Mostrando entradas con la etiqueta AGENDA 21. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AGENDA 21. Mostrar todas las entradas

2017/11/28

KONTSUMO GELA



KONTSUMO GELA BISITATZEN

Pasa den Azaroaren 15ean DBHko 2.Ako ikasleak Zabalburu plazan dagoen kontsumo gelara joan ginen, gure irakasle diren Anjel Luzuriaga eta Esti Bilbaorekin.

Kontsumo gelara iristean bi monitore gu itxoiten zeuden, Eneritz eta Miriam. Bi talde egin genituen, bat Miriamekin eta bestea Eneritzekin. Tailer bakoitza ordu batekoa zen, gutxi gorabehera. Eneritzen tailerra ingelesez zen eta zorte ona eduki genuen zeren eta hori bakarrik bi astetan zegoen. Tailer horretan publizitatearen engainuari buruz eta zer egiten zuten gu gauza bat erosteko landu genuen. Hau amaitzean 30 minutu libre eduki genituen hamaiketakoa jateko.

Bigarren tailerra, Miriamena, birziklatzearekin lotuta zegoen. Hasteko Miriamek dauden edukiontzien argazkiak eta zer bota behar zen bakoitzean erakutsi zigun gero, jolas bat egiteko.
OSO ONDO PASATU GENUEN, ERREPIKATU BEHAR DA!!!

   

Alvaro Castillo Garcia (2.A)



2017/11/01

AGENDA 21: AREITZ-SORO



AREITZ-SORO BASERRI ESKOLARA IRTEERA

   Institutuko 2. DBH-ko ikasleak Galdames-eko “Areitz-soro” baserri eskolara joan gara urrian eta primeran disfrutatu dute ikasleak bertan ogia egiten, ortua bisitatzen, abereen zaintzarekin, eta noski, egunak eman zigun eguraldi paregabea gehi ingurune natural zoragarriarekin.

   Ekintza hau burutu da ikastetxeko agenda 21 programaren barruan, motibatzeko asmoz.

    

    

  





2017/06/18

LE POTAGER ECOLOGIQUE



LE POTAGER ECOLOGIQUE

Cette année, à travers le projet d’AGENDA 21, nous avons créé notre potager écologique, au lycée. On a commencé en janvier, avec l’achat des outils, des caisses et tables de culture, de la terre et des benjamins des plantes et des graines. Nous avons planté des herbes aromatiques et des légumes et fruits de saison. A fur et à mesure que les plantes grandissaient et que les saisons changeaient, on en a plantée des nouvelles et on a recueilli ce qu’on a planté.

Les élèves, volontaires, ou travaillant en classe, ont été les responsables du maintien du potager, en arrosant les plantes, en enlevant les mauvaises herbes et ils ont recueilli ce que nous avons planté. Ils ont pu expérimenter avec des manières différentes de planter : à partir de la graine, en utilisant un morceau de fruit ou légume, pour voir si le morceau peut germer, si on le met dans un pot avec un peu de terre. Ils ont appris, quelles plantes on peut planter selon la saison et combien de temps elles en ont besoin pour pousser. 

L’année prochaine, on espère pouvoir agrandir le potager, avec d’autres caisses et nous voulons développer des projets attaches au potager, comme un système d’arrosage ou un hôtel pour les insectes.

ORTU EKOLOGIKOA

Aurten, Agenda 21eko proiektuaren bitartez, institutuko ortu ekologikoa martxan jarri dugu. Urtarrilean hasi gara, tresna, laborantza kajoi eta mahaiak, lurra eta landare benjaminak erosiz. Landare aromatikoak eta sasoiko fruta eta barazkiak landatu ditugu eta landarean hasi diren ahala, landatutakoa jaso dugu eta berriak  landatu ditugu. 

Ikasleak izan dira ortuaren mantenuaren arduradunak, bai boluntario moduan laguntzen, bai klaseko lanaren bitartez. Ureztatzeaz, belar txarrak kentzeaz eta landatutakoa batzeaz arduratu dira. Jasotakoa, etxera eramateko aukera izan dute. Mantenuaz aparte, landatze teknika desberdinak probatu dituzte: haziak landatu eta ernetzeko zenbat denbora behar den ikusteko, fruta edo barazki zati bat lurrean landatuz eta ea ernetzen den ikusteko, edota landare baten zurtoina uretan jarriz, ea sustraiak ateratzen zaizkion frogatzeko. Sasoi bakoitzean zer landatu daitekeen eta hasteko zenbat denbora behar duten ikasi dute. 

Datorren kurtsoan, ortua handitzea espero dugu, kajoi gehiago jarriz eta ortuari lotuta dauden proiektuak garatu nahi ditugu, ureztatze sistema bat bezala, edo intsektuentzako hotel bat, adibidez.

                     Leire Pagano (Agenda 21)







2016/06/06

Ag 21iko Udal foroa

Pasaden ostegunean, Agenda 21eko udal forora joan ginen, auko diagnostikoaren emaitzak azaltzeko.
Horrez gain, bertso batzuk bota genituen.


2016/05/03

Agenda 21eko boluntarioekin txorientzako habiak jartzera joan ginen

Agenda 21eko boluntarioak Solokoetxe inguruko bi zuhaitzetan toxientzako habiak jarri dituzte.