2012/10/03

BERBAGUNEAREN KRONIKA

 BERBAGUNEAREN KRONIKA
 


Atzo, irailaren 25ean,  I. Berbagunera joan ginen. Bilboko Alondigan antolatu zuten, eta helburua euskaraz hitz egitea zen. Solokoetxetik 10 ikasle eta 3 irakasle joan ginen. Ez genekien ondo zer aurkituko genuen,  baina, zorionez, ekitaldia oso polita izan zen. Gustura egin genuen itzultzeko bidea.


   Zuzendariak joan den ikasturtean antolatu zuen world kafea bezalakoa izan zen. Bageneuzkan hiru mintzagai, eta hiru aldiz egon ginen hizketan mahaikide ezberdinekin. Lehen mahaian Bilboko zinegotzia egokitu zitzaigun; bigarrenean berritsua zen neska bat, eta hirugarrenean Athletic-eko jokalari ohia, zeinak 1962an gertatu zitzaion anekdota bat kontatu zigun: euskaraz abesteagatik Bartzelonan atxilotu egin zituzten.

Mintzagaiak gorputz hezkuntza, gizentasuna eta liburuak izan ziren. Solaskide guztioi hitz egiteko gogoa piztu ziguten. Gaiei buruz iritzi batzuk botatzeko astia izan genuen, baina jorratzeko ez.

   Liburuak direla eta, Fahrenheit 451 euskaraz irakurri zuela aipatu zigun neska batek. Batxilergoan irakurri nuela gogoratu nuen. Truffaut-en filmaren irudiak ere etorri zitzaizkidan burura.

Ikasleak poz-pozik itzuli ziren ikastetxera, Julian Iantziren autografo banarekin eta bere ondoan egindako argazkiarekin. Hurrengoan itzuliko gara!


                                        
                                                                                                     SEVE SANCHEZ