JOXEBA
ETA ITSASADAR KUTSATUA
Bazen behin, Nerbion-Ibaizabal
itsasadarrean ur errota bat. Ur errota ez zen oso handia; kolore zurikoa zen,
zaharra eta bere inguruan etxeko jabeak egurrekin eta itsasoak ekarritako
zaborrekin egindako eskultura eder ederrak zituen. Jabeak Joxeba zuen izena.
Egunero, goiz-goizean altxatu eta bere lore ederrak ureztatu, errota martxan
jarri, itsasoko animaliei jaten eman eta hizketan geratzen zen.
Belaunaldiak zeramatzan Joxebaren
familiak etxe honetan bizitzen. Joxebaren aitonak, bere emaztea hil
zenetik,bakar bakarrik pasatzen zuenez denbora guztia animaliekin bizi zen eta
horren ondorioz, animaliek esan nahi zutena ulertzen hasi zen. Bere aitonak
Joxebaren aitari gaitasun hori erakutsi zion eta aitak Joxebari.
Joxebarentzat animalia guztietatik
Slafi izeneko izurde bat zuen gogokoen. Slafi delfin txikia zela ezagutu zuen.
Joxeba animalia batzuekin hitz egiten zegoela, itsasertzean arroka urdin bat
ikusi zuen. Arroka begiratzera joan zenean gizakiok arnasa hartzean egiten
duten mugimendu bera egiten zuela ikusi zuen. Uretatik atera eta arrokaren
ordez Slafi zela ikusi zuen. Hortik aurrera Joxebak Slafi zaindu eta, lagun
minak izan ziren.
Egun batean, Joxeba, egunero bezala,
loreak ureztatu, errota martxan ipini eta animaliekin hizketan hasi eta
bat-batean, bere lagunak ziren hamar bat karramarro handi, harean hilak agertu
ziren. Joxeba horren eragilea bilatzen hasi zen eta errotaren ondoko harkaitz
erraldoiaren atzean, Harritxubiaga herriko gorotz guztiak hodi baten bidez
itsasadarrera kanporatzen zirela ikusi zuen.
Joxeba oso urduri jarri zen. Harri
baten gainean eseri eta pentsatzen hasi zen. Bat-batean ideia bat etorri
zitzaion burura; Harritxubiagako udalari hodi horiek kentzeko eskatuko zion.
Egun horretan, arratsaldean,
Harritxubiagako udaletxera abiatu zen. Bertako alkateak bere proposamena entzun
ostean, ez zuela horrenbeste dirurik esan zion. Errege magoen desfilea
etortzeko zegoela eta hori ordaindu behar zuela esan zuen; ezin zuela hodiaren
konturako dirua xahutu. Baina alkateak proposamen bat egin zion. Joxebak hobi
hori benetan kendu nahi bazuen, bere kabuz dirua irabazi beharko zuela esan
zion eta gero udalari diru hori emandakoan, udalak hobi hori kentzeko diru
nahikoa izango zuela.

Heldu zen ikuskizunaren eguna. Joxebak eginiko
iragarkiekin jende asko etorri zen. Espektakulua oso ondo irten zen eta
astebururo ikuskizunak egiten hasi zen.
Joxeba oso pozik jarri zen hodia kendu
eta araztegia ipini ostean, oraindik diru asko zuelako astebururo ikuskizunak
egiten jarraitzen baitzuen.
Diru horrekin, errota zaharra
konpontzeko adina zuen eta horixe egin zuen. Harrez geroztik, Joxebaren errota
famatua izan zen Euskal Herri osoan.
UXUE
ELGORRIAGA (1.A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario