nahi beraiek ni homosexuala naizela jakitea eta beraiekin denbora asko
pasatuz gero azkenean konturatuko ziren, beraz, aldentzea erabaki nuen. Nire
gurasoekin ez nuen inoiz hitz egin honi buruz baina beraiek bazekiten, nahiz
eta ziur ez egon, niri mutilak gustatzen zitzaizkidala. Baina honetaz ezin zen
hitz egin eta ez genuen hitz egiten, guztioi errealitateak beldurra ematen
zigulako eta ezer gertatzen ez bazen moduan jarraitu genuen geure bizitza normala.
Nire anai-arrebak ezkontzen joan ziren bata
bestearen ondoren eta orduan jende guztiak galdetzen zidan niri ia noiz
ezkonduko nintzen eta nik neska aproposa aurkitzen nuenean ezkonduko nintzela
esaten nien, nahiz eta horrela ez pentsatu. Galdera hau askotan egin zidatenez
pentsatzen hasi nintzen neska batekin ezkontzen banintzen agian neskak
gustatzen hasiko zitzaizkidala, baina hori buruan bueltaka nuen bitartean, 22
urterekin, hiriburuko, Kampalako, mutil bat ezagutu nuen. Hush deitzen zen eta
nik bere begiradengatik eta izateko erarengatik bera ere homosexuala zela jakin
nuen.
Nire herrian kotoia, tea, tabakoa,
azukre-erremolatxa eta, batez ere, kafea dira lantzen diren gai nagusiak, abere
asko ere badaude. Nekazaritza da sektore ekonomiko inportanteena. Horregatik
landa asko daude eta landaren batean harreman sexualak izaten genituen eta
batzuetan, Jinjan eta Kampala-ko lantegiak itxita zeudenean bertara ere joaten
ginen. Berarekin nengoenean oso ondo sentitzen nintzen, bera nire situazio
berdinean zegoelako berarekin hitz egitean liberatzen nintzen, bizitza osoan
zehar isildu behar izaneko guztia kontatu ahal nuelako. Txarrena zen beti
ezkutuka ibili behar ginela, inork ez ikusteko. Berarekin urte bat inguru
ezkutuka neramanean, berak lagun bateri kontatu zion eta lagun horrek beste
bati kontatu zion. Orduan horrek, bera kartzelaratuko zuten beldurrez poliziari
kontatu zion eta Hush-i bizitza osorako kartzelaratzea jarri zioten. Hush oso
ondo portatu zen nirekin, nirekin ibili zela kontatu izan balu biak hilda
egongo ginatekeelako. Hilabete batzuk geroago nire aita gaixotu zen eta laster
hil zen. Oso denboraldi txarra izan zen niretzat, suizidioan ere pentsatu nuen,
baina ez nion nire amari hori egin nahi.
Gertatutakoaz errekuperatu nintzenean, oso urte
onak pasatu nituen amarekin baina bere momentua ere heldu zen eta nik 31 urte
nituenean hil egin zen. Bere ohean hil zen, nire aurrean, eta orduan hitz hauek
esan zizkidan: “zu zaren modukoa izaten jarraitu, ez aldatu besteok pentsatuko
dutenarengatik, baina kontuz ibili”. Hor konturatu nintzen berak bazekiela ni
homosexuala nintzela.
Beste herri batera joan nintzen bizitzera eta
oso gustura nago hemen. Jendea oso majoa da eta lagun asko egin ditut,
kontrolatzen ikasi dudalako eta badakit ez dudala kontatuko homosexuala
naizela. Kafearekin lan egiten dut eta bizitzeko behar dudan dirua irabazten
dut. Nire anaiak Kampalan bizi dira, bertako lantegietan lan egiten dute eta batzuetan
bisitatzera etortzen dira. Ez dut Hush bezalako beste mutilik ezagutu, ezta homosexuala
den baten bat ere ez. Pena bat da gaur egun oraindik gauza hauek kontatu ezin
izatea, homosexualitatea legala izango balitz bikotea aurkitzea askoz errazagoa
izango zelako eta beldur barik biziko ginatekeelako.
Aurten hainbat homosexual hil dituztela entzun
dut eta hau ezbidezkoa dela pentsatzen dut eta kontrakoa pentsatzen dutenek ez
dute bihotzik. Jendeak gero eta gehiago garenez denak hil behar dituztela dio.
Bestela homosexualitatea zabalduko dela pentsatzen dute.
Itxaropena, ordea ez dut galdu. Uste dut
denborarekin gauzak aldatuko direla. Gaur egun, badaude elkarte batzuk homosexual
direnei laguntzen saiatzen direnak, eta badaude seguritatezko etxeak ere, etxe
horietan homosexualek aurkitzen dute laguntza, ohea eta janaria. Nik hilero
dirua ematen diet homosexualak laguntzen dituzten elkarteei, hau aldatzeko
asmoz, legeak aldatzeko asmoz eta homosexualak heterosexualak bezain ondo bizi
gaitezen. Maitatzeko beldur barik eta inorengandik ezkutatu barik. Naiz eta
ziurrenez ni bizirik ez egon espero dut zerutik homosexual libreak eta
beldurrik gabekoak ikustea. Oraingo homosexualek daukagun bizitza ez delako
bizitza dezente bat, disfrutatzeko eta libre izateko aukerarik ez dugulako.
Mapa honetan ikus daitekeen bezala Afrikako
herrialde gehienetan homosexualitatea ilegala da.
AITANA ESPIN (4.DBH)
No hay comentarios:
Publicar un comentario