BROWNIES
OSAGAIAK: - 150g intxaur - 150g nestle postre txokolateaz - 150g azukrea - 2 arrautza - 100g gurin edo oliba “virgen” olioa - 70g irin - Koilaratxo bat legamiaz - Gatz pixka bat - Esne edalontzi erdi bat | |
Lehenengo txikitu intxaurrak (ez dira oso txikiak geratu behar). Ondoren txokolatea eta gurina urtu. Segituan arrautzak azukrearekin irabiatu. Gehitu lehen irabiatu duzun txoko-latea gurinarekin eta irabiatu, gehitu esnea eta irabiatu, gehitu irina legamiarekin eta oso gutxi irabiatu, justu nahastea eta azkenik bota intxaurrak baina irabiatu gabe. | |
Bitartean koipeztatu molde angelu zuzen baxu bat gurinarekin eta irineztatu. Segituan nahasketa mol-dean sartu, labea 190ºtara jarri, eta handik labearen beheko partera sartu 20 minutu gutxi gora behera, noizbehinka orratz bat sartu eta garbi ateratzen denean eginda dagoela esan nahi du. Ondoren, plater batera atera, eta beroan laukizko zatitxoak egin. Eta azkenik nahi baduzu glass azukrea jarri. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario