2011/03/02

POLLEKE


FITXA TEKNIKOA
Izenburua: POLLEKE
Herrialdea: Herbehereak
Urtea: 2003
Zuzendaria: Ineke Houtman
Aktoreak: Kitty Courbois, Daan Schuurmans, Mamoun Elyounoussi, Frank Lammers, Halina Reijn, Liv Stig...
Ekoizlea: Hans de Weers
Musika: Vincent van Warmerdam
Argazkia: Bert Hogenes
Iraupena: 97minutu
Gaia: Drama




Pasa den urtarrilaren 25ean 3.mailakoak Capitol zinemetara joan ziren Polleke izeneko filma ikustera.
Sipnosia
     Pollekeren familia benetan bitxia da, aitarengandik hasita, poeta, drogazalea eta langabea baita. Polleke maiteminduta dago, bere etxe aurrean bizi den mutiko batez maiteminduta. Mimoen du izena mutiko horrek eta marokoarra da, baina gurasoek debekatu diote Pollekerekin ibiltzea, mutikoaren osabak Marokoko neska batekin ezkonduko duelako.
Pelikula honetan immigrazioaz, drogaz eta maitasuna nerabezaroan nolakoa den hitz egiten da.
Kritika
     Istorio hau luzea da, baina ondo kontatuta dago. Hainbat pertsonaia zeuden: Polleke eta bere familia; Mimoen eta bere familia; auzoko lagunak eta beraien irakaslea. Film honek ez du narratzailerik.
      3. mailakoen iritziz film honek gehiegi irauten du, baina gaia beraien gustukoa izan da. Gustukoa izan da ez delako haiek ohi ikusten dituzten filmak bezalakoak. Asko gustatu zaie euskarazko itzulpena oso ondo baitzegoen eta horrelako itzulpen gehiago egin behar direla uste dute.

UXUE eta ANE (3.B)

No hay comentarios:

Publicar un comentario