2011/03/15


       
EGUNEKO ESNEA, ONENA
    Orokorrean, iraupena handiagotzean kalitatea murrizten da eta alderantziz iraupena txikitzean kalitatea handitzen dela esan daiteke.
    Esne pasteurizatua da tratamendu termikorik suabeena duena eta horregatik nutrizio-ahalmen osoa duena ere. Elikagai moduan esnerik onena.
    Gero badaude beste esne mota batzuk: uperizatua, esterilizatua…e.a. Iraupen handiagokoak (hilabeteak) guztiak, baina kalitate gutxiagokoak.
    Esne pasteurizatuak baditu beste abantaila batzuk: berotasun gutxiago behar duenez, produkzio prozesuan energia gutxiago behar dugu eta batez ere egun gutxiko iraupena izanik ez da errentagarria urrundik ekartzea; beraz esne pasteurizatua kontsumitzen dugunean badakigu hurbileko ekoizle baten esnea hartzen ari garela, eta horregatik ingurumenerako jasangarriagoa dela.
    Azken aldian inguruko merkatuetan (La Ribera, Santutxu) Karrantzako abeltzain talde batek behi-esne pasteurizatua saltzeko makinak jarri ditu. Euren behiek ekoiztutako kalitateko esnea edonork erosteko prest. Esne horrek 4 edo 5 egun irauten du hozkailuan, esne guztien artean nutrizio-balio handiena mantenduz. Gainera ingurumenaren aldetik esne honek abantaila handia du, hamaika aldiz berrerabil dezakegun ontzi baten saltzen delako. Horrela, berezitu, birziklatu eta erre egin beharko genukeen hondakina sortu gabe, jakinik gainera gure agintariek nola jokatzen duten gai honetan. Hemen ez dago “tranparik” zuk ekartzen duzu zure ontzia, zuk berrerabiltzen duzu, birziklatu beharra sortu gabe. Beraz, lehenengo “BER” horretan kokatzen gara, BERRERABILI, beti birziklatu baino hobe. ADI!! Hori bai, botila ondo garbitu barrutik!!
    Esne hau kontsumitzeak beste abantaila bat du: hurbileko merkatuak bultzatzea. Non, saldutako produktua ezaguna den, produktoreak ezagunak ditugu (aurpegiz, izenaz, familiaz) gure auzoetakoak direlako. Gainera, produktoreek baserritar bezala bizirauten badute, guk geuk sortutako beste zerbitzuen eta produktuen kontsumitzaileak bihurtu daitezke. Laburbilduz, gure inguru hurbileko aberastasuna dakar eta honela gugana bueltatuko da. Bestela irabaziak multinazionalen eskuetan geldituko lirateke edonora eramanez.
Albaitari eta Euskal Herrikoa naizen heinean uste dut, arrazoi sozialak, ekonomikoak, ekologikoak, komertzialak eta elikadura osasuntsua direla medio gure baserritarrek ekoiztutako kalitateko esne pasteurizatua kontsumitu beharko genukeela. Guzti hau ez da eskuzabaltasuna edo altruismoaz jokatzea, eguneroko bizitzan beharrezkoa dugun ohitura bat baizik. Bide batez, horrela, gure herriaren eta inguruaren biziraupena ziurtatzen dugu.

Peru Lopez  de Munain. Albaitaria.
Solokoetxeko ingurumen batzordeko partaidea.

   Esnea behia jetzitatik datorren produktua da.
   
Behiak, normalean, esnea ematen hasten dira lehenengo erditzearen ondoren, hau da, bi edo hiru urtetik aurrera.
Balio handiko elikagaia da, besteak beste proteinak, energia, bitaminak, kaltzioa, fosforoa eta magnesioa ematen dizkigulako.
 Horrez gain esnekiak ateratzeko erabiltzen dugu: jogurtak, irabiatuak, gaztak, gatzatuak, izozkiak, gurina, esnegaina…
   Esnea aipatzean behi-esneaz hitz egin ohi dugu. Bestela beste espezie batena (ahuntza, behorra, bufaloa…) bada aipatu beharra dago: ahuntz-esnea, behor-esnea, bufalo-esnea…
    Esnearen bitartez behiek gaixotasunaren bat kutsatu ahal digutenez beharrezkoa da tratatzea, horrela kaltegarriak izan daitezkeen mikroorganismoak hiltzen ditugu.
    Tratamendu hori esnea berotzean datza. Baina bero-keta honek mikroorganismoak hiltzeaz aparte badu bere eragozpena, hau da, gehiegi berotzen bada nutrizio-balioa ere murriztu egiten da; proteinak degradatzen dira eta bitaminak ere desagertzen dira.
    Beraz, nutrizio-balio handiko esnea hartu gure badugu ez dugu asko berotu behar.
    Berriz, nahi badugu esneak denbora luzez irautea modurik onena asko berotzea da. Horrela mikroorganismo guztiak hiltzen ditugu eta botila edo brikaren barruan ezin da galdu. Baina zalantzarik gabe esne hori kalitate txarragokoa da.
    Eta hauxe da arazoa: iraupen luzeko esnea hartu ezkero, nutrizio-balio gutxiago izango du. Halaber, lauzpabost egun soilik hozkailuan irauten duen esnea hartze-kotan,  nutrizio-potentziala askoz handiagoa izango du.


AGENDA 21


No hay comentarios:

Publicar un comentario