Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARA. Mostrar todas las entradas

2019/02/21

MACBETH


MACBETH

Otsailaren 24an, Batxi 1. Gizarte zientzietako ikasleria Arriaga antzokira joan ginen Macbeth antzezlana ikustera. William Shakespeare antzerkigile famatuaren obraren moldaketa eskaini ziguten. Oso pozik atera ginen orokorrean. Batzuei antzezlanak gustuko ez dituzten arren, aktore et aktoresa euskaldun famatuak ikusterakoan denon arreta eskuratu zuen antzezleek.

Dudarik gabe edonori gomendatuko genioke antzezlan hau.

Uxue M. Hdez  (Batxi 1.B.)



2018/06/11

MIKOLETA SARIA


IPUINAK IRAKURRIZ, IPUINAK IDATZI

Maiatzaren 24an jaso zuten saria, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, 2018ko Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa Literatura ekimenaren irabazleek.

Aurten bigarren mailako bi ikasle ditugu zoriontzeko euskarazko ipuinen lehiaketan lehenengo eta laugarren saria irabazi dutelako. 
 
Lehenengo saria bere kategorian Maider Martinez de la Hidalgak irabazi du Hitzik ez ipuinarekin. Bertan, transe-xualitatearen gaia jorratzen du goxotasunez. 

Argitaratzeko lana, berriz, Garazi Oñaterentzat izan da Zuri-beltzeko argazki baten istorioa  ipuinarekin. Garazi-rentzat  ez da lehenengo aldia, iaz eta duela bi urte ere saria jaso baitzuen lehiaketa horretan. 

Espero dugu hurrengo urteetan ere parte hartzen jarraitzea institutu honetako idazle hasi berri guztiek.

Gure eskerrik beroenak zuen lanagatik eta jarraitu ezazue zuen idazle sena lantzen!

Zorionak bioi!


   

    

    




2018/03/24

ZINEMARA


ZINEMARA GOAZ

Martxoaren 12an 9:20etatik 12:40 arte Golem zinemetera, Alhondigara joan ginen 4 DBH-kook gure tutoreekin (Markel eta Esti). Pikadero filma ikustera joan ginen eta ordu eta erdiko luzera izan zuen. Filma hau neska eta mutil baten arteko maitasunari buruz doa. Oso erlazio hotza zen, eta haien artean oso ezberdinak ziren, helburu oso desberdinak zituzten.

Filmak ez zuen oso arrakasta handia izan guregan, oso geldoa zen gure gusturako. Izan ere, eszenatokiak asko errepikatzen ziren. Gainera, kritika soziala egiten duten filmak baino, hau bezalakoa, akziozko filmak gustatzen zaizkigu.

Dena den, asko eskertzen dugu guretzako ekintza berezi eta interesgarriak antolatzea. 

       PAULA eta ITXASO (4.DBH)



 



2018/03/17

EUSKARAREN ETXEAN


EUSKARAREN ETXEAN

Otsailaren 20an Euskararen Etxera joan ginen DBH-ko 2.mailako ikasleok eta gauza asko ikasi genituen euskararen inguruan. Hasteko, euskararen jatorriari buruzko informazioa azaldu ziguten. Bi tailer desberdin egin genituen, bat Mikelekin eta bestea Jeniferrekin. Mikelekin bide luze bat ikusi genuen Euskal Herrian dauden euskara ezberdin batzuen inguruan (euskalkiak) eta euskararen hedapena eta hitz batzuen jatorriari buruzko ariketa batzuk ere egin genituen denon artean. Honen ostean, asmakizun bat egin genuen eta lehenengoan asmatu genuen. Gero, beste klasekoekin trukatu ginen eta haiek guk egindako tailerra egiten hasi ziren guk haiek egindako tailerra egiten genuen bitartean.Tailer horretan txapelketa batean sartzeko komiki baten bunbuiloak bete genituen. Bukatutakoan, aurreko plazan batu ginen denok eta gero metroa hartu genuen institutura bueltatzeko.
                                            
Guri txango hau asko gustatu zaigu,baina gehien gustatu zaiguna komikiarena izan da, bikoteka egiten utzi zigutelako.

                                                                                              Maider eta Irati (2.A)

 

 

 


Asteartean, otsailak 20, Bilboko Euskararen etxera joan ginen DBH-ko 2.mailako ikasleok. Metroa hartu, eta hara heldu ginenean 2.B eta 2.A banandu gintuzten eta talde bakoitza iraskasle batekin joan zen.

Lehengo, komiki txapelketa batean parte hartu genuen eta sare sozialetan pribatutasuna edukitzea komeni dela ikasi genuen. Gero, monitore batek euskararen jatorria eta hedapena zein izan zen irakatsi zigun,  Euskara Europako hizkuntza zaharrena dela, ez dela beste hizkuntza baten ondorengoa, logika erabiltzen dela hitz berriak sortzeko, herriaren araberakoa dela euskara hitz egiteko modua… eta honelako hainbat gauza. Jolas bat ere egin genuen, hitz konposatuak asmatzekoa, oso erreza izan zen eta izugarri ondo pasa genuen eguna. Espero dut honelako asko egitea!

 Garazi Oñate (2.B)