Karrantzako Kobenkoban:
Pozalaguako ibilaldia
KOBENKOBA. Europako Arte Paleolitikoaren interpretazio zentroa. | ||
Abenduan 1ºDBHko ikasleek Pozalaguara ibilaldia egin zuten. Lau ikas- talde direnez gero, bi irteera egin behar zuten: lehenengoan 1ºA eta 1ºB taldekoak joan ziren batera, eta gero, beste egun batean, 2010eko abenduak 14, 1ºA eta 1ºBko ikas-leok Konbenkobako kobazulora joan ginen, Karrantzan. Argazkian ikusten den herria Karrantza da, kobazuloko begiratokitik aterata. Hor eguna igaro genuen. | ||
Kobenkobako kobazuloetara sartu baino lehenago hamaiketakoa jan genuen begiratokitik Karrantza ikusteaz batera. Argazkian ikusten den moduan kobazuloko sarrera da. Lehenengoan kanpoan itxoiten da maisuak aurkezteko eta antolatzeko, leku guztietan bezala. | ||
Kobenkobako sarreran, argazkian ikusten den bezala Historiaurrean egiten ziren eskuen marrazkiak daude Zertarako erabiltzen zuten aitzinean kobazuloak? Kobazuloak babeslekutzat erabiltzen zituen Historiaurreko gizonak. Goi paleolitoan berriz, gune espiritual bezala erabiltzen zituzten, bertan egiten zirelarik adierazpen guztiak. | ||
Kobazuloaren barruan, hiru tailer desberdinak egiten dira, bata argazkian ateratzen dena, lepokoak edo eskumuturrak egitea . Beste bat paperen batean antzinen moduan marraztea zuen helburu. Azkenengoz hurrengo marrazkian ikus dezakezuen bezala erloju batekin aroak eta urteak denboraren erloju baten antzeko horrekin bereizteko dira. 0-tik 11- bitartean Aitzin aroa eta 11-tik 12ra bitartean Aro Modernoa irudikatzen dira. | ||
Beste argazki honetan (eskuman) beste harri batzuk dituzunak, antzina erabiltzen ziren harriak dira. Harri mota hauekin ehizarako lantzak arpoiak... egiten zituzten. |
1. Mailako ikasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario