Mostrando entradas con la etiqueta KORRIKA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KORRIKA. Mostrar todas las entradas

2013/04/29

LEKUKOA ERAMAN


KORRIKA NAGUSIAN KORRIKA LAGUN UGARI
 

Martxoaren 21ean Korrika Nagusia Bilbo hirira iritsi zen. Korrika urte askotan bezala, aurten ere gure ikastetxeko ordezkariak izan dira Korrika Nagusian:

Ikastetxearen izenean: 

Pili Ruano (idazkaria) eta Anabel Ortega (sukaldaria).

Gurasoen ordezkariak: 

Jokin Arriaga eta Gorka Ruiz (Lehen mailako gurasoak).

Ikasleen ordezkariak:

Nahia Larrañaga (1.maila) eta Aitor Tejedor (3.maila).

1818 kilometroa egokitu zitzaigun eta gaueko 21:40 inguruan iritsi zen gure artera. 

Gaueko bederatziak aldera bildu ginen lehen kideok, eta poliki - poliki ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak hurbiltzen joan ziren. Elkarrekin iritsi ziren lehen eta bigarren mailako ikasle askok gure kilometro ingurura. Hirugarren mailako beste horrenbeste inguruan kokatu ziren eta beste askok, zenbatu ezinak, korrikarekin batera iritsi ziren gureganaino.

Auzokideak, ikasle ohiak, zenbat lagun korrikaren alde korrika egiten. Giro zoragarria. Jarrai dezagun aurrera eta EMAN EUSKARA ELKARRI.

               MARIBEL



   

  

 

2013/04/23

KORRIKA TXIKI



KORRIKA TXIKIA 2013
 
2013.eko martxoaren 21ean korrika txikia ospatu genuen. Aurten beste urteetan ez bezala DBHko ikasleek korrika laguntzaile izan dira. Alde horretatik, Solokoetxe ikastetxeko borondatezko lagunek Karmelo ikastola eta Mina del Morro ikastetxeko maila ezberdinetako ikasleekin euskara dinamizatzaile eta bultzatzaile bilakatu dira.

Ikastetxe hauetako gela bakoitzeko gure ikastetxeko bi ikasle sartu dira irakasleen laguntzaile. Euskararen aldeko leloak bota, korrika laguntzen, ikasleekiko harremanak euskaraz mantentzen… eta une oro euskararen aldeko jarrera positiboa lantzen aritu dira.

Solokoetxeko ikastetxearen ardura erdiko pankarta eramatea izan da. Arazo tekniko batzuen erru hasieratik bukaeraraino korrika txikiren bukaerako pankarta izan dira, baina modu zuzen eta egokian jokatu dute une oro.

Aurretik aipatutako lanetan batez ere lehen zikloko ikasleak izan dira nagusi. Baina bestelako lanak ere egin izan dituzte, besteak beste: korrika txikiko lekukoaren barruan zegoen mezuaren egileak dira (Bertso eskolako kideak) eta trikitixa zein panderoarekin girotu korrika txikiaren bukaera.

Megafonia ganoraz ez zebilenez gure ikasleen lanak ez ziren behar bezala entzun eta bertsoak eta dantzak ezerezean geratu ziren. Baina gure ikasleen ahalegina bikaina izan zen.

Ikastetxean huts handia nabaritu zen, ikasle kopuru handia mugitu zen, 55 ikasle inguru kanpora ateratzean, sei irakasle atera behar izan zen korrika txikiekin aritzeko, lar irteera baterako kontuan izanik ikasleak ez zirela maila eta gela berekoak. Guk ere ikasi beharko dugu.

Hurrengo korrikarako ondo eginak kontuan izan eta gaizki egindakoak zuzendu.

    MARIBEL

 

   

   

   

   

   

   


 

2011/05/02

SOLOKOETXE  ETA KORRIKA 17
  

  Korrikaren 17. Edizioa bukatu da jada, baina gure parte hartzea ona izan da. Cristina, Fernando, Olatz, Ekaitz eta Miren aritu dira korrikan ikastetxearen izenean. Hemen dituzue korrika hasi aurretik. Bertan gure kilometroaren zenbakia ikus dezakezue.

   Giro ona izan genuen korrika iritsi bitartean: hemen gaituzue giro onean. Talde polita osatu genuen eta primeran pasatu ere.


  
Gure ikasleek sartu zuten lekukoa auzoan eta bertan giro zoragarrian eta bizi-bizian pasatu zen korrika. Hauek dira une horretako argazkiak: