Mostrando entradas con la etiqueta HEZIKETA FISIKOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HEZIKETA FISIKOA. Mostrar todas las entradas

2017/05/03

TXIRRINDULARITZA DERIOTIK



BIZIKLETAZ DERIOTIK


Astelehenean, apirilak 24an, Aste Santua eta geroko lehenengo egunean alegia, DBH-ko 1.B-ko mailakoei tokatu zitzaigun Deriora joatea, bizikletan ibiltzen ikastera. Euskarako irakaslearekin, hau da Mirenekin eta Gorputz Hezkuntzako maisuarekin, Mikelekin, joan ginen. Beste klaseak ez bezala, guk Deriorako autobusa garaiz hartu genuen. Heldu ginenean, gela batean sartu gintuzten eta neska batek, Irati izena zuenak, bizikletaz ibiltzeko hainbat arau irakatsi zizkigun: seinaleak, bizikletako atalak eta zertarako balio zuen bakoitzak, etab.

Klase hori eta gero, kaskoak eta txaleko islatzaileak jarri eta bizikletak hartu genituen, bakoitzak bere tamainura egokitua, noski. Errepidetik izan zen ibilbide hura. Irati, gure aurrean zebilen eta gu, ilara batean abiatu ginen bere atzetik.

Beste klaseari, gurpilak konpontzen irakatsi zieten baina oso egun eguzkitsua zenez, Iratik erabaki zuen heltzean harrapaketara jolastuko ginela, nahiz eta, guk gurpilena egitea nahiago izatea. Azkeneko gauza honetaz aparte, egun bikaina izan zen eta primeran pasatu genuen.

Egilea: Garazi Oñate Zarraga



2017/04/04

DERIOKO TXANGOA



DERIOKO TXANGOA

Pasa den astelehenean, Deriora joan ginen txirringan ibiltzeko asmotan. Bakarrik joan ginen 1.A-ko ikasleak. Autobusez joan ginen. Hara heltzerakoan areto handi batean sartu gintuen Irati-k (gure monitoreak). Areto barruan ezinbestekoak ziren arau asko azaldu zizkigun, adibidez, espaloian ezin da bizikletan ibili, gauean argiak eraman behar dira, errepidean ibiltzerakoan eskumatik joan behar da... Oso adi egon ginen eta asko ikasi genuen.

Aretoan bertan, kaskoak banandu zituen eta kaskoekin batera txaleko erreflektoreak eman zizkigun. Ateratzerakoan, garaje batera eraman gintuen eta han txirringak banatu zituen.Txirringak banatu ostean, ilaran jartzeko esan zigun, ibilbidea hasiko genuelako. Oso bide motza egin genuen, 45 bat minutukoa.

Bueltan denbora geneukanez, txirringak bueltatu eta aretoan sartu ginen berriro. Gurpileko zulo bat konpontzen irakatsi zigun. Hiru taldetan banandu gintuen eta zuloa konpontzeko tresna guztiak eman zizkigun. Zuloak konpondu genituen.

Bueltako bidean, minutu bat beranduago heldu ginen markesinara eta ordu bat itxaron behar izan genuen hurrengo autobusa. Dirua zuen jendeak urdaiazpikoa edo gazta erosi zuen hurbil zegoen urdaitegi batean.

Berandu heldu ginen jantokira baina jaten utzi ziguten. Bazkaldu ostean, azkan saio bat geneukan baina irakasleak patioan egoten utzi zigun.
                          
                                                                           MAIDER M. de la Hidalga (1.A)


  

    






2016/01/07

Arraunketa

ARRAUNKETARA!!!

Aurrekoan, kirola eta euskara uztartu nahian, ekintza berezia egitea pentsatu genuen eta Batxillergoko ikasleak arraunketa egitera joan ginen Bilboko itsasadarrean zehar,Heziketa Fisiko eta Euskarako irakasleekin.
Euskal kirol hau bertatik bertara ezagutu genuen eta arraunlarien azalpenak euskaraz izan ziren, noski! Baina oraingoan… lekitxarrez!!!
Horretarako, klasean bizkaieraren ezaugarriak ikusi genituen.

Primeran pasatu genuen arraunketa mundua ezagutzen eta arraunei ematen. Barre algarak, bi traineren arteko lehia eta hurrengo egunean… axubetak!!! Kar,kar



Arraun egiteko azalpenak entzun ostean, prestatzen.
 Itsas museoaren alboan, Karola dagoen tokian,txalekoak jartzen.
ARRAUN!

Taldeko argazkia arraunlariekin.

Irakasleekin