DERIOKO TXANGOA
Pasa den astelehenean,
Deriora joan ginen txirringan ibiltzeko asmotan. Bakarrik joan ginen 1.A-ko
ikasleak. Autobusez joan ginen. Hara heltzerakoan areto handi batean sartu
gintuen Irati-k (gure monitoreak). Areto barruan ezinbestekoak ziren arau asko
azaldu zizkigun, adibidez, espaloian ezin da bizikletan ibili, gauean argiak
eraman behar dira, errepidean ibiltzerakoan eskumatik joan behar da... Oso adi
egon ginen eta asko ikasi genuen.
Aretoan bertan, kaskoak banandu zituen eta
kaskoekin batera txaleko erreflektoreak eman zizkigun. Ateratzerakoan, garaje
batera eraman gintuen eta han txirringak banatu zituen.Txirringak banatu
ostean, ilaran jartzeko esan zigun, ibilbidea hasiko genuelako. Oso bide motza
egin genuen, 45 bat minutukoa.
Bueltan denbora geneukanez, txirringak
bueltatu eta aretoan sartu ginen berriro. Gurpileko zulo bat konpontzen irakatsi
zigun. Hiru taldetan banandu gintuen eta zuloa konpontzeko tresna guztiak eman
zizkigun. Zuloak konpondu genituen.
Bueltako bidean, minutu bat beranduago
heldu ginen markesinara eta ordu bat itxaron behar izan genuen hurrengo
autobusa. Dirua zuen jendeak urdaiazpikoa edo gazta erosi zuen hurbil zegoen
urdaitegi batean.
Berandu heldu ginen jantokira baina jaten
utzi ziguten. Bazkaldu ostean, azkan saio bat geneukan baina irakasleak patioan
egoten utzi zigun.
MAIDER
M. de la Hidalga (1.A)