SASKI BALOI TALDEA SOLOKOETXEN
Azken bi urtetan eskubaloi taldea izan du ikastetxeak. Aurten taldea desegin eta Solokoetxeko ikastetxera saskibaloian aritzen diren ikasleak iritsi dira. Lehenengo mailan aritzen diren ikasleak dira gehien bat. Bigarren mailako hiru neska eta mutil bat gehitu zaizkio taldeari. | |
Taldea duela bost urte jokatzen hasi zen, Karmelo ikastolako ikasleak zirenean, lehen hezkuntzako hirugarren mailan ari zirelarik. Nagusiki neskaz osatutako taldea da. Taldean lau mutil daude. Horietatik bi berriak kirol honen praktikan, hala ere beste kirol batzuetan aritutakoak dira. | |
Taldean sartutako neskak beste jardun motatan ere aritzen dira. Beñat da bere entrenatzailea. Taldean giro ona dagoela diosku Beñatek. Honek 21 urte ditu eta taldearen gidaritzan hirugarren urtea izango da aurtengoa. Azken hau ere, Karmeloko ikasle ohia da eta, gure aurtengo talde honen erdiak bezala lehen hezkuntzan hasi zen kirol honetan. | |
Saski baloian aritzen diren neska-mutilak hauek dira: Adriana, Aila, Ane, Ainara, Markel, Alaitz, Aitor, Xabier, Gaizka, Maider, Olatz , Izaro eta Leire. Taldearen ibilbidean aurrerakuntzak izan dituztela dio Beñatek, nahiz eta azken denboraldian maiz galdu duten. | |
Taldearen helburu nagusia: Kirola euskaraz egitea eta dibertitzea. Zelaira irten orduko irabaztea dute helburu… baina ez da lehia (bai ala bai) nagusi. Gurasoek horrela diote, eta giroan nabaritzen da. Seme –alabak lagundu, animatu , bultzatu, baina gogaitu gabe, lehiakortasun sanoa bultzatzen. Azken partiduan gure neska mutilak 6-30 irabazi zuten. AUPA TXAPELDUNAK! |
No hay comentarios:
Publicar un comentario