Guraso talde
batek Arartekoaren erakunde honetara jo zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak
garatutako Eskola 2.0 programaren barnean erabilitako ordenagailuetan Wifi sare
baten bidezko haririk gabeko konexioaren beharra helarazteko.
Guraso talde
hori konexio sistemak sortzen duen kutsadura elektromagnetikoarengatik eta
hezkuntza zentroetan harekin harremana izan dezaketen haurrengan sor ditzakeen
kalteengatik kezkatuta dago.
Arartekoaren
2013ko apirilaren 4ko ebazpena. Horren bidez, Hezkuntza Sailari gomendatzen
zaio Eskola 2.0 hezkuntza programara sartzeko baldintzak berrikus ditzan eta
programa hori garatzeko irrati-maiztasunen igorpen-mailak murrizteko aukera
eskaintzen duten neurriak ezar ditzan.
Ebazpen
horretan, haurren babes handiagoa lortze aldera, kable bidezko interneteko
konexioei lehentasuna ematera zuzendutako gomendioa gaineratzen da.
Hemen
Solokoetxen ardura hori dela eta guraso batzuei esker antolatu zen hitzaldi bat
Wifiari buruz.
Hemendik
aurrera protokoloari jarraitzea, hots, erabiltzen ez dugunean amatatu.
Neurketak e
informazioaren bila jarraituko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario