LOS JUEGOS DEL HAMBRE
· Jatorrizko izenburua: The Hunger games. · Egilea: Suzanne Collins · Argitaletxea: RBA · Lehenengo edizioa: 2010eko urtarrila. · Gazteentzako literatura, (Abentura fantastikoa). | |
Panem deituriko hiria 13 auzotan banatuta zegoen, baina Kapitolioaren kontrako gerra baten ondorioz, 13a suntsitu zuten. Handik aurrera, Kapitolioak, “los juegos del hambre” deituriko jokoak antolatzen ditu urtero, auzoetako jendea iraintzeko. Jokoetan, auzo bakoitzeko12 eta 18 urte bitarteko bi pertsona (neska eta mutila) hautatzen dira, beraien artean hiltzeko irabazle bakarra egon arte. | |
Auzo bakoitzak, ekoizpen-teknika ezberdin bat dauka, eta auzoa zenbat eta hurbilen egon Kapitoliotik botere gehiago dauka. Beraz, 12. auzoan jendea gosez hiltzen da, janaririk ez dagoelako. Istorio hau Katniss Everdeen izeneko 16 urteko neska batek bakarrik aldatu ahal izango du, jokoetara boluntarioki doanean, bere ahizpa txikiaren ordez. Iritzia: Nire ustez, liburua oso entretenigarria da gauzak behin eta berriro gertatzen ari direlako. Letra oso txikia ez denez, oso erraz irakurtzen da eta orri kopurua ere ez da oso handia. Hasieran tristea bada ere, pixkanaka gauzak konpontzen doaz. Liburu honek, bigarren eta hirugarren parteak ere baditu. “En llamas” eta “Sinsajo”. Eta lehenengo zatiari buruzko pelikula egingo dela esaten dute. |
Eider Iturrate Barrenetxea (3ºA)
No hay comentarios:
Publicar un comentario