ARESKETAMENDI
2.mailakoak klasean energia eta energia berriztagarriak landu ondoren
gaiarekin lotuta dagoen Aresketamendi parkea Amurrion dagoena bisitatzera joan
ginen.
Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta
biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin gure kabuz probatzeko aukera
izan genuen. Amurriok, jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan,
“Aresketamendi” inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta
abarrei lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan
transmititzeko leku bihurtu du.
Parkea aire zabaleko
22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da; bertan, ia kilometro
bateko espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko eremu ezberdinetan
sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako gailu, makina, maketa eta panel
ugari aurki daitezke, denak energia-iturri ezberdinekin erlazionatuak: ura,
haizea, eguzkia, lurra... garapen jasangarriak bultzatu nahi dituen
energia-printzipioak transmititze aldera.
Gu ere Solokoetxen energia aurreztekoaren alde,
energia berriztagarrien alde,
planeta eta bizitza zaintzearen alde.
AGENDA
21
No hay comentarios:
Publicar un comentario