2011/03/30

ITZIARREKIN SOLASEAN


   Itziar Artetxe, gaztelaniazko irakasle berria eta gaztearekin bildu gara, zeren eta badauka zer esanik. Hauxe da kontatu diguna.
     Non jaio zinen?
   Bilbon, orain dela 30 urte.
     Nolakoak izan ziren zure lehenengo urteak?
   Zoriontsuak, ikastolara joatea asko gustatzen zitzaidan 3 urte nituenetik.
     Zein modutan dibertitzen zinen gaztaroan?
   Jolasten, igeriketara joatea ere asko gustatzen zitzaidan eta gurasoen herrian.
     Ikasle ona izan zinen? Zein izan zen zure gustuko ikasgaia? Eta gorrotatzekoa?
   Oso ona, betidanik gustatzen zait ikastea. Literatura, gaztelania ez dakit zergatik irakasle onak izan nituelako… Gorrotatzekoa matematika.
     Noiztik zara andereño?
   6 urte daramatzat, 2005ean hasi bainintzen.
     Zerk bultzatu zintuen irakasle-eskola ikastera?
  Ez zegoen nire planen barnean baina nire bizitzak eraman nau bide horretatik.
     Zenbat ikastetxetan egin duzu lan?
   Hogei baino gehiagotan ordezkoa naizelako.
     Zer moduz zaude gure institutuan?
   Oso gustura egia esan, batez ere ikasleekin.
     Noiztik gustatzen zaizu idaztea?
   Betidanik, idazten ikasi nuenetik.
     Irakurtzea ere gustatzen zaizu zein motatako liburuak?
   Batez ere errealitatea islatzen duten liburuak.
     Zenbat urte zenituen Mikoletan irabazi zenuenean?
   11 urte nituen.
     Irabazle izatea espero zenuen edo sorpresa izan zen?
   Sorpresa itzela izan zen idaztea gustuko nuelako besterik ez nuen idatzi.
     Nola lortu zenuen “Corazón de tiza” ipuina “Si ustedes gustan liburuan agertzea?
    Literatura tailerrean editatutako liburua izan da, auto-edizioa.
     Nola bururatu zitzaizun historia hori?
   Joko bat moduan izan zen, irudi desberdinak egin genituen eta, gero irudiak banatu eta niri bihotz bat eta ume bat zuen irudia tokatu zitzaidan. Irudi horretatik abiatuz egin nuen irudia.
     Jarraituko duzu idazten? Badaukazu beste testuren bat jada buruan edo paperean?
   Bai, beste bi liburu daude tailer berdinekoak, bata “En nuestros trece” eta bestea  “Contakto”, eta buruan beti ditut. 
   Mila esker Itziar gure galderei erantzuteagatik eta zorte on literaturan.

                    MAITANE VAZQUEZ, ANE BARROS ETA OLATZ LÓPEZ (2.DBH)
                  ERRESPETUAZ
Kaixo, ni Ander naiz eta nire ustez gustuko ditugun gauzaz eta ez ditugun gauzaz eztabaida pixka bat egitea ondo legoke, baina beti besteen gustuak errespetatu behar dira.

Nire klasean beti sortzen dira eztabaidak nesken eta mutilen artean gustuak ez direlako berdinak, eta beti ez dira ondo bukatzen, beti norbait hasten da oihukatzen eta denek umore txarrez bukatzen dute.

   Nik uste dut bakoitzak bere gustu pertsonala izan behar duela, eta besteen gustuak errespetatu behar dituela.


Txarto ere iruditzen zait mutil bati kritikatzea neskek (normalean) gustuko duten gauza bat gustuko duelako.

Beno hau da nik pentsatzen dudana, eta gustukoa izango duzuela nire artikulua pentsatzen hemen uzten zaituztet. Ezer gehiago esaterik gabe:

AGUR ETA ONDO PASA !!!!!

ANDER MEDINA (3ºA)

2011/03/25

SASKI BALOI TALDEA SOLOKOETXEN

   Azken bi urtetan eskubaloi taldea izan du ikastetxeak. Aurten taldea desegin eta Solokoetxeko ikastetxera saskibaloian aritzen diren ikasleak iritsi dira.
   Lehenengo mailan aritzen diren ikasleak dira gehien bat. Bigarren mailako hiru neska eta mutil bat gehitu zaizkio taldeari.


   Taldea duela bost urte jokatzen hasi zen, Karmelo ikastolako ikasleak zirenean, lehen hezkuntzako hirugarren mailan ari zirelarik. Nagusiki neskaz osatutako taldea da. Taldean lau mutil daude. Horietatik bi berriak kirol honen praktikan, hala ere beste kirol batzuetan aritutakoak dira.
   Taldean sartutako neskak beste jardun motatan ere aritzen dira.
   Beñat da bere entrenatzailea. Taldean giro ona dagoela diosku Beñatek. Honek 21 urte ditu eta taldearen gidaritzan hirugarren urtea izango da aurtengoa. Azken hau ere, Karmeloko ikasle ohia da eta,  gure aurtengo talde honen erdiak bezala lehen hezkuntzan hasi zen kirol honetan. 

   Saski baloian aritzen diren neska-mutilak hauek dira: Adriana, Aila, Ane, Ainara, Markel, Alaitz, Aitor, Xabier, Gaizka, Maider, Olatz , Izaro eta Leire.
   Taldearen ibilbidean aurrerakuntzak izan dituztela dio Beñatek, nahiz eta azken denboraldian maiz galdu duten.

   Taldearen helburu nagusia: Kirola euskaraz egitea eta dibertitzea. Zelaira  irten orduko irabaztea dute helburu… baina ez da lehia (bai ala bai) nagusi. Gurasoek horrela diote, eta giroan nabaritzen da. Seme –alabak lagundu, animatu , bultzatu, baina gogaitu gabe, lehiakortasun sanoa bultzatzen.
   Azken partiduan gure neska mutilak 6-30 irabazi zuten.  AUPA TXAPELDUNAK!

OLINPIADA MATEMATIKOA

 

 
  2.mailako ikasle batzuek, urtero legez, 9.Euskadiko Olinpiada mate-matikoaren 1. fasean parte hartu dute.

  Probak lau ariketa zailak propo-satzen zituen, ahalik eta hoberen ebazteko.

  Aurkeztu diren ikasle guztien lana txalotzekoa izan dela esan beharra dago, asko saiatu dira. 

  Hain izan dira bikainak lan guztiak, arazoak izan ditugula   azken fasera (Euskadi mailan), joango diren ikasleak aukera-tzeko.                       

  Hiru ikasle gehienez izan behar zirenez eta nahiko berdinduta gelditzean, bigarren proba bat egitea erabaki genuen eta honetan ere, oso lan bikaina egin dute. Azkenean eta, arauak eskatzen zuten bezala, hiru ikasle hautatu ditugu.

  Maiatzaren 14an, Unamuno institutuan, ikastetxe desberdineko beste hainbat ikasleekin lehian egongo dira.

   Onenak  irabaz dezala baina Solokoetxekoa bada askoz hobe...

AUPA SOLOKOETXE!!!!

                                                                                                 

MIREN TOUCET



PORTUGALETE ETA LABE GARAIAK






Bi tailerren artean, museoko gidak Nerbioiko ibai-ezkerraldeko industriali-zazio historia apur bat azaldu zigun.








Labe Garaietako maketa bat museoan dago.








Museotik Bizkaiko zubiaren bista ederra ikus daiteke.

4.DC-ko ikasleak



RIALIA MUSEOAREN BISITA



Aurten Zientzia Astean Portugaletera joan ginen. Han Rialia museoa dago eta aste hori ospatzeko antolatutako jardue-retan parte-hartzera joan ginen.

  



Rialia Museoa Industria museoa da eta Portugaleteko kaian kokatuta dago, tren geltokiaren ondoan eta Sestao eta Portuga-leteko mugan, hain zuzen. 2006an ireki egin zen.




Rialia Museora joan ginen egunean erakusketa berri baten lehenengo eguna zen. Erakustaldia luxuzko takoi altuetako zapatei buruzko zen. Oraindik hantxe ikus dezakezue!!


4.DC-ko ikasleak
SUPER MOKOAREN PRESTAKETA





Hurrengo tailerrean Super Mokoa prestatuko dugu. Borax izeneko produktua erabiliko dugu.






Kola zuria boraxi gehitu genion.





Nahasketa irabiatzen hasi ginen eta pixkanaka  solidotzen hasi zen.




Batzuek beharrezkoa zen energiarekin ez zuten irabiatu eta moko itxurako masa lortu beharrean HORI lortu zuten!!






Endika Txapeldun!! Hori bai Super-mokoa!!





4.DC-ko ikasleak


AZPIZUNA BELAR FIN ERARA


OSAGAIAK (4 lagunentzat):
1 k. azpizuna, osoa
2  tipula
2  azenario
1  baso  bat  ardo  zuria
1  kopa  bat  koñak
1  bol  bat  belar  fin: estragoia, albahaka, perraitza eta ezkaia.
Oliba olioa

NOLA  PRESTATU:
Azpizuna  soka  batez  lotu, gazitu  eta  belar finez  hornitu.
Ondoren, zartagin batean olio pixka batez gorritu. Behin gorriturik dagoenean, laberako ontzi batean jarri tipularekin eta azenarioekin Juliana erara ebakita.
200ºtara  berotutako  labean  sartu.

8 minutu igarotakoan beste aldera jarri eta ardoa eta koñaka gehitu. Beste 3 minutuz  egiten  utzi.
Labetik atera eta zentimetro bateko lodierako xerratan ebaki. Platerean jarri, perretxikoekin  edo  patata purearekin lagunduz, eta zukua haragiaren gainetik  isuri.


EUSKAL HERRIKO IHAUTERIAK

Kristautasunaren egutegian Garizuma garrantzi handikoa da. Elizak gizartean eragin handia zuen garaian penitentzia eta baru aro hau gogorra ohi zen; horregatik Garizuman sartu baino lehenagoko aldia alaiki ospatzen zen arau eta giza legeen gainetik, aro hitsa heldu arte. Dudarik gabe kristautasuna baino lehenagoko ospakizun za­harrak ere nahasi egiten ziren. Festa honek izen desberdinak ditu: iñauteak, iñauteriak, ihauteriak, iyoteak, ioteak, aratozteak, aretusteak, aratuzteak... azken hau -haragi uztea- Garizumako barauren iragarpena da.

Inauterietan herriak mozorroz betetzen dira, izen desberdinak hartzen dituztelarik: atxo (Leitza, N), txatxo (Lantz, Imotz, N), mozorro/moxorro (Goñi, N), momoxarro/momotxorro (Altsasu, N), mamu­txarro (Urdiain, N), muxixarko (Artzibar, Aezkoa, N), zomorro (Goizueta, N), maskak (Luzaide, N), txitxila (Artaxona, N), kukumarroak (Bergara, G), txantxo (Elduain, Berrobi, G), mozorrotuak (Lizar­tza, G), kokomarroak (Elorrio, B), kokoxak (Marki­na, B), marro jantzita (Gernika, B)...

Gizarte arauak orain baino itoga­rriagoak ziren garaian inauteriek ga­rrantzi handiagoa zuten; Inauterietan dena haizu baitzen, gizarte molde guztiak bestelakatzen ziren: eskale zena aberats bilakatzen, gizonezkoak emaz­te, laikoak elizgizon, apezak apezpi­ku...

Iraultza hau ez zen agintarien gus­tukoa, jakina, horregatik behin eta berriz debekatzeko saioak egiten zi­tuzten, edota zigor galantak ezartzen; adibidez 1.601. urtean Iruñeko (N) Inauterietan apez batek, kalean kardi­nalarena egiteagatik, gogorki ordain­du behar izan zuen: bi urtez hiritik erbesteraturik, urtebete lan eta soldatarik gabe eta isun bat ordaindu beharra.

Hurrengo mendean debeku eta zigorrak gogortu ziren, baina hala ere inauteriek iraun zuten herriaren nahia zelako; XX. mende hasieran Tuterako (N) mozorroek -cipoteros- alkatea giltzaperatu zuten inauteriei hasiera eman ahal izateko. Espainiako gerlak (1.936-39) -Hegoaldea hain bortizki kolpatu zuenak- gure he­rrietako inauteri askoren suntsipena erakarri zuen, beranduago zenbait berpiztu badira ere Lantz (N) eta Altsasukoak (N) bezala.

Behiala Garizuma baino lehenagoko hiru ostegu­nak ospatu egiten ziren. Lehenbizikoak izakunde (Baztan, N), aitakunde (Bidankoze, N) edo gizakun­de (Uitzi, N) izena hartzen zuen, azken hau heda­tuena zelarik; bigarren ostegunak emakunde/ andrekunde eta azkenak orakunde/orokunde.

Inauteriak gizakundez hasten ziren; egun horretan zenbait herritan mutilek neskei, lepotik helduta, esaten zieten: zer aintzen diazu? Askatuak izan zitezen musu edo oparitxoren bat ordain eman behar zieten neskek. Emakun­dez gauza bera, baina alderantziz: nes­kek mutilei. Horrelaxe egiten zen Larraun (N) eta Araitz (N) ibarretan adibidez.Orakunde,guztien festa zen, Zigan (N) bezala. Beste herri askotan Zanpantzar izeneko pertsonaia erre­tzen zuten, Garazi aldean (NB) bezala edota Lapurdi aldean, Markitos Zal­duondon (A) eta Oreitian (A), Aittun Aundiya eta Amiñ Txikia Arbizun (N), Antxon Zarkua Irañetan (N), Miel Otxin Lantzen (N), Gutierrez Beranturin (A) eta abar luze bat.

JOALDUNAK

Ituren (N) eta Zubieta (N) herrietan iraun duten Inauteriak askoz hedatuagoak zeuden lehengo denboretan, Beintza-Labaien (N) herrian egiten zirelako berria ezaguna da, adibidez. Beintza-Labaienen punpak izena hartzen zuten, Ituren eta Zubietan aldiz joaldunak -zanpantzarrak-; ttunttu-rroak izena ere erabilia da, baina gutxiago, ttunttu­rroa buruan daramaten kaska izanik.
 

Astelehenarekin Zubietako joaldunek itu­renda-rrei egiten diete bisita eta asteartean iturendarrek Zubietakoei. Aspaldian Ituren­goak Doneztebera-ino (N) ere joaten ziren, horretarako Elgorriaga (N) herritik iragan beharra zuten, alkateari baimena eskatu on­doren. Honek, herrian hildakorik bazen ala ez kontuan hartuz, isilik ala joka iragateko esaten zien.
Ez dute jantzi berdina iturendar eta zubie­tarrek, azken hauek ez baitaramate ardi la­rrurik lepoan, atorra zuria agerian bakarrik. joaldunaz gain gazte zenbait mozorrotu­rik ateratzen da (haien artean, batzuetan, hartza eta azkenik era desberdine­tan apainduriko gurdiak, baina dudarik gabe joaldunak dira ikusgarrienak; hauek, beren azantzaren bitartez, sorginak izuaraz­ten omen dituzte zaharren ustez.

LANTZ

Esan bezala pertsonaia bat erretzen duten Inauteriak asko dira, baina guztien artean Lantz (N) herrikoa famatuenetakoa da.

Herriko mutilek mozorroturik -txatxoak-, korrika eta oihu handiak sortuz, haur eta neskei erasotzen diete, eskue­tan daramaten erratzaz joka. Taldean zaldi itxurako bat -Zaldiko- eta oso dorpea den pertsonaia -Ziripot-. Zaldikok ostikaturik maiz eror-tzen dena, joaten dira. Txatxoak Ziripot lagundu eta Zaldiko lekutzen saia­tzen dira. 
 

Multzoan ere gazte batek erraldoi bat -Miel Otxin- da­rama lepo gainean.

Bidean, txatxoek harrapa­tutako Zaldiko arotzek ferra­tuko dute bi aldiz, une desberdi-netan.

Biharamunean, asteartez, bezperakoa errepi-ka­tzen da, baina bazkalondoan -orain Zaldiko eta Ziripot gabe- Miel Otxin pilota lekura eramanik epaitu egiten dute. Gero txatxoek, joka erabilirik eta tiro bat botata, desegiten dute eta su ematen, zortzikoa bere inguruan dantzatzen dutelarik.

MARKINA

Markinan (B) hartza da pertsonaia nagusia. Hartza eta bere zaindaria kalez-kale ibiltzen dira dantzariek lagundurik; hauek dantzari batek daraman zahagia joko dute makilekin behin eta berriz. herriko zagi-dantza egiterakoan.

Arratsaldean antzar-jokoa egiten da. Antzara bat -hilik gaur egun- soka batetik dilindan jartzen da plazan eta zaldun batzuek, banan-banan azpitik pasatzerakoan, burua kendu behar diote besoen indarrez. Aitzinako denboretan Leitzan (N), Betelun (N), Lesakan (N) eta beste tokietan ere egiten zen; gaur egun Beran (Ñ) ere oraindik egiten da.





BOLANTAK

Nafarroa Behereko inauterien adibidea Luzaidekoa da. Nafarroa Garaian egon arren, geografia eta hizkeraz baxenabartar herria baita.


Inaute aroa pasatu ondoren, Pazko zahar igandez -Bolant eguna- ospatzen da. Egiten den Kabalkada barnean pertsonaia bakoitzak bere tokia dauka. Hasieran zaldizkoak doaz, zaldi gainetik tokia irekitzen dutelarik ikusle artean. Makilariak, gainerako dantzaz gain, bere trebetasuna makilarekin erakutsiko duen dantza berezia du. Zapurrak lehengo armadakoen gisara jantzita daude, zurezko aizkora eramanez.

Zuriz eta txapelarekin jantzitako neska itxura duten diganteak bi mutilek eramaten dituzte. Banderariak ere bi izaten dira ikurriña eta Luzaideko Gazteriaren bandera eramaten dituzte-nak. Gorriak festa inguruko xehetasunez arduratzen dira: soinulariak bilatu, ordaindu... haiek ere biltzen dute poltsa batean ikusleek emandako dirua. Kabalkadako azkenak, bi lerrotan, bolantak ditugu, ugarienak.

 
Kabalkadak goizetik hasten du bere ibilaldia, geldi-aldietan beren dantzak eginez: Hegi, Ostalerrak, Iautziak, Muxikoak, Sorgiñak, Kontradantzak, Euskaldunak, Iantza-luze...

Arratsaldean, pilota-lekuan gaur egun, dantza guztiak errepikatuko dituzte berriz. Ondoren Axe ta tupina ager-tzen dira. Hauek bi gazte dira, nesken arropaz jantzita jositako buztan batekin, elorri arantzaz beterik eta eskua elkarri emanik sokatxo baten bidez; plazaratu eta gero jendeak jantziak edota buztana kendu behar dizkie; borroka latzaren ondoren, lortzen duena.
ZANPANTZAR

Lapurdiko Inauterietan mozorrotutako gazteak piltzar edo zirtzilak deitzen dira. Etxez-etxe puskak biltzen dituzte bazkaria egiteko. Gero Zanpantzar izeneko pertso-naia, epaitu ondoren, erretzen dute. Zirtzilaz landa, herriko gazte kopuruaren arabera, Nafarroa Behereko kabalkadaren iduriko konpartsa antolatzen dute, banderaria buru delarik. Atzean kaskarotak binaka joaten dira, gorriak dirua biltzen, ponpierrak, kotillun-gorriak ikusleek aldentzen eta errautsak bo­tatzen, azkenik jaun-anderia.

Auzoetan eske dabiltzalarik dan­tza desberdinak egiten dituzte: Maska-dantza. Xinple, Marmutx, fandango, arin-arin, soka-dantza, Zapatain-dantza, kaskarot-mar­txa, Makil dantzak eta abar.




ORHIPEAN