2011/03/23

ABLAZIOA, MAITASUNAREN IZENEAN


 
Otsailaren 6an ablazioaren aurkako eguna izendatu da. Egun horretan munduan zehar urtero milioika neskei oso baldintza txarretan ablazioa egiten dietela aldarrikatzen da. Ablazioa herri batzuen ohituraren izenean egiten da, baina, gaur egun ebakuntza basati hura giza eskubideen aurka doala badakigu eta horregatik gizarte demokratikoaren kideak garelako Ablazioari ezetz esan behar diogu.

Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, hiru milioi neska daude ablazioa pairatzeko arriskuan. Honen helburua emakumeek sexualitatea minez eta amorruz bizitzea da, hau da, plazeraren ordez mina sentitzea.
Leku askotan oso zabalduta dago emakumearen bagina zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta gehiago gozatuko duela gizonak, alegia, sexua bakarrik gizonentzakoa da.

Afrikako ipar-ekialdean neskei klitoria kentzen diete maitasunaren izenean.

Klitoria kentzeko ebakuntza, 4 eta 8 urteko neskatoei egiten diete, eta oso baldintza txarretan egiten dira, etxeetan, edo etxe inguruetan, anestesiarik gabe, eta mozten duen edozein tresna erabiliz.
Segurtasun gabeko ebakuntza hauen ostean klitoriaz gain nesken baginako beste zenbait atal ere mozten dituzte. Kasu batzuetan bagina josten diete.

Ablazio sufritzen duten 3 nesketatik 1 hil egingo da ebakuntzaren ostean. Ebakuntzatik bizirik ateratzen direnak bere bizitza osoan dituzte ondorioak, pixa kontrol ezina eta etengabeko mina, hilekoarekin, harreman sexualetan, erditzean, etab.

    Bagina josita badute arazoak dituzte hilekoa dutenean. Ebakuntzak ugalketa aparatuan eragina du eta erditzeak oso arriskutsuak bihurtzen dira amarentzat eta haurrentzat.

Immigrazioa dela eta ablazioa herri garatuetan (Europa, Estatu Batuak…) ere egiten da, nahiz eta giza eskubideen aurkakoa izan. Ablazioa ‘’tradizio’’ den herrialdeetatik herri garatuetara datozen familietan  egiten jarraitzen da. Bakarrik Frantzian debekatu egin da.

Gaur egun Afrikan bizi diren emakume gehienek ablazio sufritzen dute. Neska bati ez bazaio ablazioa egiten ez da ezkontzen, ondorioz prostituta bezala ikusten da eta tributik botatzen dute. Hainbeste sufritu behar duten emakume horiek dira gero Afrika aurrera atera behar dutenak. Hori benetan bizitza dela uste duzue? Emakumea izatea egoera horretan sufrimenduz beteriko bizitza bat izatea da.

Gaur egun ez dauka zentzurik horrelako praktikak jasan beharrak, tortura hutsa da.
Egia esanda pertsona askok ez dakite milioika emakume ablazio sufritu behar dutela, eta beste askok kulturaren gauzak direla eta ezin garela sartu uste dute, guk ez dugula ondo ikusten haien kultura baina horregatik ez garela sartu behar.

    Hasteko hori ez da kultura, astakeri bat da, egia da kultura bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta ondo iruditu ahal zaizkigula edo ez, baina hori ez da kultura. Ablazio ez da koranean agertzen, ezta beste erlijio batean ere ez, antzinatik dagoen ohitura bat da emakumeen purutasuna manten-tzeko. Baina ohitura hori guztiz matxista izateaz gain, tratu txar oso gogorra da.

Gure ustez lan handia egin behar dugu praktika hau herrialde guztietan debekatuta egoteko, eta horretarako lehenengo gauza arazo hau dagoela jakitea da.
Marta Fantova eta Olatz Ordiales (4.C)



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario