2011/03/02


EL LAZARILLO DE TORMES

3.DBHkook pasa den asteazkenean, abenduak 15, Salesianos ikastetxera joan ginen “Lazarillo de Tormes” antzerki saioa ikustera.
 

Lazaro Salamancan jaiotako ume bat izan zen eta txikitatik jaun ezberdinen zerbitzura egon zen: itsu bat, apaiz bat, noble bat… Guztietatik zerbait ikasi zuen. Guztiak adibide on bat izan ziren antzinako Espainia nolakoa zen jakiteko.
 Hasieran itsuarekin dagoenean gosea pasatzen du ez dutelako ezer jaten baina beste jaunekin dagoenean, adibidez fraidea, orduan bai jatekoa jasotzen du.

Heldua egiten denean pregoilaria egiten da eta, Toledon, artzapez baten neskamearekin ezkontzen da. Azkenean, artzapezak eta Lazaroren emazteak amo-diozko harremanak dituztela konturatzen da Lazaro.

  Gure ustez hasieran ondo egon zen baina denborarekin antzerkia gehiegi luzatu zen eta azkenean aspergarria iruditu zitzaigun.

 

Eider Iturrate eta Nagore Cuesta (3ªA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario