GUAKAMOLE SALTSAN
OSAGAIAK: - 2 ahuakate tamaina erdikoak. - Tomate bat tamaina erdikoa. - ½ tipula edo tipuleta. - Limoi zuku erdia. - Gatza, olioa, eta tabasko tantak. | |
ETA LANERA: v Ahuakateari azala kentzen diogu, hezurretik banantzen dugu, zatitxoak egiten ditugu eta edontzian jartzen dugu. v Tomateari azala kentzen diogu, tipularekin batera zatitxoak egiten ditugu, eta edontzian jartzen dugu dena ahuakatearekin. v Tabasko tantak, gatza, eta olio koilarakada bat (asko ez) botatzen ditugu. v Azkenik limoizko zukua ezartzen dugu, oso inportantea, bai zaporeagatik bai erabiliko ez dugun saltsa ez hondatzeko. v Irabiatu egiten dugu itsaspen hoberena eduki arte. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario