MADDI ETA NAHIA, AISIA HELBURU

SASKIBALOIA:
Zenbat denbora daramazue saskibaloian
jokatzen?
Aurten bigarren urtez gabiltza.
Zenbat aldiz astean entrenatzen duzue?
Bi aldiz entrenatzen dugu astelehen eta
asteazkenetan.
Zenbatgarrenak zoazte ligan?
Aurreko ligan bigarrenak geratu ginen eta
orain onenetakoen artean gaude.
Zein da zuen saskibaloi-talde gogokoena?
Uxue Bilbao Basket, jakina!!!
Etorkizunean jokatzen jarraitzeko asmoa duzue?
Bai, gustatuko litzaiguke.
MUSIKA:
Zenbat urte daramazue musikaren munduan?
Ba, bost urte daramatzagu musikaren munduan.
Zein instrumentu jotzen dituzue?
Maddik zeharkako txirula
eta gitarra. Eta Nahiak trikitixa eta
pianoa.
Zein da zuen abeslari edo musika-talde
gogokoena?
Asko ditugu gustuko, baina batez ere Esne
Beltza eta Ken Zazpi.
Instrumentua jotzeaz gain musikaren inguruan
beste zerbait egiten duzue?
Nahia: Bai, musika
informatikoa egiten dut.
Maddi: Bez ez, baina noizbait
abeslari izatea gustatuko litzaidake.
Etorkizunean musikari edo musikagile izatea
gustatuko litzaizueke?
Nahia: Orkestra batean
aritzea gustatuko litzaidake, baina ez famatua izatea.
Maddi: Bai, abeslaria edo gitarra-jolea.
Ba mila esker eta
beste bat arte.
IZASKUN
MANERO eta UXUE ELGORRIAGA (1.A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario