2011/06/15

ORDUZ KANPOKO EKITALDIEN JAIALDIA

Maiatzaren azken ostiralean ozpatu egin genuean azken eskolaz kanpoko jaialdia. Ekintza ugari izan genituen bertan:
  • Futbito partiduak.
  • Saskibaloi partidua. Salesianos ikastetxeko taldea gonbidatu genuen.
  • Dantza modernoko erakustaldia.
  • Antzerkia.
  • Musika emanaldia.
Gurasoek antolatu zituzten jarduera hauek eta bertara ikasle ugari ere etorri zen.
Hona hemen ekitaldiko argazkiak.









2011/05/25

JON ARRETXE: OSTEGUNAK


   Ni Solokoetxeko 4. DBHko ikaslea naiz, eta Jon Arretxeren Ostegunak liburua irakurtzeko esan didate euskara klasean. Nik liburua oso azkar irakurri dut, oso liburu motza eta arina baita.

   Liburu honek bost istorio desberdin ditu: tuna-fish komandoa, Unibertsitateko harakinak, teletienda, malagueña salerosa eta atsoa. Bost istorioek izan dute umore edo grazia, nahiz eta istorio batzuetan pertsona batzuk mindu ahal diren: tunoak, ikasle batzuk...

   Niri gehien gustatu zaizkidan istorioak Unibertsitateko harakinak eta teletienda izan dira. Lehenengo istorio horretan ikaslea irteten da garailea eta bigarrenean aldiz “bikotearen” artean ez da ezer gertatzen.


   Egia esan errealista samarra iruditzen zait, ez baita dena ondo edo nahia bezala ateratzen beti.

   Duela astebete inguru, Jon Arretxerekin elkarrizketa bat eduki genuen, eta oso “tipo” atsegina iruditu zitzaidan, umore handikoa.

   Elkarrizketan, berak idatzitako liburuen istorioa kontatu zigun, bidaiatzearekin oso lotuta gehiengoa.

   Niri liburua irakurri nuenean asko gustatu zitzaidan, baina gehiago oraindik, elka-rrizketa eta gero, jakinda kontatzen diren gauza batzuk egia direla.

   Ez naiz batere damutzen liburu hau irakurri izanaz!
                                                                                                                     





                                 

 LIBE













2011/05/18

NAFARTAR BAT GUREKIN,  GORKA IRAIZOZ

-    Nongoa zara?
Iruñakoa naiz, Nafarroakoa.

-    Zenbat urte dituzu?
30 urte.

-    Zein ikasketak dituzu?
Gaztea nintzenean “FONTANERO”-ko ikas-ketak egin nituen modulo batean.

-    Zein zaletasun dituzu?
Hainbat kirol praktikatzea gustatzen zaizkit futbolaz aparte, saskibaloia, surf…

-    Zenbat urterekin hasi zinen atezain bezala?
Ba, 9 urterekin hasi nintzen futbolean jokatzen baina momentu horretan aurrelaria nintzen, urte bat pasa ondoren, 10 urterekin, behin, atezaina falta zenez, ni jarri nintzen atezain moduan eta hortik aurrera beti izan naiz atezaina.

-    Zer esan zizuten zure gurasoek futbolaria izan nahi zenuela esatean?
Hasieran barre egin zuten, 10 urterekin esan nielako eta, gainera, nota txarrak ateratzen nituelako, baina urteak pasata nota hobeak ateratzen nituenez, zorte ona izan nuen.

-    Zenbat urterekin jokatu zenuen lehenengo aldiz San Mamesen?
Lehenengo aldiz 25 urterekin izan zen Español-eko kamisetarekin, orain dela 6 urte. Inpresionatuta sentitu nintzen, jende asko zegoelako bere taldea defenditzen, eta San Mames oso berezia delako.

-    Galdu dituzu harremanak zure betiko lagunekin?
Ez, pribilegio handia daukat. 3 urtetatik ezagutzen ditut eta jarraitzen dut haiekin harremana izaten. Haiekin momentu on eta txar asko jarraitzen dut pasatzen. 

-    Nola konpontzen zara zure taldekoekin?
Oso ondo, hainbeste ordu elkarrekin pasa ondoren, lagunak gara guztiok.

-    Athletic-eko zein jokalarirekin konpontzen zara hoberen?
Koikilirekin, duela urte asko ezagutzen garelako, baita Gurpegi eta Iraolarekin ere.

-    Nor da Athletic-eko jokalaririk onena zure ustez?
Oso zaila da konparatzea, baina Toquero eta Llorente oso garrantzitsuak dira golak sartzen dituztelako.

-    Txikitatik izan zara Athletic-ekoa?
Bai, ni naizen auzotik mundu guztia Athletic-ekoa da.

-    Zein izan da zure partidurik onena?
3 partidu ditut niretzat oso garrantzitsuak: Españolekin UEFA partiduan, semifinalean; Europako finala Barçarekin; eta pasa den urtean Madrilen kontra irabazi genuen partidua.

-    Zuretzat nor da munduko jokalaririk onena?
Leo Messi.

-    Txikia zinenean, nor zen zure jokalaririk gogokoena?
Zubizarreta, nire idoloa zen.

-    Noizbait golik sartu al duzu?
Ba ia-ia, baina ez.

-    Nola sentitzen zara gol bat sartzen dizutenean?
Nahiko triste eta haserretuta.

-    Oso zaila da jakitea nor zaren eta burura ez igotzea?
Guk ez dugu pentsatzen horretaz. Gu pertsona normalak gara, txikitatik jokatzen dugu futbolean, eta nahi duguna egiten dugu.

-    Astuna da kaletik zoazenean jendeari autografoak eman beharra?
Ba batzuetan bai. Guztiok bezala egun eta momentu on eta txarrak ditugulako eta zaila delako 24 ordu irribarre batekin edukitzea aurpegia.

-    Futbolean oso ona zara, baina zertan zara txarra?
Buf…gauza askotan. Normalean gutxi egiten ditudan gauzetan. Adibidez arrantzan edo etxeko lanetan ez naiz oso ona.

-    Zer iruditzen zaizue UEFAra heltzea?
Niretzat sari bat.

-    Zer utzi behar izan duzu futbolaria izateagatik?
Nire familia eta herria, jaiak, neskak...utzi behar izan nituen.

-    Non ikusten duzu zure burua 10 urte barru?
Etxean, Getxon, nire familia eta haurrekin, hauek eskolara eramaten eta multikirolean lan egiten. Baina futbolean jokatzen ez, seguru.

                        NAGORE CUESTA, IZAR VERHORST, IRATI UNZUETA eta IZASKUN ARANTZASTI


 


2011/05/16

TXORI URDIN


FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Txori urdin
Herrialdea: Holanda
Urtea: 2004
Zuzendaria: Mijke de Jong
Aktoreak: Elske Rotteveel, Kees Scholten, Elsie de Brauw, Jaap Spijkers
Gidoia: Helena van der Meulen
Musika: Harry de Wit
Argazkia: Goert Giltay
Iraupena: 90 minutu
Gaia: Drama

Sipnosia
   Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio.


Kritika
   Bullinga zer den ondo ez dakienari ez litzaioke txarto etorriko Txori Urdin pelikula ikustea. Pelikula honetan ederki ikusten da gure adineko neska bati bullinga egiten diotela. Baina ez hori bakarrik, gainera bere nebak hainbat zailtasun ditu ibiltzeko, gauzak eskuekin hartzeko, etab. 

Horren ondorioz neskaren bizitza konplikatzen da, eta bullinga gero eta gogorrago egiten diote, jotzera heldu arte! Baina ez pentsa amaiera hain tristea daukanik. Amaiera jakiteko pelikula ikusi beharko duzu!   Zuri hori gertatu arte, zer den bullinga eta  nola sufritzen den ez zarela konturatzen iruditzen zait. Batzuetan nahi gabe pertsona batzuk baztertu uzten ditugu, bullinga eginez. Hori saihesten saiatu behar dugu, inor txarto sentitu ez dadin. Gu pelikula hau zinemara ikustera joan ginen. Nahiko dramatikoa da, baina polita.
Adriana (1ºD)



SOLOKOETXE ETA KORRIKA

SOLOKOETXE  ETA KORRIKA




2011/05/10

IRAIA, NESKAK TXAPELDUN


Noiz hasi zinen futbolean jolasten?
Nire lehengusu nagusiarekin hasi nintzen futbolean jokatzen 3/4 urte nituelarik. Jada nagusiagoa nintzenean Laudioko ikastolan 7 urte nituenean mutilekin futbol 5ean jolasten hasi nintzen.

Zenbat urte daramatzazu Athleticen jolasten?
9 urte daramatzat Athleticen jolasten nahiz eta segituan ez izan. 17 urterekin hasi nintzen bertan eta 4 urte neramatzanean Floridara joan
Nintzen bertan urte batez futbolean aritzeko. Hurrengo urtean bueltatu eta aurten betetzen dut bederatzigarren urtea Athleticen.

Betidanik nahi izan duzu nagusitan futbolari izan?
Bai, txikitatik nahi izan dut futbolaria izan, etxean futbolerako zaletasuna betidanik egon baita.

Nor da zure ustez futbol jokalari onena emakume mailan?
Marta Bieira emakume brasildarra da nire ustez jokalaririk hoberena.

Noiz ikasi zenuen euskara? Non erabili izan duzu?
Euskara ikasi dut gaztelera baino lehenago. Familian betidanik hitz egin dugu eta, gainera, beraiek oso kasu arraroetan hitz egiten didate gaztelaniaz. Beraz, gaztelania beranduago ikasi nuen, behin ikastolan nengoelarik. Horrez gain ikasketak beti egin izan ditut euskaraz bai ikastetxean, baita unibertsitatean ere.

Nola iritsi zinen Athleticera?
Futboleko lehen pausuak  Lauron egin nituen, ondoren Sondikara igaro nintzen eta bertatik Leioara. Behin Leioan nengoela Athleticek fitxatu ninduen 3 urte beranduago Floridako talde batean ibili nintzen urte batean, ostean Athleticera itzuli nintzen arte.

Futbolean aritzeaz aparte ze beste zaletasun dituzu?
ateratzea zinemara joatea eta beste hainbat gauza egitea gustatu, ez daukat jarduera horiek egiteko denbora askorik. Nahiz eta beti topatzen dudan afaldu aurretik edo arratsaldeetan lagunekin zerbait hartzera joateko denbora.

Ba duzue zuek inolako errepresen-tanterik?
Soldata kobratu arren ez dira oso soldata handiak, beraz ez daukagu errepresentanteak izateko aukera. Hala
ere, badira 2 edo 3 jokalari errepresentantea dutenak, baina hauek Estatu Batuetako ligan jokatzen dutelako dituzte, bertan soldata handiagoak jasotzen baitituzte.

Futbolaz aparte ba al daukazu beste lanbiderik? Eta ikasketarik?
Heziketa fisikoan lizentziatua naiz, pasa den urtean karrera bukatu nuen eta Bizkaiko futbol basearekin egiten du lan gaur egun, emakumeen  futbola sustatu nahian, esaterako: ikastaroak eginez, entrenatzaileak sortuz…

Zein izan da zure golik hoberena?
Golik hoberena Alemaniaren aurka Europako txapelketaren finalean sartutako gola izan zen azken momentuan sarturikoa.

Zein sari irabazi dituzu?
Hiru superliga eta Europako txapelketa irabazi ditut.

Lesio ugari izan al dituzu?
Askotan lesionatu naiz nire karreran zehar, peronea apurtu dut esaterako. Gaur egun orkatilako ligamendua apurtuta daukat.

Nola iritsi zinen tailer hauetan parte hartzera?
Niri euskara eta kirola bultzatzeko tailer hau Itzargik proposatu zidan eta interesgarria iruditu zitzaidanez gero euskara bultzatzeko modu hau baietz esan nuen.

Gaur egun horrenbeste emakume izanda zergatik emakumeen kirolak mutilenak baino arrakasta txikiagoa dauka?
Kirola gure gizartean mutilena izan da betidanik, nahiz eta zorionez gaur egun aldatzen doan pentsatzeko modu hori Espainia eta baita Euskal Herria ere beste herrialde batzuekin konparatuta  atzeratuta dabiltza emakumea eta kirolaren arloan. Esaterako Alemaniako emakumeen kirola famatuagoa da penintsulan baino. Arazo nagusia gizartean dago, gaur egun ere oraindik pentsatzeko modu matxista ugari baitaude.

Selekzio ugaritan jolastu al duzu? Ba al dago beste Athleticeko neskarik bertan?
Euskadiko eta Espainiako selekzioan ibili naiz. Athleticeko neska ugari doaz selekziora.

Athleticen jarraitzeko asmorik daukazu?
Beste urte baterako kontratua daukat baina nesken kasuan lana bide dela arrunta da futbola 26-27 urte bitartean uztea. Baina, hala ere, futbolean jarrai
tuz ezkero Athleticen jarraituko nuke oso gustura bainago.

Diru-laguntza eta bidaiatzeko moduen aldetik zelan ikusten duzu Athletic eta nesken ligako beste hainbat ekipo?
Nesken kirolak diru gutxi mugitzen duen ezkero talde batzuk kondizio nahiko txarretan dihardute. Zorionez Athletic nahiko ekipo egonkorra da eta ez dugu diru arazorik, horrez gain hegazkinez bidaiatzen dugu eta hotel onetan egoten gara. Zoritxarrez beste neska talde batzuk askoz egoera txarragoetan egoten dira: alde batetik, ez dute kobratzen eta bestetik, autobusez egin behar izaten dituzte bidaia gehienak.

Noiz erabiltzen duzu euskara?
Euskara normalean erabiltzen dut, bai etxean, lanean eta baita futbolean ere. Hala ere ekipoko eta lagun batzuekin gazteleraz aritzen naiz ez baitute euskara ulertzen.

     GARAZI CADIERNO eta GARAZI OÑEDERRA