ANDONI
GALARZA
“Musika taldeko abeslaria izateak ez du
ligatzen laguntzen: hori topikoa besterik ez da”
Andoni Galarza Solokoetxe BHIko
4.mailako ikaslea izateaz gain, musikaria ere bada: talde bateko ahotsa eta gitarra.
Gaur, mundu horretara hurbilduko gaitu bere esperientzia eta hainbat sekretuen
bitartez.
Hori da, bai.
Nola
deitzen da zuen taldea? Zer dela eta aukeratu zenuten izen hori?
Nire
taldea Insecurity deitzen da, eta izena aukeratu genuen abesti baten
bitartez. “Insecure” esaten da lerro
batean, eta oso aproposa iruditu zitzaigun gure taldearentzat.
Noiz
hasi zinen gitarra jotzen? Zergatik? Zure kabuz edo irakasle batekin?
Gitarra
jotzen 15 urterekin hasi nintzen, eta, beno, orain arte oso pozik jarraitzen
dut nire hobi honekin. Nire aitarekin hasi nintzen ikasten.
Musikak
zertan aberasten zaitu?
Aberastu…?
Denbora asko daramat musikaren inguruan, eta nire benetako zaletasuna izateaz
gain, emozio asko sortarazten dizkit.
Erreza
egiten zaizu ikasketak eta musika uztartzea?
Bai,
dudarik gabe.
Zein
da zuen taldeko eraketa? Zenbat denbora daramazue batera?
Nire
taldea lau mutilek osatzen dugu: baxu bat, gitarra bi, eta bateria. Denok 18 urtekoak
gara. Bi urte eta erdi daramagu batera, eta ondo moldatzen gara. Gainera, Mikel
eta biok abeslariak gara, eta, egia esanda, ez dago ahots nagusirik: biok
batera kantatzen dugu, ahots bakarra baliz bezala. Esan nahi dut ez dagoela protagonismoa
daukan inor.
Zenbat
bider entseatzen duzue astean? Non? Zer lantzen duzue entseguetan?
Segun
eta. Bi, hiru, lau bider entseatzen dugu astean, Arizen -Basaurin- daukagun lokal
batean. Entsegu egunak ezberdinak izaten dira: batzuetan kanta berriak lantzen
ditugu, beste batzuetan gure kontzertuak, eta, askotan, talde moduan hobetzeko
dauzkagun puntuak indartzen ditugu.
Zuek
konposatzen dituzue jotzen dituzuen kantak? Bertsioak ere egiten duzue?
Gaur
egun, bai; gaur egun ia abesti guztiak geureak dira. Hasieran bertsioak jotzen
hasi ginen, baina bilakaera egotea beharrezkoa ikusten dugu, beraz, momentu
honetan gu geu arduratzen gara konposizioez.
Zein
da zuen taldeko alderik onena (aipagarriena)?
Uste
dut, guztiok musikaren maitaleak garenez, oso ondo konpontzen garela, eta elkar
ulertzen dugula … Benetan dibertitzen garela.
Zer
nolako planak dituzue etorkizunerako? Inoiz profesionalak izango zaretela uste
duzu?
Benetan zaila da hori, baina amets
egiteagatik ez da ezer gertatzen … Inoiz aukera irteten bada posiblea izango
litzateke, baina momentuz, konformatu beharko gara daukagunarekin.
Kontzerturen
bat aurreikusita daukazue hemendik eta gutxira?
Bai.
Datorren hilean, 15ean, kontzertu bat daukagu Iralan, auzoko jaiak direla eta.
Noski, denak gonbidatuta zaudete!
Zeren
truke jotzen duzue?
Beno,
gaur egun, krisia dela eta, benetan zaila da diruaren truke jotzea. Gehienetan
afaria edo edaria eskaintzen digute.
Eta,
amaitzeko, Andoni, musika taldeko abeslaria izateak “ligatzen” laguntzen dizu?
Ez, ez …
Hori ez da horrela: topikoa besterik ez da.
Eskerrik asko, Andoni. Orain arteko
ibilbidea aurrera joatea espero dugu.
AINHOA
eta GARAZI (DCko ikasleak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario