AZPIZUNA BELAR FIN ERARA
OSAGAIAK (4 lagunentzat): 1 k. azpizuna, osoa 2 tipula 2 azenario 1 baso bat ardo zuria 1 kopa bat koñak 1 bol bat belar fin: estragoia, albahaka, perraitza eta ezkaia. Oliba olioa | |
NOLA PRESTATU: Azpizuna soka batez lotu, gazitu eta belar finez hornitu. Ondoren, zartagin batean olio pixka batez gorritu. Behin gorriturik dagoenean, laberako ontzi batean jarri tipularekin eta azenarioekin Juliana erara ebakita. 200ºtara berotutako labean sartu. | |
8 minutu igarotakoan beste aldera jarri eta ardoa eta koñaka gehitu. Beste 3 minutuz egiten utzi. Labetik atera eta zentimetro bateko lodierako xerratan ebaki. Platerean jarri, perretxikoekin edo patata purearekin lagunduz, eta zukua haragiaren gainetik isuri. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario