2013/05/20

GIZAKIEN IKUSPEGIA



GIZAKIEN IKUSPEGIA







     
 
Nik ipuin honetan mutiko baten istorioa kontatuko dizuet eta nola guk izugarrizko zortea daukagun, baina beste ume, gizon eta emakumeek ez duten. Guk beharrezkoa eta nahi duguna daukagu, hau irakurrita zuetako askok, tuenti, mobil on bat, atera duten bideo-joko berria edo nahi duzuena ez duzuela esango duzue, baina hori baino gauza garrantzitsuagoak dituzue familia, osasuna, zer jantzi. janaria mahai gainean, ohe bat, hezkuntza eta gainera aisialdiaz disfrutatu ahal dugu: telebista, ordenagailua, “WII”-a, “Play Station”-a…  

Azken finean zorte handikoak gara, baina ez dugunean bakarrik erreparatzen dugu eta guretzat ohiko gauzak direnak (ura, janaria etab.) beste leku batzuetako pertsonentzat altxorrak dira, benetako altxorrak, zeren eta eurek ez dute dirua nahi, osasuna eta maitasuna baizik.

Egun euritsua zen eta ni institututik nioan berriro ere etxera etxeko lanak egitera, ondoren afaltzera eta azkenik telebista pixka bat ikusi eta lotara. Kaletik ,nire gauzetan pentsatzen nindoalarik, neskatila bat ikusi nuen bere aitari “Just Dance 4” eskatzen eta aitak ez zela beharrezkoa esaten zion, ba zuela jadanik “Just Dance 3” eta gauza bera zela. Baina bere alaba esan eta esan munduko zorigaiztokoena zela esanez, azkenean aitak desadostasun eta “puff...” batekin baietz esan zion eta elektronika denda batean sartu ziren. Une horretan erabaki nuen “Mikoleta Literatur Lehiaketa”-ra aurkezteko gai hau hautatzea:

Bazegoen behin, Bilbon, Aimar izeneko mutiko bat, bere usterako munduko umerik zorigaizto-koena, Solokoetxe institutuan ikasten zuena bigarren hezkuntzako lehenengo mailan. Bere adiskide guztiek zuten tuenti, internet-a zuen mobil bat eta gainera berandu arte gelditzen uzten zien ostiral, larunbat eta batzuei baita igandetan ere. Bere gurasoek asko maite zuten eta berak bere gurasoka baita ere, baina “ ez ziotenez ezer ere ez uzten” pixka bat haserretua zegoen.

Aimarrek ez zuenean bakarrik erreparatzen zuen: tuenti, internet-a zuen mugikorra, “American Dad” ikusteko baimena... Baina ez, zuenean:  osasuna, maite zuen familia bat, janaria, ur garbi eta edangarria, higienea, hezkuntza...

Egun batean, irakasleak, klasean erreportaje bat ipini zien (eskola 2.0 proiektuak emandako arbela digitalean) nola Afrikako, Indiako eta hainbat lekuetako pertsonak oso gaizki bizi ziren: oinutsik kalean, arropa urratu eta zaharrekin jantziak, janari gabe, ur-zikinak edaten eta uretan hartutako gaixotasunekin (kolera, difteria, tifusa, salmone-llosia etab.)... Aimarrek nahigabea sentitu zuen pertsona horiek guztiengatik, baina 24 ordu pasa eta jada dena ahaztua zuen.

 
 Goiz batean, Aimar telebista ikusten ari zela bideo-joko berri baten iragarkia ikusi zuen eta asko gustatu zitzaionez bere gurasoei eskatzea erabaki zuen.

Egunean zehar institutuan, bere adiskide eta ikaskideei galdetu zien ea bideo-jokoa ezagutzen zuten.

-Noski, nik orain dela aste bat dut eta oso dibertigarria da!!! -erantzuten zuten batzuek.

-Nik gaur erosiko dut, nire amarekin joango naiz -gehitzen zuten beste batzuek.

Aimar oso harrituta zegoen batzuen erantzunekin, aurreko ebaluaketan zazpi kateatu baitzituzten eta beraren nota baxuena aldiz zazpi izanda bere gurasoek “ezer ez” (bere ustez) ematea. Nahiz eta bere gurasoek maitasuna, osasuna eta lehen aipatu ditudan gauza guztiak eman.

Arratsalde horretan bertan, Aimar, bere gurasoengana hurbildu zen bideo-joko berria eskatuz, aitzakiatzat bere notak ipiniz eta beraren klasekoek jada bideo-joko hori ba zutela eta berak ez ba zuen lortzen munduko ume zorigaiztokoena izango zela esanez.

-Baina Aimar ez esan hori… -esan zion bere aitak Aimarri.

-Nola nahi duzu ez esatea, ez dut ezer ez tuenti, ez mugikor on bat, ez bideo-joko ziztrin bat eta gainera ez didazue “American Dad” ikusten!!! -erantzun zien negar-zotinka Aimarrek.

-Aimar, zure klaseko askok bideo-jokoak izango dituzte, baina adibidez Ainarak gurasoak banatuta dauzka, Ibonek ez du amonarik, eta Maialenek aita kartzelan dauka… -gehitu zuen Aimarren amak haien erantzuna arrazoitzeko asmoz.
-Bai… eta gainera haiek gutxienez osasuna daukate janaria eta arropa baina ba dago jendeak ez duela gu bezain besteko zortea…

Isilune baten ondoren Aimarrek hitza berriro hartu zuen:

-Bai…bai…agian… Bai!!! Arrazoi duzue!!! Eta badakizue zer? Nik jada erabiltzen ez ditudan jostailuak saldu eta dirua ONG batera eramango dut!

Aimarrek ikasi zuen eta zuek ere egin dezakezue. Niri adibidez tristura handia ematen dit nire txikitako jostailuak ematea, nire bizitzako zati direla pentsatzen dut eta, baina jostailuak eman ordez gutxiago eskatu dezakegu.

A!!! Aimarrek nagusitan ONG bat sortu zuen eta Etiopia eta Indiara egin zituen bidaiak.
 
Beno. Nahiz eta lehiaketa ez irabazi erakutsi nahi dut gure edadekoak ere besteetan pentsatzen dugula eta bultzatu nahi dizuet erabiltzen ez dituzuen gauzak txiroei eta gaixoei ematen.

           IZASKUN MANERO (1.A)

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario