Mostrando entradas con la etiqueta 4.DBHko IKAS BIDAIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 4.DBHko IKAS BIDAIA. Mostrar todas las entradas

2018/03/24

GURE KASA


GURE KASA

Otsailaren 16an, 4.DBHko ikasleak Gure Kasa programaren grabazioan parte hartzera joan gara. Donostiako Miramonera ordubeteko bidaia egin ondoren,  bertan bazkaltzeko denbora izan genuen  klasetik doi-doi atera ginelako. Bertan horretarako lekua zegoen eta horrela poliki-poliki giroan sartzen joan ginen.

Arratsalde osoa pasatu genuen bi programa grabatzen eta  hurrengo astean etxean, familian lasai ikusteko aukera izan ere.

Interesgarria izan da ETBko tripak barrutik ikustea, nahiz eta momentu batzuetan, grabazioak errepikatu behar zirenean,  astuntsua egin. Honez gain gure ikasbidairako diru gehiago lortu dugu.

        BETEL VIZÁN (4.B)