2013/05/18

URBASAKO OTSO ZAHARRA


URBASAKO OTSO ZAHARRA

  Astero bezala larunbat arratsaldean, laurak aldera, Urbasako otso-kume guztiak basoko otso zaharrenaren etxera joan ziren.





  












Kume guztiak, nahiz eta arrak edo emeak izan, oso urduri zeuden, zein istorio izango zuen hortz artean otso zaharrak oraingoan, ipuin mitologikoren bat, fantasiazko baten bat agian… edo, agian… beldurrezko bat? Guztiek galdera hori zuten haien buruan bira eta bira, bira eta bira, bira eta bira…

-    Zein istorio kontatuko diguzu oraingoan? -galdetu zuen otso txikienak.

-    Oraingoan otso ar baten istorioa kontatuko dizuet.

Otsoak eroso jarri zirenean otso zehar hura ipuina kontatzen hasi zen.

 
Bazen behin, hemendik oso urruti zegoen baso eder bat. Basoak mota askotako zuhaitzak zituen: pinuak, artadiak...

Uda zenez zuhaitzak berde-berde zeuden. Otso hura kobazulo ilun batean bizi zen. Egun batean, janari bila zihoala zarata arraro bat entzun zuen eta ondoren oinetan dardara bat sentitu zuen… zerbait bota balute bezala.

Bat-batean inoiz ikusi ez zituen izaki batzuk ikusi zituen. Bi hanketan ibiltzen ziren, tximino itxura zuten baina arroparekin janzten ziren, Batzuek zuhaitzak botatzen zituzten baina ez ziren konturatzen basoan animaliak bizi zirela eta hori egiten bazuten animalia horiek hilko zirela.

Otsoak ez eukan beste aukerarik baso hura utzi baino... eta beste baso batera alde egitea erabaki zuen.


Hurrengo larunbatean, berdina otso txikiak otso zaharraren etxera joan ziren eta oraingo honetan ipuin berezi bat entzun zuten.

Negua zen, hotz handia egiten zuen eta Elur izeneko otsoak  ez zuen bere familia elikatzeko adina janari.

Goiz batean, Elur janari bila joan zen. Bidean zihoala otso familia bat ikusi zuen eta haiengana hurbildu zen.

-  Janari pixkatxo bat emango? Nire familia oso gaizki dago eta ni era bai, mesedez… mesedez eskatzen dut –esan zuen Elurrek itxaropenik gabe.

Otso familiak esan eta janaria eskaini zioten Elur eta bere familiari. Elurrek beste egunen batean berak lagunduko ziela esan zien otso familia eskuzabal hari.

Hurrengo neguan familia eskuzabal hark laguntza behar zuen eta Elurrek hitza bete zuen eta familia horri lagundu zion.

Historia amaitu zen eta denak haien etxera joan ziren, baina hurrengo ez zen ipuinik egon eta otso zaharraren etxean ohar bat zegoen:

Beste baso batera joan naiz ipuinak kontatzera, espero dut istorio hauek zuen umeei kontatzea eta haiek haien umeei.

Agur bero bat

                                                  Otso zaharra


Urteak pasa horrela gertatu zen, otso txikiak (jada ez zirela han txikiak) haien umeei kontatu zizkien, haien umeek haien umeei…

              ARRATE MANERO (1.B)






No hay comentarios:

Publicar un comentario