Mostrando entradas con la etiqueta TEKNOLOGIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta TEKNOLOGIA. Mostrar todas las entradas

2019/02/16

ITSAS MUSEOA


ITSAS MUSEOAN BISITAZ

Abenduaren 4an teknologiako 6 ikaslek eta irakasleak irteera bat egin genuen Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Irteera honen arrazoia izan zen Museoak Autobide bat entxufearen atzean deituriko erakusketa tenporala zeukala.

Erakusketa honek REE-k (Red Electrica de España) antolatu du Bizkaiko Golkoa Frantziarekin lotuko duen proiektua dela eta. Hau 370km-ko luzera duen kable batekin egingo da; honekin, elektrizitatearen segurtasuna hobetu eta horniketa bermatzeaz gain, sistema elektrikoen efizientzia hobetuko du eta energia berriztagarrien integrazio  lagunduko du.

Erakusketa honetan, elektrizitatea sortzen denetik gure etxeetara heltzen den arte egin duten jarraibidea azaltzen digu. Baina hau oso modu dibertigarrian eta interaktiboan, ez zen izan batere aspergarria.

Oso ondo pasatu genuen jolasten eta ikasten genuen aldi berean.
Nora Jadyane (4.B)
 

    

     

   



2018/04/27

DRON


DRON


Batxilergoko bigarren mailako teknologia proiektua dron bat egitea da, eta hexakopteroa egitea aukeratu dugu; hau da, sei hankako drona.

 Hexakopteroaren estruktura “Chinche de la malva” intsektuaren estrukturaren antzekoa da.

Drona egiteko pasa den urteko dronaren parte batzuk berrerabili ditugu, gainerakoa erosi dugu eta txasis-a hiru dimentsioko imprimagailuarekin egin dugu.

Guk egindako drona ez apurtzeko proba-hegaldi batean, interneten erositako dron batekin egon gara praktikak egiten. Erositako drona nahiko arina eta malgua da plastikoz eginda dagoelako, horrela kolperen bat hartzekotan drona ez du arazorik izango, eta, geroago, patioan frogak egin ditugu guk egindako dronarekin.

Proiektua oso interesgarria izan da lankidetza garatzen duelako eta teoriaren monotonia alde batera uzten duelako praktika egiteko eta, orokorrean, esperientzia ona izan da.

Ibai, Haritza eta Ugaitz (2.Batxiler)