Mostrando entradas con la etiqueta ERREZETAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ERREZETAK. Mostrar todas las entradas

2012/01/16

EUSKAL PASTELA


Hona hemen 6 pertsonek gozatzeko Euskal pastelaren errezeta gozo eta sinplea.

OSAGAIAK

200g gurin
200g azukre
5g gatz
4 gorringo
2 arrautza oso
400g irin
legamia koilaratxo bat.
Esne  litro laurden bat
2 ron koilaratxo
Bainila leka erdi bat

ELABORAZIOA

Gurina, azukrea eta gatza ondo nahasi. Nahasketa ondo landuta dagoe-nean, gainerako osagaiak erantsi, eta orea landu.

 Ondoren, leku fresko batean, oihal garbi batekin estalita pausatzen utzi, irin pixka batekin, itsats ez dadin.

 Bien bitartean, pastel krema egingo dugu. Horretarako osagai hauek behar dira: esne litro laurden bat, arrautza bat, gorringo bat, 60g irin, 65g azukre, 2 ron koilaratxo, eta banilla leka erdi bat. Guztia beroan ondo nahasi, eta hozten utzi.

 Orea ondo luzatu, xafla mehe bat lortu arte. Moldea gurin pixka batekin igurtzi, eta irin pixka bat jarri, bertan botako dugun orea itsatsita gera ez dadin, eta orea molde horretan bertan zabaldu. Gainean krema bota, jada hotza dagoela (zentimetro erdiko lodiera), eta orearen beste geruza bat jarri gainean. Pintzel baten laguntzaz, arrautza irabiatua igurtzi, bukaeran distira polit bat izateko, eta labean sartu, 200ºC-tan, 30 bat minutuz.

ETA PREST DAGO ZURE EUSKAL PASTELA!!!!!!!!
                               

                     MAIALEN ANAKABE eta AMAIA FERNANDEZ  (2ºDBH)

2011/03/25

AZPIZUNA BELAR FIN ERARA


OSAGAIAK (4 lagunentzat):
1 k. azpizuna, osoa
2  tipula
2  azenario
1  baso  bat  ardo  zuria
1  kopa  bat  koñak
1  bol  bat  belar  fin: estragoia, albahaka, perraitza eta ezkaia.
Oliba olioa

NOLA  PRESTATU:
Azpizuna  soka  batez  lotu, gazitu  eta  belar finez  hornitu.
Ondoren, zartagin batean olio pixka batez gorritu. Behin gorriturik dagoenean, laberako ontzi batean jarri tipularekin eta azenarioekin Juliana erara ebakita.
200ºtara  berotutako  labean  sartu.

8 minutu igarotakoan beste aldera jarri eta ardoa eta koñaka gehitu. Beste 3 minutuz  egiten  utzi.
Labetik atera eta zentimetro bateko lodierako xerratan ebaki. Platerean jarri, perretxikoekin  edo  patata purearekin lagunduz, eta zukua haragiaren gainetik  isuri.


2011/03/23

BROWNIES
OSAGAIAK:

-        150g intxaur
-        150g nestle postre txokolateaz
-        150g azukrea
-        2 arrautza
-        100g gurin edo oliba “virgen” olioa
-        70g irin
-        Koilaratxo bat legamiaz
-        Gatz pixka bat
-        Esne edalontzi erdi bat





Lehenengo txikitu intxaurrak (ez dira oso txikiak geratu behar). Ondoren txokolatea eta gurina urtu. Segituan arrautzak azukrearekin irabiatu.

Gehitu lehen irabiatu duzun txoko-latea gurinarekin eta irabiatu, gehitu esnea eta irabiatu, gehitu irina legamiarekin eta oso gutxi irabiatu, justu nahastea eta azkenik bota intxaurrak baina irabiatu gabe.


Bitartean koipeztatu molde angelu zuzen baxu bat gurinarekin eta irineztatu. Segituan nahasketa mol-dean sartu, labea 190ºtara jarri, eta handik labearen beheko partera sartu 20 minutu gutxi gora behera, noizbehinka orratz bat sartu eta garbi ateratzen denean eginda dagoela esan nahi du.

Ondoren, plater batera atera, eta beroan laukizko zatitxoak egin.

Eta azkenik nahi baduzu glass azukrea jarri.


OILASKO ERREA BARAZKIEKIN





  Gaurko errezeta oso erraza da, ia ez da ezer egin behar, baina horrelako errezetak askotan gehien erabiltzen ditugunak direnez, nik uste ere bere lekutxoa merezi dutela. Ez da hala? Sukaldean jarduteko denbora gutxi dugunean horrelakoak egiten ditugu askotan, eta ez dira asko landutako errezetak baino txarragoak nire ustez.

Osagaiak:
·          Oilasko 1.
·          Kalabaza.
·          Patata.
·          Gatza, pipermin beltz hautsa, oliba olioa.

   Oilaskoa ondo garbitu, izan ditzakeen tripakiak kenduz eta geratzen zaizkion lumak ere kenduz. Gatza, piperminak eta olioarekin igurtzi kanpotik eta barrutik, eta laberako ontzi batean jarri. Patatak eta kalabaza zuritu eta zati nahiko handietan moztu. Oilaskoari gehitu eta gatz pixka bat eta oliba olio txorrota bat bota gainetik barazkiei. Labean egin 200ºC-tara 50 minutu inguruz (oilaskoaren tamainaren arabera denbora alda daiteke). Amaieran, labearen gratinadorea jarri martxan 5 minutu inguru (kontuz ibili erre ez dadin) oilaskoaren azala kurruskaria gera dadin.


TXOKOLATE TARTA

OSAGAIAK:

200g azukre,130g txokolate,130g irina, 5 arrautza, 120g margarina, bainila, azukrea eta legami pakete ½.

ETA PRESTATU:
Margarinaren eta azukrearen erdiarekin krema bat prestatu oso ondo nahastuz. Bitartean txokolatea baino marian urtu eta gehitu. Gorringoak banaka gehitzen joan oso ondo nahastuz. Gainontzeko azukre eta margarina eta bainila gehitu (pixka bat). 
Bitartean, zuringoak elur puntuan jarri eta gogorrak daudenean, kontu handiz nahastu beste guztiarekin.
Azkenik irina eta legamia tamizatuz gehitzen joan eta kontu handiz nahastu. Dena ondo nahastua dagoe-nean, tartak egiteko molde batean jarri (aurretik margarina eta irinarekin prestatuz moldea). Labean egin 175ºC-tara 45 minutu eta 1 ordu artean (egina egon arte). Labetik atera eta hozten utzi.
 
KOBERTURAREN OSAGAIAK:
6 koilarakada ur 120g glacé azukre150g txokolate Almendrak laminatan.
Txokolatea, azukrea eta ura bainu marian urtu, dena ondo nahastua eta urtua egon arte.
Aurretik eginiko tarta hotza dagoenean, erditik moztu 2 kapa eginez. Bi kapen artean orain prestaturiko txokolate pixka bat jarri, tapa jarri eta gainetik eta aldeetatik margotu gainontzeko txokolatearekin. Gainetik almendrak jarri eta hozten utzi.
Txokolatea hozten denean, gogortu egingo da. Jateko prest!

GUAKAMOLE SALTSAN


OSAGAIAK:

-         2 ahuakate tamaina erdikoak.
-         Tomate bat tamaina erdikoa.
-         ½ tipula edo tipuleta.
-         Limoi zuku erdia.
-         Gatza, olioa, eta tabasko tantak.



ETA LANERA:

v    Ahuakateari azala kentzen diogu, hezurretik banantzen dugu, zatitxoak egiten ditugu eta edontzian jartzen dugu.

v    Tomateari azala kentzen diogu, tipularekin batera zatitxoak egiten ditugu, eta edontzian jartzen dugu dena ahuakatearekin.

v    Tabasko tantak, gatza, eta olio koilarakada bat (asko ez) botatzen ditugu.

v    Azkenik limoizko zukua ezartzen dugu, oso inportantea, bai zaporeagatik bai erabiliko ez dugun saltsa ez hondatzeko.

v    Irabiatu egiten dugu itsaspen hoberena eduki arte.