EKILORE
Ekilore Solokoetxeko talde feminista bat da. 3.mailako ikasle batzuek antolatzen dute baina 1. Eta 2. mailakoek ere parte hartzen dute. Noizean behin bilerak egiten dituzte gauzak antolatzeko, feminismoa zer den ikasteko, horri buruzko jolasak egiteko… Feminismoarentzat garrantzitsuak diren egunetan (azaroak 25 eta martxoak 8) saio bereziak antolatzen dituzte: jolasak, antzerkiak... Solasaldia 3.DBHko zenbait neskekin mantendu dugu eta hauxe kontatu digute. | |
- Zer da Ekilore taldea? Solokoetxen egiten den mugimendu feminista den, sexuen eta pertsona ezberdinen arteko elkartea bilatzen duena, hainbat ekintzaren bidez. - Zer lortu nahi duzue Ekilore taldearekin? Ikasleek eta irakasleek osatzen dugun komunitatearen barnean, bakoitzaren duintasuna errespetatuz, guztien arteko ganbio-parekotasuna lortzea da. - Zer egiten duzue? | |
Noizean behin elkartzen gara Ekilore taldeko batzarrak egiteko eta ditugun egun adierazgarriak prestatzeko: Martxoak 8a eta Azaroaren 25a. - Noiz egiten dituzue ekintzak edo bilerak ? Ez dago data zehatzik ordutegiak direla eta, baina normalean hilabetean behin. - Zergatik sartu zineten Ekilore taldean? Taldea partaiderik gabe gelditu zen, eta aurrekoen lekua hartu nahi genuen. - Jendea Ekilore taldean sartzen animatzeko zer esango zenieke? Taldearen ideologiarekin bat datozenek parte hartu dezakete. - Nola ikasten du jendeak hobetu testuak irakurtzen edo jolasak egiten? Jolasen bidez ikaslearengana hobetu hurbildu gaitezke. - Zer egin zenuten azaroak 25ean eta zer egingo duzue Martxoaren 8an? Azaroak 25ean 1.eta 2.mailarako kurtso didaktikoa, eta institututik kanpo konbokatu zen manifestaziora joan. - Zer iruditzen zaizue Ekilore taldean mutilak egotearen proposamena? Onartuko zenituzkete? Oso ondo iruditzen zaigu, baina normalean guk proposatu arren haiek ez dute parte hartu nahi. | |
- Zer adinetan hasi beharko ziren umeak horri buruz interesa-tzen? Ohitura hartzea da, txikitatik gure inguruan ohitura txarrak hartzen baditugu, heziketaren bidean ohitura horiek zuzentzen ahalegindu behar gara. | |
- Zertan ez dute oraindik tratu berdina emakumeek eta gizonek? Kiroletan, lan baldintzetan… - Zuen ustez zer komunikabidetan nabarmentzen da gehien matxismoa ? Guztietan orokorrean, telebistan adibidez, kate gehienetan. |
JONE MORALES, IBONE BILBAO, JULENE PIRIZ eta OLAIA ALBERDI
No hay comentarios:
Publicar un comentario