2011/03/23

TXOKOLATE TARTA

OSAGAIAK:

200g azukre,130g txokolate,130g irina, 5 arrautza, 120g margarina, bainila, azukrea eta legami pakete ½.

ETA PRESTATU:
Margarinaren eta azukrearen erdiarekin krema bat prestatu oso ondo nahastuz. Bitartean txokolatea baino marian urtu eta gehitu. Gorringoak banaka gehitzen joan oso ondo nahastuz. Gainontzeko azukre eta margarina eta bainila gehitu (pixka bat). 
Bitartean, zuringoak elur puntuan jarri eta gogorrak daudenean, kontu handiz nahastu beste guztiarekin.
Azkenik irina eta legamia tamizatuz gehitzen joan eta kontu handiz nahastu. Dena ondo nahastua dagoe-nean, tartak egiteko molde batean jarri (aurretik margarina eta irinarekin prestatuz moldea). Labean egin 175ºC-tara 45 minutu eta 1 ordu artean (egina egon arte). Labetik atera eta hozten utzi.
 
KOBERTURAREN OSAGAIAK:
6 koilarakada ur 120g glacé azukre150g txokolate Almendrak laminatan.
Txokolatea, azukrea eta ura bainu marian urtu, dena ondo nahastua eta urtua egon arte.
Aurretik eginiko tarta hotza dagoenean, erditik moztu 2 kapa eginez. Bi kapen artean orain prestaturiko txokolate pixka bat jarri, tapa jarri eta gainetik eta aldeetatik margotu gainontzeko txokolatearekin. Gainetik almendrak jarri eta hozten utzi.
Txokolatea hozten denean, gogortu egingo da. Jateko prest!

No hay comentarios:

Publicar un comentario